Erakundeen administrazioa
Oinarriak eta aplikazioak

Egileak: Alfredo Aguirre, Ana M? Castillo eta Dolores Tous
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 372
ISBN: 84-8373-634-9

Ezaugarriak: Enpresaren garapenerako garrantzi handia hartzen ari den jardueretako bat da erakundeen administrazioa. Druckerren esanetan, herrialdeak ez dira garatuak edo azpigaratuak, administratuak edo azpiadministratuak baizik, eta administrazioa, ondorioz, nahitaez ezagutu beharreko jakintza-gai bihurtu da jende askorentzat. Administratzea da erakunde bat bere helburuetara efizientziaz bideratzea, direla helburuak kulturalak, olgetari, hezkuntzari, osasunari loturikoak, filantropikoak edo, enpresaren kasuan bezala, ekonomikoak. Horretarako, plangintza-, antolaketa-, zuzendaritza- eta kontrol-funtzioak burutu behar dira, eta kanpo-ingurune dinamiko batean eta barne-ingurune batean burutu ere, eta, barne-inguruneari dagokionez, funtsezkoa da lantaldeko kideen arteko harremanak kalitatezkoak izatea administrazio-lana ondo egiteko. Obra honetan gaurko administrazioa osatzen duten kontzeptuak azaltzen dira, ahalik eta argien eta zentzu praktiko handiz, alderdi sozial, humano eta etikoei arreta berezia eskainiz.

Alfredo A. Aguirre Sádaba Enpresa-antolakuntzako katedradun da eta eskolak ematen ditu Malagako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Goi Eskolan, Telekomunikazioko Ingeniarien Goi Eskolan eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Liburu, artikulu eta ponentzia ugari ditu idatziak.

Ana María Castillo Clavero doktore da Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta UE-ko katedradun Malagako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa-administrazioaren Sailari atxikiriko Enpresa-antolakuntzaren arloan. Enpresaren Ekonomia, Erakunde-garapena eta Administrazioaren Teoria Orokorra irakasten ditu unibertsitate horretan. Gainera, hainbat liburu eta argitalpen idatzi ditu antolakuntza eta zuzendaritzaz eta giza baliabideen kudeaketaz.

Dolores Tous Zamora doktore da Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta UE-ko katedradun Malagako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa-administrazioaren Sailari atxikiriko Enpresa-antolakuntzaren arloan. Ekoizpenaren Zuzendaritza eta Eragiketak, Nekazaritza-enpresaren Ekonomia eta Giza Baliabideen Zuzendaritza irakasten ditu unibertsitate horretan. Gainera, hainbat liburu eta argitalpen idatzi ditu antolakuntza eta zuzendaritzaz eta giza baliabideen kudeaketaz.

La ampliación europea
desafíos y oportunidades

Egileak: Varios
Argitaletxea: Federación de Cajas de Ahorros Vasco-Navarras
Orrialde kopurua: 258
ISBN: 84-921468-9-3

Ezaugarriak: En este libro se aborda la ampliación de la Unión Europea por su trascendencia, ya que afecta a la Unión Europea de manera global, tanto al momento presente como al tiempo futuro de su liderazgo mundial. La Unión Europea, que en términos económicos representa hoy la quinta parte del comercio global, con un Producto Interior Bruto de más de 8 billones de euros, y la segunda moneda mundial de reserva, se convertirá en el área económica más grande del mundo, por delante de los Estados Unidos.

Gau Ertzekoak

Egilea: Luigi Anselmi
Argitaletxea: Pamiela
Orrialde kopurua: 69
ISBN: 84-7681-412-7

Ezaugarriak: Gau oro olerkaria ele zaharretara itzultzen ohi denez, Gau Ertzeko hitzen mortuetara itzuli zaigu Luigi Anselmi poeta bilbotarra. Anselmi, bilduma honetan ere, hiriaren poeta, eta ibai, gaueko eta deserriko bide lazgarrien maitale. Ertz horietatik aitzina usnatzen den haratagoko argi-itzal eta izuez ari zaigu. Itzultzerik gabeko erbesteko lore moreen berri eta, ospitaleen antzera, hirien eta biziaren mugetan zutik dirauten gaztelu beltzen oihartzun dakarkigu. Otoitz egiten ahantzia duen jendeak jainko tenplu hustuetan entseatzen dituen hitzak, paradisuko sugeak xuxurlatu ele eztiak omen. Suak hartutako baso iharretan bezala, haize ufako mendreak garrek gibelean utzitako errautsak aienatuz, bihotzeko airean geratu den oroimena. (J. Etxezarraga)

Los centros rurales polivalentes en Gipuzkoa Landa eremuko zentro balioaniztunak Gipuzkoan

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 80
ISBN: 84-7907-453-1

Ezaugarriak: Adinekoak beren ingurunean bertan bizitzea. Erabiltzaileen profila. Prestazio eta zerbitzu motak. Ezaugarri arkitektonikoak eta funtzionalak. Langileak eta eginkizunak.

Objetivo : Mantenimiento de las personas mayoresen su entorno natural. Perfiles de las personas atendidas. Prestaciones por áreas y servicios. Caracteristicas arquitectónicas y funcionales. Personal y funciones.

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2004/10-29/11-05