Antonio Arzak Alberdi idazlea 1904. urteko urriaren 11ean hil zen

Antonio Arzak Alberdi

Antonio Arzak Alberdi.

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1855-1904). Euskaltzale eta euskal kulturaren suspertzaile izan zen. Poemak (Azken agurra gure etsaigoari; Sufritzen eta Joxe), alegiak (Aztua, Amona, Errege ta bere amari, agur!), antzerkiak (Maricho eta Zerura) eta artikuluak (Iltzen bagaizu ama Euskara, Euskaldunak ilak gara) idatzi zituen. Euskal Herria aldizkariaren zuzendaria izateaz gain, Lore-Jokoen idazkaria eta Donostiako udal-liburutegiko arduraduna izan zen. Historiako Erret Akademiako eta Frantziako Arkeologia Akademiako kidea izan zen. Bere ekimenez sortu zen Orfeoi Donostiarra; bertako ohorezko kide izan zen.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media