Jaime ANDUAGA
Traducción al español
Proiektu baten beharrezkotasuna
Ez da aski artikulu bat Eurohiria proiektuaren ondorioak eta honi buruzko eraginak islatzeko, aski ez diren bezala hemen isuritako iritziak. Lurralde Antolakuntzan kokatzen ditugun Eurohiriaren sorkuntzaren garrantzia ikasteko zerbait gehiago eta askoz sakonagoa beharrezkoa da, baita ikuspegi kualitatibotik ere.
Eta dudarik gabe Lurralde Antolakuntza berriaren aurrean gaude, Espazio Europar Bakarraren eraikuntzak hala eskatuta, proiektu europarrean sartuta gaudenez geroztik ezinbesteko eskakizun bihurtu zaigu eginbehar hori. Integrazio europarrak salneurria dauka eta honek, egoera makroekonomikoan ezarritako eskakizun ekonomiko eta politikoez gain espazio geografiko eta sozialaren antolakuntza eskatzen du. Zergatik bada?
Berebiziko mailako baldintza izanik Europako lurralde administratiboaren antolakuntza Europako Komisiotik eta Batzarretik maila globalean diseinaturiko arauen arabera ezartzen da,1 POL (Itsasertzeko Antolakuntzarako Egitasmoa) PEOT2 (Lurralde Antolakuntzarako Ikuspegi Europarra) ETE (Lurralde Estrategia Europarra) eta hauen barruan bestelako ekimen europarrak (INTERREG bere bertsio guztietan) eta ESPON bezalako egitasmoak baino ez dira ikusi behar.3
Hendaya (Lapurdi). |
Marko normatibo honetan kokatzen da EBari dagozkion espazio urbanoen kudeaketa eta bertan agertzen da hirien egitura polizentrikorako egituraketa eta hirien arteko lehiakortasun printzipioen finkapena, oinarrituta noski, Merkatu ekonomiaren baldintzetan.
Jomuga da Espazio Europar Bakarraren eraikuntza bermatzea eta horretarako dagoeneko 500.000 biztanle baino gehiago dauzkaten 70 hiri europarren kokapena aintzat hartzen da. Europako bizkar hezurra delakoa Ingalaterratik hasten eta Herbeheretik iragota Alemanian eta Ipar Italian bukatzen den hiri andanaren ardatza da, bertan metatzen da Europako hirien %47a eta halaber populazioaren erdia eta gune demografiko eta ekoizle izanik, gainontzeko lurraldeak egokitu behar dute beren errealitatea eredu horren arabera. Beraz, Europako integrazioa burutzeko lurralde guztiak eta bakoitza ordenu urbanistiko berrira etorri behar dira.
Europa Batasunaren fenomenoa proiektu ekonomikoa da non gizarte harremanarena 2. mailako ordenuan gelditzen den.4 2005eko EBaren Itun Konstituzionala onesteko prozesuak garbi utzi zuen proiektu europarraren gabezi demokratikoaren maila eta hori proiektuaren zilegitasuna lortzeko protokoloa baino ez zen izan. EBa ordurako onartuta zegoen eta bertatik proposaturiko eredu sozialak Merkatu ekonomian murgildutako ekoizpen harremanetan du abiapuntua.
Hegoaldeko Euskal lurraldeari dagokionez, testuinguru horretan aplika daitezke bete-betean delako DOT (Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak) PTS (Lurraldearen Arloko Planak) eta PTP (Lurraldearen Zatiko Planak). Bertan azaltzen da lurralde lehiakorraren eredua ikuspegi estrategikoaren arabera egina. Gainera eredu hori hartuta izan da bestelakorik ez balitz. Gertatzen dena da honek gutxienez bi irakurketa dauzkala: alde batetik ikuspuntu instituzionalizatua, Merkatu ekonomiaren inguruan oinarrituta non erronkarik handiena hiri batek Europan nagusi den eredu urbanoko “hiri saretuan” eskura dezakeen berariazko mailan kokatzen den. Honek suposatzen du: a) Onartzen dela “Europako erarako” urbanizaziorako ildoa, b) Hortaz, onartzen dela, halaber “hiri-korapilo europarraren” inguruan sortutako lehiakortasun eredua.
Beste irakurketa batek kuestionatzen ditu, berriz, alde batetik triunfalismo instituzionalatik egindako onespen akritikoa eta bestetik epe luzerako halako erabaki politikoek eragin ditzaketen ondareen egoera baikorra.
Azken finean aurreneko irakurketatik dekodifikatuta dago lurralde geografikoa tresna funtzionaltzat Europan Integrazioa lortzeko, alegia Arku Atlantiko eta Europako beste lurralde ekonomikoen arteko belaunburu edo ardatz-gune izateko. Horrek suposatuko luke ekitea garraio azpiegiturei eta euskal hirien sistema polinuklearraren integrazioari. Izan ere azkeneko urteetako erakunde-jarduerak hori lortzeko bideratuta izan direnak. Hau da, euskal integrazio politikak Europan barrena salgaiak eta kapitalak mugi ditzaten beharrezkoa den azpiegituraren eraikuntzan murgilduta daude.
Merezi du pixka bat mantsoago gelditzea alde honetan. Ekoizpen-harremanak dira harreman sozialen ardatz nagusia, jarduera kulturalean irudikaturiko gizarte-errealitatearen interpretapenaren eredua izanik, horrela, esan dezakegu ekoizpen harremanek zuzentzen dutela ordenu soziala. Planteamendu hau ez da determinista eta bestetik ez du esan nahi eredu ekonomiko jakin baten inguruan garatutako mota ezberdinetako jarduera kulturalak, izaeraz, homogenoak izan behar direnik, baina bai eragin zuzena daukatela kode kulturalen interpretapenean.
Gai honi buruzko diskurtso ofizialean hori dira integrazioaren beharrezkotasuna zuritzeko agertzen diren arrazoiak5. Tintontzian gelditzen dira bitartean bestelako espazioen adierazpena.
Proiektu baten saihestezintasuna
Gizarte zientzietatik onartezina litzateke espazioari eman dioten dimentsio ekonomizista bakarrik aintzat hartzea proposamen urbanistiko berriek gizarte harremanetan suposatzen dituzten aldaketak ikasteko. Eta hori da hain zuzen halako proposamenaren azpian dagoena, espazio publiko eta arkitektonikoan izandako edozein aldaketak eragin zuzena dauka espazio sozialaren banaketan, alegia espazioaren kode esanguratsuen interpretapenean. Areago oraindik ere espazio antolakuntza hau eredu ekonomikoan oinarrituta dagoenean. Honek urbanoari buruzko kontzeptualizazioaren aldaketa ekarriko baitu.
Urbanoaren kontzeptua da banakoaren kontzeptu postmodenoa hiriaren barruan funtzionala bihurtzen duena. Horrek esan nahi du hiriari buruzko kontzeptu bakarrik ez dagoela. Dagoena da hiri jakin bati eransten zaion urbanoaren tratamendua, horregatik ez da hiri guztiei aplikagarria den patroi eragilerik eta hiri multzo bati aplikatutako jarduera politikoak errealitate hau aintzat hartzen ez badu bereak egin du. Alegia beharrezkoa dela aintzat hartzea hiri-testuinguru batean emandako espazio soziala (ekoizpen eta gizarte harremanak) edozein eredu sozioekonomikoa finkatzerakoan. Baina hori jakina da eta horregatik interbentzio politikoekin batera ezinbestekoa da irudikapen sozialaren erabilera.
Hondarribia. |
Ez da “hiria” existitzen kontzeptu bezala baino, hiriak dira espazioak zeinei urbano kontzeptua aplikatzen zaien, eta urbanoa harreman sozialen testuinguru kualitatiboari dagokion heinean hirira hurbiltzen den ororen integraziorako beharra sasi silogismo honen arabera azaltzen da. Printzipio bera ezarriz hirien arteko premia guztien garapena lortzekotan.
Chicagoko Eskolan ikus ditzakegu halako proposamenak baina auzia ez da aniztasuna batasun batez ordezkatzea, edo alderantziz, baizik eta bat egitea elkarren osagaiak. Errealitatea, egun, aniztasun-paradigman txertatuta ikusi behar dugu eta honetan identitatearen kontzeptua ere eragina dago.
Esan nahi dut, giro urbanoan identitateak ez du erreferentea delako homogeneitatearen batasunean bakarrik, indarrean jarraitzen du espazio sozialen ezberdintasunak, (batez ere hirietan) orduan arazoa sortzen da egungo errealitatea (integrazioaren beharrezkotasuna) homogeneitate kulturalean oinarritutako identitatearen bidez aurkeztu nahi denean. Bermejok dioen bezala “Batasuna ezin da pentsatu aniztasunaren batasuna bezala, batasun anitza bezala baizik”6 Eta hau arrazionalitate jarduera da, beste konstrukto teoriko bat, errealitatea irudikatzeko beste era bat, beharrezkoa bestetik baliabide metodologiko bezala, beroren ezean ez baitu ulertzerik ustezko aurkako bi elementuen arteko uztardura.
Kontuan hartu behar dugu aniztasun hori Modernismoarekin batera instituzionalizatu zela, aniztasunari buruzko kontzientziak sustatu zuen mota ezberdinetako kapitalen (Bourdieu) instituzionalizazioa, baita lan-banaketa eta subjektuaren sorrera ere. Munduari buruzko bertsio ezberdinak ezagutarazi zituena.
Eta aniztasun horretatik ez da ondorioztatzen inolako armoniarik, adostasun sozialarik (Gizarte Ituna) ez da existitzen, dagoena da botere harremanen tentsioa eta itun soziala formula jarduera politikoetan erabiltzen bada diskurtso ideologikoan txertatutako bestelako interesen estalketa burutzeko da. Beraz, oreka soziala eta ordenamendua izaera normatiboan eta preskriptiboan oinarritu behar dira. Aniztasuna, horrela, globalizazioaren garaiko balore sozialtzat hartuta, identitatearen oinarri bezala zabaldu nahi da gizartearen arlo guztietan. Hau da, lurraldetasunarekin batera eta urbanoari buruzko nolako interpretapena den hiriaren biztanleak onartuko du esparru sinbolikoan halako zentzu identitarioa.
Integrazioa manuperako ahalbidetzearen baldintza da, baita autonomia ekonomiko-politikoaren esparruan ere, baina globalizazio garaian ezarritako baldintzetan, non integrazioa saihestezineko egoera den, oso kontuan hartu behar dugu integrazioaren kostu soziala eta hau baloratzeko entzuten da arreta handiz irizpide adituen diskurtsoa, “koru” horretan sartzen dira, kontsultorak, ekonomistak, legegizonak, politikoak, ke-saltzaileak eta mota guztietako administrazio teknikariak. Urbanistak, soziologoak, psikosoziologoak, antropologoak, ekologistak, filosofoak eta gizarte zibila diseinu sozialean erabakiak hartzeko botere esparrutik kanpo gelditzen diren bitartean.
Proiektu baten bideragarritasuna
Hor koka daiteke eurohiriaren testuingurua. Eurohiriaren proiektua Europa Batasunaren ereduaren adibidetzat hartuta, ezarri zaigu inolako bestelako aukerarik gabe. Eurohiriaren proiektuak jarraitzen dio buru-belarri Lurralde Antolakuntzaren ildoari7, delako Arku Atlantikoan kokaturik, non hiri-aglomerazioaren buru irudikatzen duen hiririk ez den, lor lezakeen protagonismo lehiakorra esandako integrazio politikan datza.
Indarrean dagoen estrategian garraio azpiegiturak, zerbitzuak eta teknologiak dira zutabe, Precedo Ledo egileak dioen bezala (1996:35) “distantzia kilometroetan baino denboran neurtzea garrantzitsuagoa da” eta egoera horrek eragiten du, ez hiriaren kokapen fisikoa, bere garapenerako plan estrategikoaren izaera baizik –garapenerako distantzia ongi komunikatutako baldintzen bidez neurtzen baita-.
Baina proposamen ekonomiko honen ereduaren azpian nabarmena da populazioaren axolagabekeria, proiektuak ez da txertatzen espazio sozialean eta etengabe saiatzen da administraziotik, puntako ekintzen bidez, aurretik Txingudi Partzuergoari dagozkion hirietan (Hendaia, Hondarribia, Irun) eta gerora eurohiriari berari dagozkion eremuetan finkatzen sinbolo adierazgarri bat zeinekin bertako populazioa identifika daitekeen. Hala gertatu da Hego Euskal Herriko zenbait hiritan eta hori da hemen ere jarraitzen den eredua.8
Irun. |
Horrela hiri espazioaren eraikuntzak homogeneitatearen barruan kokatzen duten ezaugarriz hornituta dago (hiriaren aniztasun printzipioa beste arlo batean mugitzen dela kontuan hartu behar dugu) turismo kulturalerako guneak, aisialdirako espazioak, gune teknologikoak, garraio azpiegiturak, oinezkoentzako igarobideak, konbentzio guneak, forumak kongresu jauregiak, kirol guneak... azken finean hiri marketina eta marka irudia bultza ditzaketen elementu guzti horiek ezagutzen ditugu gure gaurko hirietan, guztietan ia! Eta horri integrazioarako prestakuntza egokitzat saltzen da. Hiriek, horrela galtzen dute beren espezifikotasunak, bereiztuta nolabait ekoizpen harremanei esker.
Baina horrek beste ondorio bat badauka, gizarte espazioaren reifikazioa planteamendu urbanistiko horren arabera burutzen da, espazio arkitektonikoan finkatzen dituzten sailkapenak eta banaketak, edukitako tratamendu urbanistiko ezberdinak eta zerbitzu publikoen kokapen selektiboak sustatzen dituzte ezberdintasunarena eta baztertze espazioak, eta dinamika horretan eurohirian barruan planteatzen dituzten gune turistikoak, korridore logistiko ezberdinak, gune industrialak eta elitezko egoitzak hiri ezberdinen aniztasunaren batasuna planteatzen dute paradigma sozial gisa.
Posmodernismo esentzialistaren ikuspegi berria da. Baldin eta alde batetik sustatzen bada ikuspegi globalizatzaile eta aniztasunaren presentzia bestetik lekukoarekiko erreferentziak balio du zentzu identitarioa sustatzeko, tartean ematen dira gentrifikazio prozesuak eta hiria bera bilakatzen da enpresa eta salgai, hiriaren erabilera balioa bihurtzen dute truke balioa.9
Ez dut ezagutzen mugaz bestaldeko hirien errealitatea, eurohiria azken finean “Iparraldeari” ere badagokio baina Euskadin jasotzen dugun horri buruzko informazioa, batez ere, lekuko espazioari dagokio, hala ere eta kontuan hartuta estatuen arteko marko juridikoan burututako eurohiriaren bideragarritasuna estatuen arteko lankidetzaren giro experimentalean gauzatu behar dela, Txingudi Partzuergoari egokitu zaio eginbehar hori. Honetan Irun jabetzen da merkatari izaeraz, Hondarribia turismoarena eta Hendaia itsas kirolarenaz gain, INTERREG Ekimenetik dirulaguntza jaso ahal izateko Partzuergoari, estatuen arteko beharrezko lankidetzaren izaera ematen dionarena ere.
Integrazioa horrela, garapenerako mito posmoderno bezala agertzen zaigu, hiri baten sorrerak ez du suposatzen espazioaren domeinua ezta elkarrekintza bermatzen duten neurrien inplementaziorik, hiriak, normalean, elite baten interesak garatzeko/asetzeko sortu dira historian zehar eta ez dut ikusten garai honetan horrela jarraitzeko arrazoirik ez direnik. Integrazioa, prozesu horretan ez da jomuga, estrategia baizik.
Hiri baten espazioaren pertzepzioa, hau da izaera urbanoaren maila, hainbat sektoreen mailaren erreprodukzioa bermatzeko egina dago horregatik ia hiri-kasu guztietan ez da biztanleen interesen edota beharren arabera diseinatua ezta itun sozialaren ondorio zuzena ere, hala ere saiatzen da biztanleak bere hiriaz harro egon daitezen, hauek zuritzen baitute eliteak erabiliko duen hiriaren urbanismo kontzeptua non hiriaren aniztasunaren azpian egon dagoen errealitatea gizarte-segregazioa den.
Plantea daiteke bai, hiri berri baten sorrera baina halako inolako proiektuak ez du aurkezten hiri guztiek dauzkaten gizarte-segregazio arazoen desagerpenik. Horrela interpreta daiteke (eta honek ez du ukatzen bestelako hainbeste interpretapenak) eurohiriaren “Liburu Txurian” agertzen den planteamendua. E-Mko ardatzeko muturrean dauden hiri buruak korridore logistiko eta garraio bidez elkartzen diren heinean I-Hko lurraldeak bananduak gelditzen dira. Horrela betetzen da argi eta berriro, hiri bat bizirauteko inguruko espazio edota beste hiri batzuen lepotik bizi behar delako premisa, alegia sustatu behar dela gune txikiagoen integrazioa handiago den hiri-sarean eta hori omen da garapena sustatzeko aukera bakarra.
Bukatzeko esan ez dela batere garbi ikusten, eta proposatutako estrategiak eta jomugak aintzat hartuta, Baiona-Donostia eurohiria bezalako metrópoli batek nola ekin liezaieke globalizazioak eragin dituen hainbeste gizarte-erronkei.
1 La ordenación del territorio, a este nivel europeo, se asentaría en cuatro "pilares": primero, la cooperación transfronteriza; segundo, los documentos y programas de la Unión Europea en materia de ordenación del territorio; tercero, las competencias sectoriales de la Unión Europea que repercuten en la ordenación del territorio; cuarto, la posible competencia de la Unión Europea en materia de ordenación del territorio en el marco de la Constitución Europea conforme a las más recientes tendencias jurídicas
2 LEY 2/2004, de 27 de septiembre, del Plan de Ordenación del Litoral. POL delakoak (Itsas ertzeko Antolakuntzaren Egitasmoa) ETE (Lurralde Estrategia Europarra) Postdam 1999, du erreferentea, eta bertan agertzen dira Europa Batasunaren esparruan lurralde antolakuntzarako tresnak zeintzuk diren. Hauek sustatu behar dituzte lotura sozio-ekonomikoa eta delako garapen iraunkorra.
3 Los tres principios básicos sobre los que se desarrolla la política territorial de la Unión Europea son: a) El desarrollo de un sistema urbano policéntrico, que junto con el refuerzo de la cooperación entre los espacios urbanos y rurales ayude a superar la dualidad entre campo y ciudad. Se pretende generar así un sistema de ciudades más equilibrado. b) El fomento de estrategias integradas de transporte y comunicación que sirvan de ayuda para el desarrollo policéntrico del territorio comunitario, constituyendo una condición necesaria para la participación activa de las ciudades y regiones europeas. Se deberán conseguir paulatinamente unas condiciones equitativas de acceso de las poblaciones a las infraestructuras y al conocimiento, para lo que será necesario encontrar soluciones adaptadas a las diferentes regiones. c) El desarrollo y la protección de la naturaleza y del patrimonio cultural mediante una gestión inteligente. Este aspecto contribuye también a la conservación y perfeccionamiento de la identidad regional y al mantenimiento de la diversidad natural y cultural de las regiones y ciudades de la Unión Europea frente a la actual tendencia a la globalización.
4
La
Carta Europea de Ordenación del Territorio, adoptada en Torremolinos
en 1983 por la Conferencia Europea de Ministros responsables de la Ordenación
del Territorio (CEMAT), define la ordenación del territorio como la
«expresión espacial de las políticas económica,
social, cultural y ecológica de toda sociedad» y la considera
una disciplina científica, una técnica administrativa y una
política concebida como enfoque interdisci-plinar y global cuyo objetivo
es un desarrollo equilibrado de las regiones y la organización física
del espacio según un concepto rector.
Azpimarratzen dut esaldi hau, nekez etor daitezke bat politika kultural, ekologikoa
eta ekonomikoa proiektu urbanoa eredu ekonomiko neoloberalaren arabera diseinatuta
eta indarrean jarrita dagoenean. Hiriak ez dira sistema buru-erregulatzaileak
eta bizirik irauteko ingurumenetik lortu behar dituzte baliabide guztiak,
gainera halako eredu batek eskatzen du arlo sozialean halako homogeneitatea,
eta hori da hain zuzen, planteatzen ari dena
5 Espero dut zilegi dakidan halako adierazpen sinplistegia zuritzeko artikuluaren zabalpen mugak aitzakiatzat aurkeztea
6 Bermejo Diego (2005:3)
7
El proyecto de la Eurociudad
es plenamente solidario y consciente de la singularidad de las regiones fronterizas
en el proceso de construcción europea y del carácter de zona-laboratorio
que las mismas tienen. De ahí, el hecho de inspirar e integrar todas
las reflexiones sobre la ordenación espacial transfronteriza en el
seno y marco de las reflexiones que sobre la ordenación territorial
vienen haciéndose en ámbitos propiamente europeos y que se han
concretado en documentos tales como EUROPA 2000+ y el más reciente
sobre la Estrategia Territorial Europea, ETE, - European Spatial DevelopmentPerspective,
ESDP. Tal y como lo señala la ETE el enfoque territorial en las antiguas
zonas fronterizas supone trascender a las fronteras nacionales y es en este
nuevo marco en el que la Eurociudad desea llevar a cabo la integración
de las diferentes opciones temáticas. La Eurociudad, tras los contactos
habidos con responsables de la Comisión Europea y expertos en la ordenación
del territorio europeo, aspira a traducir en proyectos concretos las grandes
líneas de reflexión que la ETE propone y todo ello en una zona
de “significación europea” tal y como lo recoge el documento
oficial, aprobado en Potsdam en mayo de 1999.
Hala ere eta lankideta hori bideragarria izateko beste figura juridiko eragile
bat osatu behar izan dute, delako AEIE (Interes Ekonomikoko Elkarte Europarrak)
lekukoan, Mugaz Gaindiko Agentziaren bidez gauzatuta. Galdera da, zergatik
ez omen zen orain arte borondate politikorik izan halako mugaz gaindiko lankidetza
eta harreman politikoak osatzeko?
8 Hiri baten identitatea eta bertako populazioak hiriari buruz daukan irudia hobetzeko egindako ahaleginak hiri askotan ematen den fenomenoa da, estatu espainiarrean ikus daiteke Valentzia, Bartzelona, Bilbo, Madril, A Coruña, Cantabria, Caceres e.ako adibideak, denetan landu da esparru hori handikeriaz edota jendea erakartzeko gertakari eta ikuskisunez eta turismoa omen da, dinamika horretan, mauka berria. Egitasmo horren azpian mugitzen den dinamika urbanistikoak espazio arkitektonikoaren espekulazioarako bidea zabal-zabalik uzten du.
9 Igortzen dut C del Olmok idatzitako Poco pan y mucho circo... artikulura © Carolina del Olmo. Se permite la copia, reproducción literal y redistribución de este texto en su totalidad y por cualquier mediosiempre y cuando sea sin ánimo comercial y esta nota se preserve.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |