Salbatore Mitxelena Lazkano 1919ko urtarrilaren 18an jaio zen Zarautzen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

“Iñurritza”, “Abendats” deitua. Gipuzkoar olerkaria (Zarautz, 1919 - Chaux-de-Fonds, Suitza, 1965). Apaiz frantziskotarra. Arantzazun, Zarautzen eta Foruan egin zituen apaiz ikasketak. Erriberrin Filosofia ikasten ari zela, Espainiako Gerra Zibila hasi eta soldadu ibili zen. 1943an egin zen apaiz Arantzazun. Ondoren, Donostian egon zen hamar urtez. 1954an, berak eskatuta, Montevideora bidali zuten. Montevideon, Asuncionen eta Kuban ibili zen misiolari, harik eta, Castroren iraultzak aginpidea eskuratu zuenean, alde egin behar izan zuen arte. Hego Ameriketako lurraldeetan ibili zen gero, eta, 1962an, Suitzara bidali zuten, Espainiatik hara lan bila joandako langileen kapelau. Han hil zen handik hiru urtera ebakuntza baten ondorioz.

Mitxelenaren idazlanak euskararekiko eta Euskal Herriarekiko samin arduraz beterik daude. Francoren diktadura garaian, itota ikusten zuen hizkuntzaren eta hiztunen egoera, eta horregatik eskatu zuen Ameriketara joatea. Beste aldetik fedeak asko kezkatzen zuen, eta bi ardura horiek, Euskal Herria eta fedea, uztartzen saiatu zen. Horren adierazpide dira Erri bat guruzpidean, Confixus, Guruzpidea, Euskal Samiñaren guruzpidea olerki bildumak. Lehen olerki bilduma argitaratua Arantzazu (1949) izan zen. Bilduma hura izan zen gerra ondoren Euskal Herri barruan argitaratu zen lehen liburua. Liburu hartan, zentsura arazoak zirela medio, poemaren hirugarren partea, «Bizi nai» izenekoa, argitaratu gabe gelditu zen (gero Euzko Gogoan argitaratu zen). Beste olerki bilduma batzuen izenburuak dira: Arraun ta amets (1955), Ogei kanta Arantzazuko, Aberriak min dit. Hitz lauz: Ama-semeak Arantzazuko kondairan (1951) eta Unamuno eta Abendats (1958). 1977an, Mitxelenaren Idazlan Guztiak argitaratzen hasi ziren (bi liburukitan), hari buruzko azterketa lan jakingarriez lagunduta. Estiloari dagokionez, Mitxelenaren olerkigintza bertsogintza tradizionaletik oso hurbil dago, eta olerki asko kantatzeko idatziak izan ziren.

El 20 de enero se celebra la tradicional tamborrada en Donostia y Azpeitia

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Celebración característica de las fiestas patronales de la ciudad de San Sebastián, que también se celebra en Azpeitia, (Tolosa, Zarautz, Arrasate-Mondragón, Mutriku y otras localidades, en diferentes fechas). Consiste en el desfile de compañías uniformadas -soldados napoleónicos, cocineros, aguadoras, cantineras- de miembros de sociedades culturales, recreativas o gastronómicas donostiarras que redoblan tambores y barriles al son de la apropiada música de Raimundo Sarriegui, mientras recorren las calles y barrios de la ciudad el 20 de enero. La música se compone obligatoriamente de las piezas denominadas Marcha de San Sebastián, Diana, Tatiago, Iriyarena, Polka y Retreta, aunque en las fiestas de cada entidad puedan interpretarse, además, las que tenga por costumbre.

No se conocen con exactitud los orígenes de esta celebración, lo cual no obsta para que diferentes autores, como Martín de Anguiozar, José Berruezo, José L. Valentín, J. M.ª Arozamena, José María Salaverría, etc. hayan reiterado versiones, más o menos fidedignas, al respecto. Digamos que la más extendida es la que coloca el nacimiento de la tamborrada en una improvisada parada burlesca celebrada al coincidir aguadoras, soldados de la guarnición y diferentes ociosos -panaderos, menestrales- en torno de una de las tres fuentes de la ciudad cuando ésta se hallaba amurallada, es decir, antes de 1863. Las herradas de las mujeres y los barriles de los militares habrían servido de improvisados tambores a una marcha que no tardó en convertirse en el primer acto de unas precoces fiestas de carnaval que no daban fin hasta la celebración del Entierro de la Sardina.

Jose Eizagirre Aiestaran 1948ko urtarrilaren 23an hil zen Donibane Lohizunen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Jose Eizagirre Aiestaran
Jose Eizagirre Aiestaran.
Gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (Tolosa, 1881 - Donibane Lohizune, 1948). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen. Aldizkari ugaritan idatzi zuen (Euskal Esnalea, Gure Herria, Euskalerriaren alde, Yakintza, Gernika). 1913. urtean Basotarrak operaren libretoa idatzi zuen. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen eta hitzaldi asko eman zituen han eta hemen euskarari eta euskal literaturari buruz. Euzko Alderdi Jeltzalekoa zen; Madrilgo Gorteetarako diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan 1918an eta 1931an. 1937an Euzkadiko Auzitegi Militarreko buru izendatu zuten. Gerraren ondoren Ekaitzpean eleberria eman zuen argitara erbestean (Buenos Aires, 1945).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2008 / 01 / 18-25