1979 urteko urriaren 1ean Pierre Bordazarre, Etxahun Iruri, zendu zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Pierre Bordazarre
Pierre Bordazarre.
Pierre Bordazarre, “Etxahun Iruri” deitua, Irurin jaio zen 1908an eta Irurin itxi zituen begiak 79an. Zuberoako tradizioari atxikiriko herri poeta, Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak ondu zituen (Agur Zuberoa, besteak beste). Zuberoako ohizko antzerkira herri gaiak eramanez, zazpi pastoral idatzi zituen: Etxahun, 1952; Matalaz, 1955; Berterreix, 1956; Santxo Azkarra, 1963; Le Compte de Trevilles (Iruriko Kunti), 1966; Chiquito de Cambo (Txikito Kanbo) 1967 eta Pette Bereter, 1973. Pierre Bordazarre izan da, urte askotan, Zuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena.

2004ko urriaren 4an Martin Ugalde hil zen Hondarribian

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Martin Ugalde
Martin Ugalde.
Martin Ugalde idazlea 1921ean jaio zen Andoainen. Euskal Herritik alde egin zuen, amarekin batera Venezuelan zeuden aitarekin eta anaiarekin bat egiteko. Kazetaritza ikasketak egin zituen Chicagoko Northwestern Unibertsitatean. Ondoren, Caracaseko El Farol aldizkariko zuzendari izan zen. Venezuelan zegoela hasi zen literaturarekin zaletzen eta ipuinak idazteari ekin zion. 1957an Un real sueño sobre el andamio argitaratu zuen. Ondorengoak dira: La semilla vieja (1958); Las manos grandes de la niebla (1964): Hego Ameriketako literaturgileen eragina somatzen zaio lan horietan, Gallegosena eta Roa Bastosena, batez ere. 1963an, Venezuelako giroa kontatzen zuen hainbat kazetari lan bildu eta argitaratu zituen Cuando los peces mueren de sed izenburupean. 1969an, Euskal Herrira itzuli zen eta Hondarribian hartu zuen bizilekua bere familiarekin batera. EAJ alderdiaren Alderdi agerkariko zuzendari izan zen, ezkutuan. Gaztelaniazko beste lan aipagarri batzuk ditu: Imágenes de la Semana Santa en Venezuela (1956); Unamuno y el vascuence (1966); Hablando con los vascos (1974); Síntesis de la Historia del País Vasco (1974); Tres Relatos Vascos (1974); Ipuinak: Las brujas de Sorgin (1975); Eleberria: El exilio en la literatura vasca: problemas y consecuencias (1979); Bajo estos techos (1979); El problema vasco y sus profundas raíces culturales y políticas (1980); Historia de Euskadi (6 liburuki, 1981-1983). Bestalde, hainbat abertzaleren biografiak idatzi ditu: Sabino Arana, J.A. Agirre, J.M. Leizaola, Aitzol, Lezo Urreiztieta, besteak beste. Euskarazko ipuingintza modernoaren lehen idazleetariko bat izan zen. 1961ean, Iltzalleak ipuin bilduma argitaratu zuen eta harrezkero euskaraz idatzi ditu: Ama gaxo dago (1964), antzerkilana; Umeentzako kontuak (1966); Itsasoa ur-bazter luzea da (1973, Dionisio Amundarainek euskaratutako ipuinak), Mantal Urdina (1986), ipuinak; Eloy Erentxun (1987); Itzulera baten historia (1989), eleberria; Batasuna eta zatiketen artean (1990), artikuluak; eta Bihotza golkoan (1990), ipuinak. Euskaldunon Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria izan zen.

El 6 de octubre de 1886 nació en Ereaga (Getxo), el arquitecto Antonio Araluce

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Antonio Araluce nació el 6 de octubre de 1886 en una villa sobre la playa Ereaga de Getxo. Estudió Arquitectura en la escuela de Madrid, donde obtuvo el título en 1912, junto con otros cinco compañeros de profesión. Tras obtener el título se dio de alta en el colegio Vasco-Navarro. Ese mismo año obtuvo su primer encargo, la obra que marcó toda su vida: el proyecto del nuevo Igeretxe, a la vez casino y casa de baños, que sustituiría al antiguo de madera.

Balneario Igeretxe en Algorta
Balneario Igeretxe en Algorta.

Trabajó hasta los 85 años, hasta que un accidente en una obra le produjo una hemiplejia que le obligó a jubilarse. Su último proyecto fue el edificio de viviendas en el que vivió su familia, construido sobre el solar de la villa de Getxo en la que nació.

El día 1 de octubre de 1986, el Colegio de Arquitectos de Bizkaia rindió un homenaje a su miembro más antiguo, Antonio Araluce, que cumplía cien años ese mismo mes. El arquitecto Pedro Basáñez preparó por encargo del Colegio una exposición retrospectiva de su obra.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2005/09-30/10-07