Erlea gure sendagile
Egilea: Julio César Díaz
Argitaletxea: Komunikazio Biziagoa S.A.L
Orrialde kopurua: 220
ISBN: 8493394637
Ezaugarriak: “Erlea gure sendagile”
liburu honetan, apiterapia gaur zertan den erakusten digu Julio Cesar Díaz
doktoreak. Gizakiak milaka urtez erabili ditu erlea eta honen produktuak osasuna
zaintzeko. Azken ehun urteotan mediku eta zientzialari askok erremedio horien
oinarri zientifikoak esplikatu dituzte, eta apiterapiari gizakiarentzako onura
berriak aurkitu dizkiote.
Díaz doktoreak banan-banan aurkezten ditu hemen Eztia, Ezkoa edo Argizaria,
Polena, Erregina-jelea, Propolia eta Apitoxina edo erlearen pozoia. Horiek
gure osasunerako dauzkaten ahalmen terapeutikoak modu argian esplikatzen ditu.
Liburu honek balio handiko informazioa eskaintzen dio osasuna zaindu nahi
eta behar duen irakurleari, eta gaixotasunen batekin borrokan ari denari.
Medikuak terapia eta erremedio osagarri onak aurkituko ditu orriotan. Apiterapiako
produktuak saltzen dituen merkatariak sendagai horien dohainak hobeto ezagutuko
ditu. Orriok irakurrita erlezaina gehiago jabetuko da bere produktuen balioez
eta apiterapian usatzekotan bete behar dituzten baldintzez.
Julio Cesar Díaz doktorea (1954) medikua da. Argentinako Panpan sortu
zen eta gaur San Luis probintziako Buena Esperanza herrian bizi da. Berak
idatzitako “Apiterapia Hoy. En Argentina, Cuba, Urugay y Colombia”
liburuaren atal nagusi hautatuak euskaratuta dakartza “Erlea gure sendagile”
honek. Medikuz gain erlezaina ere bada Diaz doktorea. Bi liburuz gain, artikulu
ugari publikatu ditu bai erlezaintzaz eta bai apiterapiaz. Hitzaldi eta ikastaroak
ematen ditu, Ameriketan gehienbat, baina tarteka Europan ere bai.
Kontsumitzaileen eskubideak
Aurrerapausoak, arriskuak eta konponbideak
Egilea: Patxi Juaristi Larrinaga
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 62
ISBN: 84-9830-008-8
Ezaugarriak: Liburu honen helburua da ikuspuntu
desberdinetatik kontsumitzaileen eskubideekin gertatzen dena aztertzea, gai
honen inguruan eztabaida bultzatzeko helburuarekin. Izan ere, kontsumitzaileon
bizi kalitatea hobetu, demokrazia hobeagoak lortu eta gizarte justuagoak nahi
baditugu, kontsumitzaileok dauzkagun eskubideen kontzientzia hartu behar dugu,
baita eskubide hauek nola urratzen diren ezagutu ere. Honela, bada, hiru gai
nagusi lantzen dira liburuan zehar: Estatu espainiarreko eta, bereziki, Hego
Euskal Herriko kontsumitzaileen eskubideen historia laburtua kontatuz hasten
zaigu autorea; ondoren, kontsumitzaileen eskubideak zelan urratzen diren azaltzen
zaigu; azkenik, egoera honi aurre egiteko eman beharreko pausoei buruzko proposamen
batzuk egiten zaizkigu.
La producción de la idea del Nosotros
somos porque estamos
Egilea: Ander Gurrutxaga Abad
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 214
ISBN: 84-457-2273-5
Ezaugarriak: En el libro se analiza cómo
se crea, cómo se mantiene y cómo se reproduce la idea de Nosotros
en la sociedad vasca. Este objetivo general tiene en cuenta algunas preguntas:
¿qué mantiene unidas las sociedades de nuestro entorno?¿Cómo
se cosen socialmente nuestras sociedades? Tenemos que definir “nuestro
problema” cuando estamos ante una sociedad, nueva en muchos aspectos
y sorprendente en la mayoría de ellos. Tan nuevos que tenemos que buscarnos
un nuevo vocabulario para entender y expresar lo que está pasando.
La hipótesis que desarrollamos es que la idea del Nosotros se enmarca
en una situación donde se encuentra una estructura social cada vez
más compleja y movediza con una cultura que cada vez institucionaliza
menos. No hay en la sociedad vasca nada parecido a una economía política
de las esencias, sino todo lo contrario, hay procesos abiertos, procesos sobre
los que se erigen creencias, valores y normas. La conciencia del Nosotros
tiene un carácter inacabado. Esto significa que la realidad vasca es
múltiple y plural. Los ciudadanos delatan una actitud de consumidores,
eligen entre una viriedad de ofertas que encuentran en el mercado del sentido
y las clasifican dependiendo de la definición que hacen de ellas. La
conciencia del Nosotros penetra desde los mecanismos gestados en la vida cotidiana.
Son los vínculos sociales de la socialidad inmediata los que generan
la definición fuerte de la vivencia identitaria de quiénes somos
en la sociedad vasca. Las identidades aparecen dentro de un escenario del
que emerge la diversidad de posiciones ante los mismos hechos. No existe en
la sociedad vasca una definición exclusiva sobre quíenes somos
Nosotros. Existen múltiples periferias, algunas más prevalentes
que otras, pero ninguna con la fuerza suficiente como para definir un terreno
de juego “protegido” por unimaginario que cohesione la diversidad
de casi todo.
Arabako Errioxako Lurraldearen Zatiko Plana
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 229
ISBN: 84-457-2313-8
Ezaugarriak: 2004ko abenduaren 28an, Eusko Jaularitzako
Gobernu Kontseiluak, 271/2004 Dekretuaren bidez, Arabako Errioxako Eskualde-Egiturako
Lurraldearen Zatiko Plana onartu zen.
Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren helburu
nagusia lurraldea hirugarren sektoreko bihurtzea da, zentzurik zabalenean.
Horrek eskatzen du demografia, bizitegiak eta ekipamenduak sendotzea eta oinarrizko
sektore ekonomikoak finkatzea. Plan honen beste helburu bat da, Eremu Fintzionalaren
garapen iraunkorra bermatzearren, lurraldean eragina duten ekintzak koordinatzea.
Ekintza horietako denbora-muga 16 urtekoa da.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |