Administrazio-zuzenbidearen hastapenak
Egilea: Xabier Arzoz Santisteban
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 510
ISBN: 84-8373-679-9
Ezaugarriak: Ikasleek administrazio - zuzenbidearen
irakasgaiarekin izango duten lehenengo topaketa ahalbidetu eta erraztu nahi
du liburu honek. Haren helburuak administrazio-zuzenbide orokorraren oinarrizko
kontzeptuak eta egiturak azaltzea eta zuzenbide-adar honetako arazoei buruzko
gogoeta eta ulermena sustatzea dira. Liburu honek ez du zuzenbideko ikasleentzat
soilik izan nahi, baizik eta administrazio-zuzenbidearen hastapenak ezagutu
nahi dituzten unibertsitateko ikasle eta administrazioaren zerbitzuan lan
egiten duten guztientzat, beren ikasketak edozein izanik ere (ekonomia- eta
enpresa-zientziak, politika-zientziak, lan-harremanak, gizarte-lana eta abar).
Batetik, liburuaren estiloak eta azalpenen tonuak, hasieratik, kontuan izan
dute irakurle mota guztien behar-ezberdintasuna. Bestetik, argitalpen honek
erraztasun batzuk eskaintzen ditu irakurlea liburuaren barruan azkar mugi
dadin eta informazioa azkar eskura dezan.
El ciclo productivo de la sal y las salinas reales a mediados del siglo XIX
Egilea: Alberto Plata Montero
Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 310
ISBN: 84-7821-638-3
Ezaugarriak: El objetivo de este trabajo no es realizar
una síntesis histórica de todas las salinas de España,
sino desarrollar un instrumento de trabajo que sirva de punto de partida para
su elaboración. Lo que se ofrece a lo largo del texto es una visión
general de las salinas en una etapa muy concreta, entre 1847 y 1853, 16 años
antes del desestanco de la sal, momento a partir del cual la propiedad de
las salinas pasó a manos particulares y sus infraestructuras sufrieron
grandes modificaciones.
euskara-alemana / alemana-euskara hiztegia
Egilea: Elena Martinez Rubio
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 648
ISBN: 84-9783-317-1
Ezaugarriak: Hutsune bat betetzera dator esku artean
duzun hiztegi hau, euskararen eta alemanaren arteko zubia osatuz. Alemana,
ehun bat milioi lagunen sor-mintzaira izateaz gain, oso hizkuntza garrantzitsua
da gaur egun, bai kultura eta zientzien arloan eta baita ekonomian eta politikan
ere. Alemanez egiten diren ikerketak goi-mailakoak direnez, edozein espezialistak
jo behar izaten du alemanez argitaratutako bibliografiara, lanean aurrera
egin nahi badu. Alemanaren osasun onaz jabetzeko, munduan argitaratzen diren
hamar liburutatik bat alemanez idatzia dagoela gogoratu besterik ez dago.
Alemana da itzulpen gehien egiten den hizkuntza eta beste hizkuntzetara gehien
itzultzen dena, ingelesaren eta frantsesaren atzetik. Euskaldunok badugu zer
ikasi XVII. mendean batuaren bideari lotu zitzaion hizkuntza ez erromaniko
honetatik.
Alemaniar hizkuntzalariak aspaldi hasi ziren euskaldunon hizkuntzaz arduratzen.
Euskaldunon artean ere ez dira gutxi izan alemana ikasteari ekin diotenak,
edota historian zehar Alemaniara ikastera nahiz lan egitera joan direnak.
Gaur anitz dira gure artean urtero hizkuntza-eskoletan alemana ikasten dutenak,
alemana ikasteko nahia, baita beharra ere, hazten ari baita.
Euskara-Alemana/Alemana-Euskara hiztegi honek baliabide izan nahi luke alemana
eguneroko bizitzan erabili behar duten euskaldunentzat, bai itzultzaile bai
mota guztietako ikasleentzat ere, eta hein berean zuzentzen zaio aleman hiztunari.
Hiztegia, gaurko hizktunak maizen erabiltzen duen oinarrizko hitz-ondareaz
osatua dago, hitz teknikoak barne. Eta hitzak nola erabili behar diren erakusteko,
azalpenak dakartza itzulpenaren aurretik, bai eta jakintza-arloaren nahiz
gramatika-kategoriaren aipamenak ere. Adiera desberdinen artean bereizten
eta aukeratzen laguntzeko dira, bestalde, emandako adibide eta esapide ugariak.
Laburbilduz, lexiko arrunta eta teknikoa, gramatika-kategoriak, 32.400 sarrera
inguru, 4.600 adibide eta esapide argigarri eta alemanezko eta euskarazko
gramatika eranskinak azaltzen dira. Erabiltzaileak du orain hitza. Euskararen
eta alemanaren arteko harremanetan egin dugun urrats berri hau beste hamaika
urratsen abiapuntua izan dadila.
Elena Martínez Rubio (Bilbo, 1957-8-01). Nürnberg-Erlangengo
Universität-en eta Berlingo Freie Universität-en egin zituen Filosofia,
Soziologia eta Germanistika ikasketak. Filosofian doktorea da eta Euskal Filologian
lizentziaduna, besteak beste. Euskaraz gain, alemana, ingelesa eta errusiera
ere badakizki. Hiztegigintzan jarduna da UZEIn, eta itzulpengintzan, artikulugile
gisa eta liburugintzan ere hainbat lan egindakoa. Besatari elkartean zenbait
libururen argitaratzailea da.
Espainiako Konstituzioa. Constitución Española
Egileak: Juan Inazio Ugartemendia - Maite Zelaia
(koord.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 174
ISBN: 84-8373-851-1
Ezaugarriak: Euskararen normalizazioa konplexutasun
handiko prozesua da, eta hori, neurri batean, bere erritmo desberdinetan ispilatzen
da. Justizia administrazioa eta Zuzenbidearen mundua, oro har, normalizazioa
astiroago gauzatuz doan eremu horietakoak dira, alde batetik, arloaren zailtasun
linguistiko berezkoengatik, eta, bestetik, arauak eta legeak Euskal Herritik
kanpoko instantzietan eginak izateagatik. Hori horrela izanik ere, bai autogobernu
lanak eta bai Zuzenbide fakultateen jardun akademikoak premia biziaz eskatzen
digute oinarrizko lege testuak euskarara ekartzea. Eusko Jaurlaritzako Justizia
Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten dute konpromiso horretan,
eta hortik dator LEGEAK-LEYES bilduma hau, lege testuak euskaraturik eskaintzen
dituena.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |