Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi, idazlea 1933ko martxoaren 12an hil zen Tolosan
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
 
  
    
 
      |  |  | 
    
 
      | Jose Maria Agirre. | 
  
  «Xabier Lizardi». Euskal idazlea (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933). 
  Hamar urte zituela, Tolosara aldatu zen familia eta han hasi zen berreskuratzen 
  erdi galdua zuen euskara. 1916an Bilboko «Euzko-Deya»n idazten hasi 
  zen Z
arauztar Sabin eta Samaiko Zulo izengoitiaz izenpetuz bere lanak. 
  Urte bat geroago (1917) Zuzenbide ikasketak amaitu zituen Madrilen. «Perot» 
  fabrikako kudeatzailea (1923). Arrasaten 1927an ospatu Euskeraren Egunean nabarmendu 
  zen, lehen aldiz 
Xabier de Lizardi izengoitia erabiliz. Euskararen 
  aldeko ekintzaile nekagaitz agertu zen: euskarazko egunkari baten argitaratze 
  asmoa landu zuen; Larramendiren ohoretan egin ziren literatur jaiak antolatu 
  zituen eta ekinaldi askotako lankidea izan zen (Errenteriko Euskeraren Eguna, 
  Segurako Ume Euskaldunaren Eguna, Bergarako Euskeraren Eguna, «Kirikiño» 
  Sariaren antolakuntza, etab.). «Euskaltzaleak» elkarteak, Lizardi 
  bazkide zuela, sakabanatuta zeuden olerkariak bildu nahirik, Euskal Poesiaren 
  Eguna antolatu zuen Errenterian Luis Jauregiren omenetan (1930). Bertan esku 
  hartu zuen Lizardik hiru poesia aurkeztuz. Hurrengo urteko ekitaldirako, Tolosan 
  Emeterio Arreseren ohoretan burutua, 
Urte-giroak ondu zuen, «Lizardiren 
  obrarik garaiena» (Aitzol). 1932an 
Biotz-Begietan, olerki bilduma 
  ospetsua, eta bi antzerki lan,
 Laño ta izar eta 
Bi aizpak 
  argitaratu zituen. Urte berean «Kirikiño» Saria irabazi 
  zuen 
Etxe barne bizia izeneko artikuluarengatik. Hil ondoren Lizardiren 
  beste liburu bat plazaratu zen: 
Umezurtz-Olerkiak (1934). Urte berekoa 
  da 
Itz Lauz izeneko artikulu bilduma. Geroago, 1953, 
Ezkondu ezin 
  zitekeen mutilla antzerki lana agertu zen. Gerraurreko olerkari lirikorik 
  behinena izadiaren izadi edertuaren olerkaria izan zen. Lizardiren 
  prosa haren poesia bezain orijinala da. 
Itz Lauz izeneko bilduman lehen 
  mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.  
El 12 de marzo de 1897 José de Zubimendi Martiarena nace en Donosti
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
 
 
  
    
 
      |  |  | 
    
 
      | José de Zubimendi Martiarena. | 
  
  Poeta, periodista y músico guipuzcoano nacido en Donostia-San Sebastián 
  el 12 de marzo de 1897. Sus primeras poesías aparecen en publicaciones 
  como “Euskal Esnalea”, “El Día”, “Euzkadi” 
  o “Argia”. En 1932 publica, con prólogo de J. A. de Agirre, 
  
Olerkiak. En 1934 traduce la obra de A. Echave
 Mirentxu; en 
  1935, aparecen sus 
Zumalakarregi. Poematxoak. Durante los años 
  de la II República dirige la página euskérica semanal del 
  diario donostiarra "El Pueblo Vasco"; colabora con “Yakintza” 
  (1935) y “Eusko-Deya” de París (1936) con reseñas 
  y reportajes sobre bertsolarismo. Fue tenor solista del Orfeón Donostiarra 
  y uno de los miembros fundadores del coro “Euzko Abesbatza”. Murió 
  en Cambó (Lab.) el 28 de septiembre de 1939. Zubimendi, en opinión 
  de S. Onaindia, “maneja con destreza el euskera, no es corto de genio 
  y de dichos. Sus poesías fueron a menudo celebradas con ruidosos aplausos 
  y galardonadas”. La crítica de su 
Zumalakarregi, en “Yakintza”, 
  señala “La medida de los versos y el matiz de las estrofas son 
  como los de los bardos primitivos, pero hay en estas poesías elevación 
  de ideas y brillantez de imágenes que no se encuentran en los juglares 
  populares”.  
Juan Antonio Irazusta Munoa 1952. urteko martxoaren 9an hil zen Perun
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
  
    
 
      |  |  | 
    
 
      | Juan Antonio Irazusta Munoa. | 
  
  «Jon Andoni». Gipuzkoar idazle eta politikaria 
    (Tolosa, 1884 - Lima, 1952). Deustuan eta Madrilen egin zituen zuzenbide ikasketak. 
    1932. urtean sortu zuen, beste batzuekin batera, 
Antzerti aldizkaria. 
    1933 eta 1936. urteetan EAJ alderdiko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan. Gerra 
    Zibilaren ondoren, Frantziara jo zuen lehenik eta Panamara gero, eta handik 
    Perura. 1951an, hil baino sei hilabete lehenago, apaiz egin zen eta ondoren 
    misio lanetan ibili zen Peruko zenbait lurraldetan. 
Joañixio 
    (1946) eta 
Bizia garratza da (1950) eleberriak eman zituen argitara 
    Buenos Airesen. Martinez Sierraren 
Madrigal obra euskaratu zuen 
Losintxa 
    izenburua jarrita. Gerra ondoko euskal eleberrigilerik garrantzitsuenetakoa 
    da.