Aulki bat elurretan
Egileak: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 180
ISBN: 978-84-9783-445-2
Ezaugarriak: Idazle gazteentzako VIII. Igartza Saria
irabazi zuen Uxue Alberdik ipuin-bilduma baten proiektuarekin, eta, lan horretan
urtebetez jardun eta gero, liburu amaitua plazaratzen du orain: “Aulki
bat elurretan”, Suedian giroturiko istorio gazi-gozoz osatua.
Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale
zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak.
Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak
eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko.
Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten
elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra
ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun
horren hustasun lazgarriarekin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik
nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile
batez.
Teoría y práctica de la educación en Derechos Humanos - Giza Eskubideen hezkuntzaren teoria eta praktika
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 624
ISBN: 84-96310-98-1
Ezaugarriak: Lan honen bidez tresna erabilgarri
eta emankorra eskaini nahi diegu hezkuntza-prozesuetan eta hezkuntza-pedagogiekin
lan egiten duten guztiei, irakaskuntza arautuan (ikastetxe eta institutuetan),
arautu gabean (gazte-taldeetan, aisialdiko eskoletan, kultur elkarteetan)
nahiz informalean (senide eta lagunartean) ari direla ere. Hezkuntzaren alorrean
jardun berriak sortzeko hausnarketa bultzatzeko ideia eta proposamenak jaso
ditugu testuan, ikuspegi praktiko, pedagogiko eta eraldatzaile batean oinarrituta.
Lan honen bidez, giza eskubideak hezkuntza-prozesu osoaren oinarrizko eta
ezinbesteko edukitzat eta hezkuntzako curriculum osoan landu beharreko zehar-metodologiatzat
hartu nahi dira. Hauxe izan da gure azken helburua: giza eskubideen kultura
bat osatzea, pedagogia goitik behera eraldatzeko bitarteko egokiena delakoan.
Hortaz, giza eskubideetan oinarrituta eta haiek tresnatzat hartuta jorratzen
den hezkuntzarako teoria eta ikuspegi praktikoa uztartzen dituen testu-sorta
osatu nahi izan dugu, azken batean.
Oteiza en Irún. 1957-1974
Egileak: Jaime Rodríguez Salís
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 208
ISBN: 84-95589-88-5
Ezaugarriak: La obra ofrece una semblanza humana
de Oteiza durante su etapa irunesa, a través de textos de su amigo
Jaime Rodríguez Salís y de artículos y colaboraciones
de prensa que el propio Oteiza realizara mientras vivía en Irún.
La obra cuenta con 23 reproducciones en B/N, así como con diversos
retratos realizados al artista.
Euskal Herria - Naturalez Salvaje
Egileak: Juan Carlos Muñoz
Argitaletxea: Sua
Orrialde kopurua: 178
ISBN: 84-8216-132-6
Ezaugarriak: No existen en el País Vasco
libros de estas características. Imágenes y más imágenes
del espectacular paisaje vasco, realizadas por Juan Carlos Muñoz, en
la actualidad uno de los más reconocidos fotógrafos de la naturaleza,
a nivel estatal. Un libro que causará impacto y que se añorará
en las estanterías por, no sólo los amantes de la geografía
vasca, sino por todos los amantes de la fotografía de paisaje y naturaleza.
Con una cuidada maqueta, pies de foto en euskara, castellano, francés
e inglés... este título rompe una barrera, hasta ahora casi
infranqueable, en cuanto a libros de fotografía se refiere.
El mar, la montaña, la flora, el paisaje, los desiertos, los acantilados,
los ríos, el relieve, la luz, el contraste... son captados con una
inmensa sensibilidad por este especialista de la imagen.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |