HEZKUNTZA UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Itzultzailea: BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Versión original en español
E
![]() |
Hizpide dugun programaren helburua ezagutzaren Europa sustatzea da. Horretarako, lankidetza-esparru europarra sortu nahi du hezkuntzaren eta lanbide-heziketaren alorrean. Era berean, bizitza osoko ikaskuntza-politiken alde egingo du: hiritarrak aktiboak eta lan-munduan sartzeko ahalmendunak izatea da helburua, horretarako beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak indartuz.
Programaren helburuak
1.- Maila guztietako hasierako lanbide-heziketan banakako gaitasun eta trebetasunak hobetzea, batik bat gazteei dagokienez. Hori lortzeko modurik egokiena lanbide-heziketa eta ikaskuntza lanarekin bateratzea da, lana lortzeko eta lan-munduan sartzeko edo birlaneratzeko aukerak ugariagoak izan daitezen.
2.- Etengabeko lanbide-heziketaren kalitatea eta eskuragarritasuna areagotzea, eta bizitzan zehar gaitasunak eta trebetasunak lortzeko bideak erraztea, egokitzeko ahalmena indartu eta garatu dadin. Horretan guztian teknologia-trukea eta antolamenduaren alorra indartzeko aukerei erreparatuko zaie bereziki.
3.- Lanbide-heziketak berrikuntza-prozesuari egindako ekarpenak sustatzea eta indartzea, lehiakortasuna eta enpresa-espiritua hobetzeko, eta horrela, enplegu berriak sortzeko aukerak ugaritzeko. Ildo horretan, lanbide-heziketako ikastetxeen (unibertsitateak barne) eta enpresen (batik bat txiki eta ertainen) arteko lankidetza bultzatzeko ahalegin berezia egingo da.
Aipatutako programa europarraren esparruan, beste hainbat neurri hartzeaz gain, mugikortasun-proiektuak garatuko dira Hasierako Lanbide Heziketako ikasle, unibertsitateko ikasle, gazte langile, irakasle eta giza baliabideen arduradunentzat. Mugikortasun-proiektuetako parte hartzaileek prestakuntza-egonaldiak egingo dituzte Europar Batasuneko beste herrialde kide bateko enpresetan, eta prestakuntzak, gainera, jatorrizko herrialdean egin dituzten edo egiten ari diren ikasketekin zerikusia izango du.
Mugikortasun-proiektuetako parte-hartzaileen egonaldien iraupena 3 aste eta 12 hilabete bitartekoa izango da.
Leonardo da Vinci programak ez du finantzatzen mugikortasun-proiektuen kostuaren % 100, eta beraz, beste finantzaketa-iturri bat ere behar izaten da. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak 600.000,00 € inguru emango ditu programa horri lotutako proiektuak finantzatzen laguntzeko. Ildo horretan, mugikortasun-proiektuek lehentasuna izango dute.
2005eko ekitaldian, 792 lagunek hartu zuten parte mugikortasun-proiekturen batean, eta horietako 676 Hasierako Lanbide Heziketako gazteak ziren.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |