Igartubeiti Baserri Museoa. EzkioEscuchar artículo - Artikulua entzun

Kizkitza UGARTEBURU
Traducción al español

Museora gerturatzeko arrazoiak.

Ezkion kokatutako (Ezkio-Itsaso), Igartubeiti Baserria, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1990. urtean. Zaharberritu ondoren, 2001eko abuztuan ireki zituen bere ateak. XVI eta XVII. mendeetako zurezko arkitektura tradizionalaren eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibiderik onenetako bat da. Gaur egun, XVI. mendeko dolarea berriro lanean ikusteko aukera eskaintzen du. Beheko oinean sukaldea, ukuilu-upategia eta logelak daude. Sukaldeko atearen ondoan, dolareari kontrapisua egiten dion harria dago eta honen gainean, ardatzaren oina, ganbaran jarraitzen duena. Bertan, elikagaiak biltzeko eta sagardogintzan iharduteko tokia dago. Erdi-erdian baserriaren atalik funtsezkoena dago, habe luzeko dolarea, baserriaren luzera zehazten duena. Dolarea urtean behin martxan ipintzen da, bisitariek, garai hartan sagardoa nola egiten zen ezagutzeko asmoz.

Argazkia
Igartubeiti baserriaren aurrealdea.

Bitxikeri bat.

Habe luzeko dolarea

Igartubeitin, eraikinaren baitan sagarra zapaltzeko makina handi baten presentzia da eraikinaren egitura-antolamenduaren determinatzaile nagusia. Dolare hau zurezko tramankulu mekaniko itzel bat da, baserriaren lehen oinean kokaturik beronen erdiko ardatza oso-osorik hartzen duena. Prentsaren elementu behinena zuhaitz-enbor eskuairatu bat da, beronek egiten baitu palanca-beso eginkizuna, bere aurrekaldeko muturrean kokatutako ardatz bertikalezko mecanismo batek trakzio-esfortzua igortzen dionean. Palanca-habe honek bere esfortzua prentatze plataforma batera igortzen du, pats-askara alegia, honetan baitira urretik bildu jotako sagarrak, presioa modu uniformean zabaldu ahal izateko gainean ohol eta taulazko armazoia, pats-oholak, alegia, jarrita dituztela. Gaur egun Igartubeiti da makina-eraikin hauek nolakoak ziren ikusteko aukera ematen digun baserri bakarra. Bere neurri ikaragarriengatik eta mantentzeko zailtasunengatik – batez ere piezak ordezkatu behar zirenean -, XVII. ,mendearen erdialdeaz geroztik ez zen horrelako gehiago eraiki.

Erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak

Igartubeiti Baserrira

Egiantzeko errealitate xehe bat sortzen ahalegindu gara, baserria, Gipuzkoako ondarearen alerik ederrenetakoa, eta bere ingurua erakutsiz, eguneroko bizitzari lotutako tresnekin batera, eta baserria bizi zirenekin batera. Beharbada, Kattalin Kortabarria etxekoandrea da irudirik politena. Ikuslea ederki eramango du XVI. mendeko Gipuzkoako baserri batean bizi zen giroa ezagutzera.

Ikustaldia hasteko, ikuslea proiekzio pantaila hurbiltzen da, eta aurrean dagoen kontrol palanka bat aurkitzen du, elkar eragiteko erabiliko duena. Tresna horrekin ibiliko da egiantzeko ikustaldian barna.

Lehenik, ikuslea baserrira hurbiltzen denean, atarian Kattalin etxekoandreak hartuko du, garai haietan gertatzen zen moduan. Etxera sartzeko gonbitea egingo dio, hango ohiturak eta bizimodua ikustera.

Argazkia
Baserriaren ganbara.

Ikustaldi elkarreragilea Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zen 2003an, ondoren, Zientzia Kutxaespazioan eta Zumarragako Hospitalean izan zen ikusgai eta azkenik, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserriaren interpretazio zentroan kokatuko da.

Ikustaldia zuzenean: Sagardo Asteartea
Sagardoa XVI. mendean egiten zen bezala.

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatzen du urtero, dolarea martxan ipiniz eta sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.

· Laster ikusi ahal izango ditugunak

Etorkizuneko Interpretazio Gunea

Interpretaziorako gune baten sorkuntzak orain dagoen dolare-baserriaren osagaiarena egiten du, biak kontzeptualki banaezinak dira eta. Gunearen helburua, bisitaldiari baserria bera bisitatzean eskueratu duen informazioaren osagarria eskaintzea da, bezeroaren escurra jarritako zerbitzuez gain beti ere. Gune horretan erakusketa inguru bat dago, eta bertan ikusentzunezko espazio bat, arkeologi aztarnak baserriaren bikalaeraren sekuentziaren baitan erakusteko zuzendua. Espazio berean jasota daude zaharberritzearen gorabeherak, garai desberdinetako eraikuntza-lanaren berezitasunak, eguneroko bizimoduak eta inguruaren eta baserriaren gizarte historia bera, guzti-guztia, Igartubeitiko Plan Gidaria hasi zenetik burututako ikerlanetan eskuratutako informaziotik abiatuta.

Argazkia
Baserriaren logela.

Bisitariak.

Bisitaldi gidatuak, lantegiak eta sagardo asteko ekintza, bisitari moeta desberdinei egokitzen ditugu, familiei, helduei, eskola umeei, jubilatuei, aisialdi taldeei eta ikertzaileei.

Proiektuak.

Etorkizuneko Interpretazio Gunea

Etorkizunerako erronkak.

Gaur egungo kultur eta aisialdi dinamikoekin bat datorren Interpretazio Gunea sortzea.

Non, nola, noiz

Bisita orduak:

Uztailean, abuztuan eta irailean: asteartetik igandera bitartean: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00
Urritik ekainera bitartean:
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

Bisita Gidatuen Zerbitzua:

Uztailean, abuztuan eta irailean: asteartetik igandera bitartean, 11etan, 12:30etan eta 17etan.
Urritik ekainera bitartean:
Ordua aurretik eskatu behar duten taldeentzat: asteazkenetan, 10etatik 14etara eta 15etatik 17etara; ostegunetan 15etatik 17etara eta ostiraletan 10etatik 14etara.
Larunbat, igande eta jaiegunetan 11etan, 12:30etan eta 17etan.

Helbidea:

Igartubeiti Baserri Museoa
20709 EZKIO (Ezkio-itsaso)
Telefonoa: (943) 72 29 78
Fax-a: (943) 88 01 38
E-mail-a: igartubeiti@gipuzkoa.net
Web-a: http://www.gipuzkoakultura.net/museos

Sarreren prezioa:

Orokorra: 1,20 €
Murriztua, ikasle, jubilatu, langabe eta taldeentzat: 1,00 €
Bisitaldi Gidatua: 1,00 €
Doan: 10 urtetik beherako umeak
Beherapen Bonua Igartubeiti Baserri Museoa eta Zumalakarregi Museoa: 2,5 €

Lotutako artikuluak

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/11-26/12-03