Bizkaiko emakumeen lanbideak eta zereginak. Atzoko eta gaurko irudiak
Profesiones, oficios y tareas de las mujeres en Bizkaia. Imágenes de ayer y de hoy

Egileak: Arantza Pareja Alonso, Karmele Zarraga Sangroniz
Argitaratzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 261
ISBN: 84-95790-12-2

Ezaugarriak: Liburu honen helburu nagusia emakumeen ekoizpen jarduera erakustea da, hau da, urteetan zehar ikusi ez den edo gutxietsi den hori irudi grafikoen, argazkien, bidez erakustea gaur arteko ibilbide historikoa eginez. Egungo gizarteak berdintasunerako eta genero bereizkeria ezabatzeko helburu zehatzak ditu eta, ildo horretan, oinordetzan hartu dugun gizarte honetako esparru guztietan emakumeek izan duten parte hartzeari buruzko memoria historikoa berreskuratzeko eskatzen du.

Liburu hau gizonentzako nahiz emakumeentzako da, baina batez ere egun Bizkaian bizi diren belaunaldi guztietako emakumeei zuzentzen zaie. Emakume horiek talde aktibo gisa ikus daitezke gure memoria historikoan, benetako berdintasuna duen gizarte berri bat eratu duten milioika emakumeren isilpeko lana zabaldu eta aldarrikatuko dutenak.

Diccionario tragalológico y otros escritos políticos (1820-1821)

Egilea: José Joaquín de Clararrosa
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 316
ISBN: 84-8373-806-6

Ezaugarriak: El franciscano de Munguía Juan Antonio de Olavarrieta representa bien al sector del clero que, imbuido por las ideas de la Ilustración, desarrolló una virulenta disidencia ideológica a fines del XVIII. En su caso, una accidentada peripecia biográfica le llevó a vagar por España y América en busca de un lugar donde vivir en libertad filosófica y abandonar el estado religioso. Su escasa obra de esos años se limita a incursiones en el periodismo ilustrado (el Semanario de Lima y el Diario de Cádiz de 1796) y a la divulgación clandestina del materialismo en El hombre y el bruto. La persecución sufrida en la Inquisición de México por este opúsculo provoca su huida de las cárceles del Santo Oficio en 1803 y su cambio de identidad, adoptando el nombre de José Joaquín de Clararrosa y avecindándose en Portugal. En 1820 el grito de Riego le permite instalarse en Cádiz. Hasta su muerte a comienzos de 1822, se convierte en un escritor famoso y en un polémico agitador, que da a la imprenta una avalancha de publicaciones, todas dirigidas a la defensa del liberalismo exaltado y a difundir un anticlericalismo virulento y populista. En este volumen se recogen algunos de los escritos de su obra gaditana inicial, que muestran el comienzo de la escisión entre los liberales y la creciente deriva de los exaltados hacia una ruptura revolucionaria, así como una amplia representación de las ideas y el estilo que caracterizan la pluma de este provocador nato: sus Reflexiones críticas sobre la Constitución de 1812, una cincuentena de los artículos de su órgano periodístico, el Diario Gaditano, y la obra más divertida e irreverente que escribió con propósitos anticlericales, el Diccionario Tragalológico, o biblioteca portátil de todo lo tragable, por orden alfabético.

Euskara Jendea
Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza

Egilea: Jaun Carlos Etxegoien, Xamar
Argitaletxea: Pamiela
Orrialde kopurua: 282
ISBN: 84-7681-491-7

Ezaugarriak: Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua? Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?...

Euskara jendea lana galdera hauek eta beste hainbat gehiago erantzuten saiatzen da, era zinez ulerterraz eta atseginean. Xamarrek garatu ohi duen estiloan: hizkuntzaren inguruko azterketa sakonean oinarriturik, bidaia berezia eskainiz, hamaika albiste, notizia, berri, datu eta adierazpen zehatz eta interesgarri tarteko, asko ezezagunak edo guti ezagutuak. Irudi, argazki eta marrazkiz ere -600 bat- ezinago eder apaindua.

Gure herriko historia, funtsean, era berritzaile eta benetan eraginkorrean emana: hizkuntzaren ikuspegitik eta eskutik, haria euskara dela. Hots, zeharo osasungarri den ikuspuntu aldaketa, hizkuntza eta jendarte mailan.

Orhipean ezagunaren antzera, beraz, harrera eta oihartzun zinez zabala edukitzeko osagai guztiak dauzkan liburua da, eskoletan, euskaltegietan, kultur elkarteetan... jendarte osoan.

Pitxi bat, azal eta mami.

Saroiak eta kortak

Egilea: Luis Mari Zaldua Etxabe
Argitaratzailea: Luis Mari Zaldua Etxabe
Orrialde kopurua: 218
ISBN: 84-611-1564-8

Ezaugarriak: Saroiak eta kortak izeneko liburua argitaratu du Luis Mari Zaldua Etxabek. Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak azpititulua duen lana http://www.saroiaketakortak.com URLan eskura daiteke. Argitalpenak berrehun eta hemezortzi orri ditu, Antxon Agirre Sorondoren hitzaurrea barne. Ms Word eta PDF formatuetan jaitsi daiteke Internetetik eta bakoitiak eta bikoitiak orri berean bateratuz inprimatzeko dago moldatua. Nornahik kopia, alda edota erabil dezake.

Saroiei buruz idazten duen bigarren liburu honetan, egileak historiaurreko eraikin biribil handiak, saroien eta megalitoen arteko lotura, saroiekin zerikusia duten lehen aipamen idatziak, garai bateko behi-azienda handiak, Iruñerriko sarioak eta Zuberoako olak aztertzen ditu, besteak beste. Horretarako, henge-ak, megalitoak, pardina-k, kubilareak, unamaizterrak, buruzagiak, eli-jaunak, idikorteak, gizabeteak, hamalau-oinak, gorabilak, ola-nagusiak, hausterretzak, artamugarriak eta kortarriak hartzen ditu ahotan Urnietako ikertzaileak.

Euskal Herriko alderdi batean ehunka saroi zeuden garai batean. Eremu zabal horretan saroiak eta kortak lurralde-antolaketaren oinarria izan ziren gizaldi askotan, baina gaur egun haien idatzizko aztarnak baizik ez dira ezagutzen eskuarki.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2006/11/03-10