A basque in OxfordEscuchar artículo - Artikulua entzun

Xabier Ezeizabarrena, Basque Visiting Fellow, St. Antony’s
Español
English

Michaelmas term, Week 4

Lagun biologo bat ari nintzen bilatzen Oxfordeko lorategi botaniko izaugarri politean. Bat-batean, gizon batek esan dit nondik ibiltzen den nere laguna, oso instrukzio garbi, baina nire kasuan, ulertzeko zailak.

- "Bai, segi aurrera zuzen "tilia cordatatik", eta gero berehala eskuinera, "cornus alternifoliaren" parean, esan dit lorezain dotoreak, seriotasun osoz.

Argazkia
Oxfordeko lorategi botanikoa.

Eta noski, nire jakinduri gutxiagatik, ordu erdi inguru aritu naiz laguna bilatzen, nahiz eta, egia esan, han bertan egon, "alternifoliaren" aldetik. Lorezaina ez zen lorezaina, baizik eta, Oxforden izendatzen duten moduan, "Horti praefectus"-a. Askoz garbiago ingelesez, "Garden monitor"a, hemengo baso eta lore paradisu honetan edozer gauza txiki edo haundi konpontzeaz arduratzen dena, hain zuzen ere.

Michaelmas term, Week 5

LAN TA LAN BODLEIAN LIBURUTEGIAN

Oxfordeko Bodleian Liburutegian liburu bat aurkitzea asmo intelektual bat dela esan behar da, eta askotan abentura ederra. Estatistikek esaten dute liburua hartu baino lehen, zuregana iritsi arte 13 eskutatik pasako dela, gehienetan bi ordu itxoin ondoren. Horregatik, ordutegi eta antolakuntza berezitasunak alde batera utziz, hango langileek erabiltzen dituzten hitz eta kontzeptu bitxi batzuk azpimarratu behar dira, hemen barruan ongi lan egiteko. 3 kontzeptutaz hitz egiten ari naiz, edozein irakasle, bisitari, felow edo ikaslerentzat erabilgarriak izango direnak:

- "A working day", astelehentik ostiralera esan nahi du, liburutegia irekita dagoen bitartean, arratsaldeko bostak arte. Maiatzeko bi festa nagusiak ez dira, edozein kasutan, "working days".

- "Normally"-k esan nahi du Bodleianek konpromisoa hartzen badu, behintzat %90etan agindutakoa betetzen saiatuko dela.

- "We shall endeavour to do something" irakurtzen baduzue, liburutegiak %80etan hori betetzea espero duela ulertu beharko dugu.

Michaelmas term, Week 6

  Argazkia
Christ Church estropada.

Eusko Ikaskuntzak eta Sant Antony's Collegek, “Basque Visiting Fellowship” programaren ekitaldien artean, euskarari buruzko hitzaldi eta eztabaida antolatu zuten, joan den astean, Sant Antony's-ko European Studies Centre-en. Helburua, Europako Batasunaren esparruan, dauden egoera lingustiko ezberdinak aztertzea zen, bereziki, Euskal Herriko egoera juridiko eta linguistikoetaz mintzatzea. Hori zen aste honetako berri ona. Berri txarra, aldiz, arraunketarako zerrendatik kendu nautela, Christ Church estropadarako behintzat. Badirudi nire arraunak ez direla uretan behar bezala sartzen, naiz eta ergometroarekin gero eta hobeto ibiltzen naizen.

Berri onari dagokionez, Alberto Almonacid, filosofo eta bereziki pedagogia arloko euskararen irakaskuntzako adituak, eman zuen hitzaldia. Aurkezpena eta eztabaidaren antolakuntza aurtengo Basque Visiting Fellow-ak onartu zuen , Xabier Ezeizabarrenak, alegia.

Ekitaldiak irakasle, ikasle eta lizentziadun asko bildu zituen, gehienak Oxfordetik etorritakoak eta hizkuntza bereziak dituzten herrialde europear askotatik. Aretoan, besteen artean, Sandy Ott, Britania Handiko antropologoa,(oraintxe Nevadako Unibertsitatean dihardu); Richard Clogg (European Studies Centre, Sant Antony´s); Anne Marie Motard (Deakin Fellow Bordeleko Unibertsitatean eta aurten ere Sant Antony´s-en); Gunfeng Ran (Shangaiko irakasle bisitaria, eta aurten Sant Antony'seko fellow) eta Elena Jurado (Politika Zientzietako irakaslea, Oriel Collegen, Oxford) zeuden.

Nabarmentzekoa da ondorio moduan, bai ikuspegi soziologiko bai juridikotik euskeraren egoera zuzenduta eta balditzatuta dagoela herrialde ezberdinetan.

Hori dela eta, historiak eta tresna legalek ikuspegi ezberdinak eman dizkiete euskararen egoeraren bilakaerari. Berri txarrari buruz nahiagi nuke ezer ez gehiago esatea, "No comment", John Toshackek esan zuen bezala.

Michaelmas term, Week 7

High Table

Oxforden bisitari gisa bizipen ugari izan ditzakegu, eta horien artean agian, bitxienetariko bat unibertsitate-protokoloarekin loturiko High Tableak ditugu, College bakoitzak astero ospatzen dituen batzar berezi horiek.

Aldez aurretik esan beharra dut nire ezjakintasuna dela eta, behar den bezala informatu nautela eta horrela jakin dut guk San Antony´sen astearte eta ostegunero ospatzen ditugun High Tablek ez dutela zer ikusirik Oriel en ospatzen direnekin, batez ere igandero arratsaldeko 6 etako meza kantatua eta gero izaten denarekin.

Argazkia
Christ Church.

Gertutik ezagutzen dudanarekin hasteagatik, Sant Antony´seko High Tablea formaltasun osoz hasten den afaria da baina hor ditugun ardo frantses, likore, oporto eta geroko ezinbesteko tragoak bukatu ondoren batek daki nola bukatuko den! Sant Antony´s eko ikasle gau giroa "Buttery" edo tabernan pilatzen da, irakasle, gonbidatu eta bestelako bisitariak High Table erako biltzen diren jangela azpian, hain justu.

Aurretik esan bezala, hau ikasturteko astearte eta ostegunetan izaten da; hori bai, aldez aurretik zure izena eta zure gonbidatuena horretara espreski zuzendurik dagoen zerrenda baten idatzi beharra dago afaria ospatu aurreko eguneko eguerdia baino lehen (konbentu anglikarreko atezaindegian dago zerrenda).

Horrela izanik, afarira doazenak aldez aurretik, 6 eta erdiak inguru, Hida Basse eraikuntzako "Senior Commom Room" ean biltzen dira ardo edo jakiren bat hartu eta afaldu aurreko solasaldian ibiltzeko. Esan beharra dago Sant Antony´s eko kideek, eta normalki High Tablea ospatzen den Collegeko edozein kidek, toga jantzirik egon behar dutela eta ezin dezakete berau kendu afaria amaitu arte eta postre hatzeko momentua iristen denean.

Argazkia
Eguneroko bizitzarako prest.

Oxfordeko High Table hauen jatorrian zentzu erlijiosoa ikus daiteke, Unibertsitate Zaharraren hastapenetan. Afaria izaten zen monje, ikasle eta eskribauek batera ospatzen zuten momentu bakarrenetarikoa; hala ere beraien artean distantzia nabarmena gordetzen zuten, irakasleak egongelako goi partean kokatuz (taula baten gainean) eta ikasleak berriz, gainerako mahaietan altuera txikiagoan.

Ordundik eta gaur arte Oxforden asteroko High Table hauek ospatu izan dira, College bakoitzak ezaugarri propioak mantenduz, baina gaur egungo ardo, jaki edo bestelako oparotasunek ez dute zer ikusirik XIV.mendekoekin.

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/01/09-16