Gogoa VI
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Orrialde kopurua: 138
ISSN: 1577-9424

Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz.

Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko.

VI-1 2006ko apirila:
—Ehun urte logika matematikoan. Hao Wan
—Piageten epistemologia genetikoa. Mikel Haranburu
—Lexikoaren eta gramatikaren garapenen arteko erlazioaz. Andoni Barreña, Iñaki García, Margareta Almgren eta Nekane Arratibel
—Zer esan ironiaz. Joana Garmendia
—“Beyond Rigidity. The unfinished semantic agenda of Naming and Necessity” (Scott Soames). Ekain Garmendia
—“La modalité épistémique en Basque” (Gerd Jendraschek). Larraitz Zubeldia
—Aurkezpen laburrak
—Kongresu, jardunaldi eta ikastaroak

Bandoleros vascos

Egilea: David Zapirain Karrika
Argitaletxea: Ttarttalo
Orrialde kopurua: 144
ISBN: 849843016X

Ezaugarriak: “Bandoleros vascos, tan reales como la misma sociedad”. Así arranca este libro que describe una realidad común aunque poco conocida delos siglos XVII hasta el estallido de la primera guerra carlista, donde vagabundos, ladrones de caminos, viajeros asaltados y autoridades vigilantes formaban un cuadro lo suficientemente corriente como para que se pueda afirmar que robos y asaltos eran un ingrediente más de la sociedad tradicional vasca, sobre todo, en épocas de crisis y dificultades sociales. Pero este libro no se limita únicamente a recoger los robos y asaltos llevados a cabo con violencia. También indaga en la procedencia y motivos económicos y sociales de este fenómeno que su autor, David Zapirain Karrika, enmarca dentro de una estrategia de supervivencia que parte de la sociedad pone en marcha cuando no tiene más recursos para asegurarse una mínima estabilidad. “Bandoleros vascos” descubre de forma amena y entretenida un mundo tan fascinante como desconocido que sorprenderá al lector.

Begira-Begira, tradizioaren leihotik

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 176
ISBN: 84-9783-432-1

Ezaugarriak: Tradizioa transmisioa da. Euskal literaturaren tradizioa, —ipuinak, poemak, hitz-jokoak, hizkuntzarekin jolas egitea— altxor kultural eskerga, gureganaino heldu da, guregana transmititu da, eta, horrenbestez, gaurko idazleei dagokie altxor hori aberastea, transmisio katea eten ez dadin. Tradizioaren literatur balioa, noski, ez da mugatzen ipuin jakin batzuk, poema jakin batzuk, hizkuntz jolas jakin batzuk behin eta berriz errepikatzera, osatu eta aberastu beharreko altxor bat da. Tradizioak, zentzu horretan, hartu behar ditu transmisio-modu berriak.

Hemen agertzen diren idazleak oso ongi jabearazi gaituzte horretaz, eta beren lanaren bidez erakutsi digute bidea. “BEGIRA-BEGIRA, tradizioaren leihotik” izenburuak berak ideia hori jasotzen du, tradizioaren leihotik begiratu, transmisio-bideari jarraipena emateko. Hala, liburu honetan, ipuinek, poemek, hizkuntz jolas eta bestelako baliabideek badute tra- dizioaren usaina, baina arnas berrituta apaindu eta apailatu dizkigute gure haur literaturako punta-puntako zortzi idazle hauek. Eta bide bat proposatu digute literatur sorkuntza jorratzeko.

Literatur pieza miresgarriak eskaintzeaz gainera, liburu hau altxor bat da. Baina ez da hori bakarrik, bide erakusle baita haur literaturaren bilakaeran.

Portukoplak
Itsas kantak eta poemak

Egilea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 220
ISBN: 84-9783-435-6

Ezaugarriak: Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. Hau ez da bilduma bat, sorta baizik. Itsasoaren aitzakian sortutako guztia jasotzeko hainbat liburu beharko lirateke. Kirmen Uribek hobetsi egin du liburuaren osotasuna, poemak eta kanta solteak baino. Hobetsi egin ditu kantak poemak baino, eta poema klasikoak garaikideen gainetik. Badago testuekin jolas egiteko gogo bat. Ez dira sarrera akademikoak, literarioak baino.

Portua agertzen da ardatz gisa, hortik izenburua: Portukoplak, Koldo Izagirreren poema baten izenburua. Eta ideia hori itsas giroko erretratu kostunbristak gainditzeko asmotik dator. Julio Caro Barojak esana utzi zuen, hitzik zaharrenak kenduta, itsasoarekin lotutako hitz tekniko guztiak antzekoak direla hizkuntza guztietan, baita euskaraz ere. Esate baterako, “balea”; esate baterako, “marinel”, esate baterako, “masta”; esate baterako, “sirena”. Badirudi kode internazional bat egon zela hasiera-hasieratik itsasorantz ematen zuten herrialde guztien artean. Izan ere, itsasoak ez gaitu aldentzen, elkartu egiten gaitu. Izan dadila antologia hau elkartzeko aitzakia.

Mikel Valverderen marrazkiek ukitu iradokitzaile ederra eransten diote itsas kantu eta poemei.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2007 / 02 / 02-09