El pintor Emilio Sánchez Cayuela nace el 6 de octubre de 1907
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
 |
Emilio Sánchez Cayuela. |
Pintor navarro nacido en Pamplona / Iruña, el 6 de octubre de 1907. Estudió
en la Escuela de Bellas Artes de San Fernando, de Madrid. En la capital española
toma contacto con la Generación del 27, siendo su maestro Vázquez
Díaz. Pasa a Italia, donde estudia el arte del mosaico; regresa a Pamplona
/ Iruña definitivamente en 1940. Concurrió a la I Bienal Hispanoamericana
de Arte celebrada en Madrid, en el año 1951 con la obra titulada
Los
leñadores. En 1950 también tomó parte en la Exposición
Nacional de Bellas Artes con el cuadro titulado
Bañistas en el lago.
Ha celebrado varias exposiciones en diversas capitales de España, con
buen éxito de prensa. Sobresalió pintando motivos decorativos,
y decoró la iglesia de los Padres Capuchinos de Pamplona / Iruña.
Firmó sus obras con el seudónimo de
Gutxi. Murió
en Pamplona / Iruña el 16 de marzo de 1993.
1928ko urriaren 8an jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
 |
|
Bitoriano Gandiaga Artetxe. |
Bizkaitar idazlea eta elizgizona (Mendata, 1928). Frantziskotarra. Arantzazuko,
Foruko, Zarauzko eta Erriberiko komentuetan egin zituen apaiz ikasketak.
Arantzazu,
Euzko Gogoa, Egan eta
Olerti agerkarietan eman zituen argitara
bere lehen olerkiak. 1962an
Elorri izeneko aurreneko olerki bilduma
eman zuen argitara. Bertan Arantzazuko ingurutik hartu zuen olerki gaia, Lizardik
ohi zuen bideetatik. Handik hamabi urtera,
Hiru gizon bakarka (1974)
bilduma eman zuen argitara. Oteizaren eragina aitortu zuen Gandiagak lan horretan,
eta, aurrekoaren aldean, olerki mota konpromezuzkoagoa egin zuen. Handik hiru
urtera eta Madrila egin zuen bidaia baten ondoren,
Uda batez Madrilen
idatzi zuen, hiri handi hartako ikusmenak liluraturik. 1985ean
Denbora galdu
alde argitaratu zuen. Hizkuntzazko baliapide aberatseko idazlea da Gandiaga;
onomatopeiek eta hizkuntz jokoek garrantzi handia dute bere olerkietan. Azken
urteetan gabon kantak argitaratu zituen. Arantzazuko irakaslea izan zen.
2001eko otsailak 21ean hil zen.
Josep Augustin Xaho Lagarde (Agosti Xaho) idazlea, 1810. urteko urriaren 10ean jaio zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
 |
|
Josep Augustin Xaho. |
Zuberotar idazlea (Atarratze, 1810 - Baiona, 1858). Maulen, Oloroen eta Paben
egin zituen ikasketak. Hemeretzi urte zituela, Parisa joan zen sortaldeko
hizkuntzak ikastera, eta Charles Nodier-ekin harremanetan hasi zen. 1838an,
Okzitaniako Tolosara joan zen bizitzera; han,
Revue des Voyants izeneko
aldizkari bat sortu nahian ibili zen. Handik bi urtera, Euskal Herrira itzuli
eta
L’Ariel egunkaria sortu zuen. Egunkari hartan eztabaida
ugari izan zituen, eta bere teoria bereziak plazaratzeko leku egokia aurkitu
zuen. 1848ko Iraultza piztu zelarik,
L’Ariel-ek izena aldatu
eta,
Le Republicain de Vasconie bihurtu zen. Euskarazko astekaria
ere egin nahi izan zuen, baina bi ale besterik ez zituen atera:
Uscal-Herrico
Gaseta (1848).
Zinegotzi izendatu zuten, Goardia Nazionaleko komandante
eta Basses-Pyrénées-ko kontseiluko kide. 1852an, egunkaria ateratzea
eragotzi zioten, eta Xaho erbestera bidali zuten. Belgikan sartzen ez zioten
utzi eta, Gasteizen hartu zuen bizilekua. 1854an, Baionara itzuli eta Safer
ou les houris espagnoles eleberria argitaratu zuen. Euskaraz, Azti-begia,
Agosti Chaho Bassaburutarrak Ziberou herri maitiari Parisetik igorririk beste
hanitchen aitzindari argui-bidian goiz izarra (1834) izeneko liburuxka
idatzi zuen. Baina, frantsesez liburu anitz plazaratu zituen; horien artean:
Paroles d’un voyant, Paroles d’un Biscaien aux Liberaux de
la reine Christine (1834); Voyage en Navarre pendant l’insurrection
des basques (1830-1835) (1836); Etudes grammaticales sur la langue
euskarienne (1836); Histoire primitive des Eusqueriens-basques, langue,
poésie, moeurs et caractère de ce peuple (1847); Biarritz
entre les Pyrénées et l’Océan: Itinéraire
pittoresque (1855); Dictionnaire basque, français, espagnol
et latin (1856). Bere burua agnostikotzat, azti edo igerletzat eta ezkertiartzat
jotzen zuen. Xahok, bere izpiritu erromantikoari jarraituz, asmatu zuen, besteak
beste, Aitor elezaharreko pertsonaia. Kantu zaharrak biltzen ahalegin handiak
egin zituen. Zumalakarregirenganako miresmen handia agertu zuen bere idazlanetan,
eta gisa askotara euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jo daiteke.