Elias Salaverria: gure esfortzu kulturaren ikurraEscuchar artículo - Artikulua entzun

Urkiri SALABERRIA
Traducción al español

Elias Salaverria Lezon jaio zen 1883ko apirilaren 16an, gaueko hamaiketan.

Bere haurtzaroa bertan eman zuen, industrializatu gabeko giro lasaian, erdi bukolikoan, amaitzear zegoen mendearen alde erromantikoari agur esaten zitzaiola. Egunak igarotzen zituen kale tipiko horietan, etxeen aurrealdeetan armarriak ikusten zirelarik.

Elías Salaverría  
Elías Salaverría Inchaurrandieta.
Errekurtso gabeko familia batean jaioa, tradizio erlijioso handiko herrialde batean, eta are gehiago Santo Cristo gurtzen den lekuan, bere inguruko erlijiotasunak eraginda, barneko kezka artistikoa eta intelektualari erantzuna eman ahal izateko, meza-mutila sartzea ez da harritzekoa.

Eusebio de Pildain herriko apaiza ez zen meza ematera mugatzen, zeren bere inplikazioa elizmutilekin beren alde humanistikoa eta heziketa intelektuala lantzera iristen zen. Berehala konturatu zen Salaverria meza-mutikoak marrazkirako dohaina zuela, izan ere, umeak beti arkatza eskuetan dena marrazten zuen.

Hainbestekoa zen Salaverriaren marrazteko zaletasuna, horren berri eman ziela, bai Regino Gezala alkateari bai Francisco de Cubas y González-Montes-i, alegia, Cubasko Markesari (arkitektoa bait zen, besteak beste, Madrilgo Almudenako Hilerria egile), zeina, Santo Cristoren gurtzaduna izanik, Lezora maiz etortzen zen.

Markesak umearen abilezia ikusita sakristian zeudela, “Dolorosa”ren litografia utzi zioten kopia zezan. Emaitza oso ona izan zen eta Donostiako Escuela de Artes y Oficios zelakoan, izena eman zuen 1897an.

Behin eskolan matrikulatuta zegoela, gure 14 urteko mutikoak margoarekiko bere zaletasun porrokatua erakutsi beharko zuen: egunero 18 kilometroko joan-etorria, Lezo eta Donostiaren arteko distantzia, oinez egin behar zuen. Proba maratonianoa dudarik gabe eta zaletuenari gogoa kentzeko modukoa ere. Baina Salaverriak sakonki sentitzen du Artea, eta ez dago ezer hartutako bidean traba egingo dionik.

Ziur gara urte horietan, Lezotik Donostiarako paseo luzean, geroko maisua bere obra askoren tematika artistikoa hausnartu zuela.

Escuela de Artes y Oficios delakoan, interes handiz jasotzen ditu Juan Martínez irakaslearen klaseak. Ordurako, Cubasko Markesa hilda bazegoen ere, bere alargunak mezenazgoarekin segitzen du; eta 1899an bere ikasketekin jarraitzeko Madrilera joan dadila proposatzen die Salaverria margolariaren gurasoei.

El duelo, 1915
El duelo, 1915.

Nire ustez, Elias Salaverriaren biografiaren zati honetan oso ondo islatzen da zein den, gure herria hain ondo deskribatzen duen “esfortzuaren kultura”. Arbasoengandik jasotako ondare preziatua dugu, hizkuntzarekin batera, gure kulturaren ezaugarri hau.

Egungo gazteei lekukoa jasotzeko gonbidapena luzatzen diet eta aurrekoek egindako ahaleginak mirestea eta eguneroko bizimoduan integratzea. Bukatzeko Enrique Echeburúak, gure aldizkarirako elkarrizketan esandakoa gogorarazi nahiko nuke: “Ahaleginaren kulturara itzuli beharko genuke, lana ondo egitearen poza sentitzera”.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 11 / 02-09