Brasildar unibertsitaria: Euskal Herria eta kulturak erakarria
* Euskara, español, português
Arantxa Ugartetxea Arrieta

Vanessa Clemente de Souza brasildarra da eta Filologia espainola ikasten ari da São Pauloko Unibertsitate Publikoan. Egun Eusko Ikaskuntzako bazkidea dugu. Ikasle eta unibertsitari bezala beti agertu izan du ikusmira handia hobeto ezagutzeko Euskal Herria, dagokion kultura eta hizkuntza. Azpimarragarria da agertzen duen "euskal senarekiko" erakargarritasuna, hau adierazteko karreraren zehar topatzen dituen uneak aprobetxatzen dituelarik. Gure kulturari buruz pentsatzen eta bizitzen duena, gogoeta edo edukitako elkarrizketa honen helburua izan da. Era honetara eta hein berean, berak, sentsibilitate kultural desberdinetatik unibertsitari eta emakume bezala ordezkatzen duen "brasildar izate" horri, hurbildu nahian.

Vanessa Clemente de Souza Martins.

Vanessa ze izen jarriko zenioke gurea denarekiko sentitzen duzun erakartasun horri?, erakartasuna hitz egokia iruditzen zaizu?

Uzte dut hori dela hitz egokiena, orain arte besteengatik sentitzen dudana adierazi nahi dudanean, nire interes pertsonalen baitan egiten dut. Baina kasu honetan nire interes pertsonalak gainditzen ditut: erakartasuna da. Kontrolatu ezin dudan zerbait da.

Nire ikuspegitik, bizitzako esperientziarik aberatsena, besteengandik ikastea da, besteak dakien, sentitzen eta ikusten duenarengandik. Besteen kulturak erakargarriak izan dira beti niretzat baina ezin dut ukatu Euskadi eta berari dagokionari buruz, gertutik ezagututako euskaldunei sor diedala. Beraien herriei buruz maitasun handiarekin hitz egiten entzunaz hazitako umea naiz. Hobeki esanda beraiekin batera arnastutakoa.

Trukaketa, esperientzi polit baten sinonimoa da niretzat eta hori nahi nuke egin nire bizitzan. Ez dut nahi berrogei urteekin orain bezalakoa izan, zerbait gehiago baizik, hazten jarraitu nahi dut. Horretarako besteekin bizikidetzen ikasi behar dut, beraien bizitza eta nirearen agerpena gertatzen delarik. 2001an Irailean hain zuzen, sentitzen dudan behar pertsonal honen adierazle den poema bat idatzi nuen. "Giza trukaketak" du izen burua:

Nigandik zugan zerbait uzten dut
zugandik, nigan pixka bat daramat
horrela elkar garraiatuz
elkarri.

Ze magia ote da hau
gu bihurtzen gaituena
gutariko zerbait
bakoitzarengan?

Bizipen trukaketa
eta esperientzi bakarrak
publikoak bihurtuak,
ni, ibiltari bat baino
zerbait gehiago
izan nahi duen gizakiarentzat.

Begirunea eta ezberdintasunak onartzea oinarri dira hazkunde kulturalean abiatzen garenean. Bizikidetzen ikasi dudana da "anitzak garela" eta munduan dagoen aniztasuna errespetatzen ez duenak, ez duela bere burua ere errespetatzen. Hau horrela izanik esan dezaket niretzako euskal kulturaren interesa eta erakartasuna sentitzea, nitaz pentsatzea dela batez ere. Erakartasun hau definitzea oso zaila da niretzat. Nola jarri hitzetan sentitzen dudana eta indar total baten bidez esan?. Ez dut uzte lortuko dudanik. Elkarrizketaren arabera sentiaraziko dizut sentitzen dudan emozio hau.

Vanessa bere ama eta anaiarekin, Izilda Martins eta Diego.

Euskal sentsibilitate hau zure nortasunean sustraiturik egon behar du nolabait. Konta ezazu zein uneak izan diren garrantzitsuenak emozio berri hau zugan sortzeko.

Euskadi maitatu baino lehen, zuek maitatu zintuztedan. Nire lehen harremana euskaldunekin izan zen eta ez Euskal Herriarekin. Kidetasun honen bitartez eta askatasun giroan edo hobeki esanda etxekotasunean, zuen historiarekiko mirespena sortu zitzaidan. Zuen izate, arnas, eta begiradan Euskadi zegoela ikusten nuen. Horrela hasi zen erakartasuna, eta gero zuekin batera informazioak eta liburuak bilatuz garatu nuen, azken batean zuen herria ezagutuz.

Prozesu hau hasiera batetan harreman pertsonaletan gertatzen da (lagunartea, familia) eta gero zabaltzen da eremu kulturalera (beraz orokorragoa). Oinarri ezin hobea etxean eduki nuela uzte dut, besteen ezberdintasunak errespetatzen ikasiz eta horregatik gero maila zabalagoan egin ahal izan dut.

Esan nahi nuke baita ere Brasil eta Euskadiren artean pentsatzen dugun baino antzekotasun gehiago daudela.

Kolegio eta Unibertsitateko garaian eginiko lanetan, beti aurkitu duzu tarteren bat Euskal Herriarentzat ezagueraren ildoan. Nola izan dira baloratuak lan hauek?. Prozesuren bat kontatuko al diguzu?

Gure kulturetan zerbait komuna dena da: gure girotik kanpo ez gaituztela ongi ezagutzen. Irudi traketsak dituzte gure kulturei buruz. Hau nabarmen ikusi nuen hamabost urte nituela, Estatu Espainolera egin nuen bidaian, Bilbon egonaldia ezinbestekoa izanik, izeba-osabak eta lehengusuak han bizi zirenez. Bidai honek esan nahi oso garrantzitsua izan zuen nire bizitzan baina geroago komentatuko dut. Harira berriro itzuliz esan dezaket, errealitate euskalduna eta brasildarra, munduan existitzen zirela, une berean ohartu nintzela. Eta besteengan gutaz somatzen nituen ikuspegiekin amorraturik nengoen. Gaur arte taxu gabeak iruditzen zaizkit. Hau adierazten dizut zenbaitengandik entzun nuelako Brasil: futbola, inauteriak, eta miseria direla. Eta Euskadiri buruz lehenengo imajina ETA da. Bainan hau ez da egia!.

Nire lehenengo agerpena kolegioan izan zen. Nire lagun Marcelo Jarmendia eta nik , geografiako liburuan Euskadiri buruzko zita bat ikusi genuen. Eta nola gaia nahiko ongi ezagutzen genuen ba ez ginen isildu. Nik material asko nuen: argazkiak, postak, ikurrina, panpinak, CDak., eta garrantzitsuena zena: nire bizipen propioa. Marcelok ezaguera historikoa, ekonomikoa eta abar zituen. Hau horrela izanik seminario bat proposatu genion irakasleari. Berak bat batean onartu zuen eta bere klase bat horretarako eskaini zigun. Gertatu zena da hiru klase behar izan genituela. Arrakasta itzela eduki genuen!. Azken batean zer zen Euskadi ikasle guztientzat argi geratu zen eta liluraturik geratu ziren dagokion edertasun historiko eta fisikoarekin. Euskaldunei buruz, Brasilen lehenengo aldiz eta behar bada, nerabe batzuk eginiko lan bakarra, gurea izan zen. Geroago fakultatean euskal berezitasunari buruzko entseiu bat egin nuen literatura espainolaren kurtsoan.

Prozesu honen hasiera kolegioan izan zen naiz eta garai hartan hortaz gehiegi ez jabetu. Ez nekien nolako tamaina gertakizun horrek edukiko zuen nire bizitzan. Hau da, egun egiten dudan gogoetaz ohartu gabe. Orain, aukera daukadanean euskal gaia tartean sartzen dut. Adibide bezala esan nahi dizut, Maite Celada Echeverria gaztelaniako nire irakaslea aurkeztu nizunean, bera euskaldunen alaba delako aurkeztu nizula. Konbinazio ezinbestekoa iruditu bai zitzaidan zuen artean lagun izateko.

Nerabez aroan eta ikasgela barruan, sentsibilitate bereko lagunkidea eduki zenuen zure ondoan. Harreman eta euskal kidetasun honek unibertsitate eremuan jarraitzen du?

Gaur arte oso lagunak gara naiz eta bide desberdinetan ibili. Kurtso ezberdinak egiten ditugu, berak letrak eta nik zientzia sozialak. Dena dela ez dakit berak fakultatean egin ote duen lanen bat Euskadiri buruz. Dakitena da, guk eginiko lanak halako arrakasta izan ondoren Marcelo "el Vasco" izen goitiarekin geratu zela, eta baita ere Euskadirekiko interesa eta maitasuna berdinak dituela.

Filologia espainola ikasten ari den zu bezalako ikasle batentzat, zer suposatzen du gure herrian ezaguera kulturalak osatzea eta are gehiago filologia euskalduna ikastea hau izango balitz benetako desioa?

Oso interesgarria iruditzen zait. Hein berean erronka bat izan daiteke. Une honetan irakurtzen eta ikertzen ari naiz emozioak duen garrantzia ezagueraren garapenean, indarra eta ikasteko erraztasuna sortzen duelako. Hau egia bada, ez dela hain zaila niretzako euskal filologia ikastea iruditzen zait, maitasuna, erakartasuna eta ikusmira baditudalako.

Kontatuko al diguzu zerbait gaztelaniari diozun maitasun bereziari buruz?. Bera menperatzeko sentitzen duzun desioa eta plazerraz. Kultura espainolari buruz hitz egiten denean mirespena eta erakartasuna ere sentitzen duzu. Zugan bizi den espainolari buruz zer diozu?

Niri hizkuntzak izugarri gustatzen zaizkit, beraiek direnez hitz egiten dutenen sinbolo kulturalik zehatzenak. Hizkuntza bat hitz egitea ez da bakarrik espresa bide bat erabiltzea, hizkuntza berak zamatzen duen historia sentitzea ere bai. Egun, gaztelera, nire esentzia eta nortasunaren parte bat da. Nire barruan zerbait oso indartsua sentitzen dut gaztelera nireganatzera neramana. Beraz nirea egin dut. Baina ez da beti horrela izan. Nik arbaso espainolak ditut eta Espainiarekiko harremanak familia kutsua dute. Umetan nire amonak kartetan erakutsi zidan (karta espainolekin); nire ama eta izebak kontatzen zidaten ilusio handiz, garai batean Espainian bizitutako zenbait gauza; handik bidalitako opariak ere jasotzen genituen; eskutitzak e.a. Espainia nire etxean mapa geografikoan baino hurbilago zegoen eta hau izan zen nire umetako giroa. Baina garai hartan nik familiako pertsonak maitatzen nituen baino ez hizkuntza eta kultura.

Estatu Espainolera joan nintzenean 1996an nire bizitza zeharo aldatu zen. Nire nortasuna gardenago azaleratu nuen, nire feminitatea, nire interes kulturala ... Hamabost urte nituen, nire nortasuna eraikitzen ari nintzen eta bidai hura oso garrantzitsua izan zen garbiago ohartzeko nor nintzen. Geure errealitatetik urruntzen garenean argiago ikusten dugu nor garen. Aldaketa hau ez zuten albokoek bakarrik nabaritu, ni neuk ere nabaritu nuen. Espainiara gehiago hurbiltzearren gaztelera ikastea erabaki nuen. Eta hain identifikaturik sentitzen nintzen, unibertsitatean sakonki ikastea erabaki nuela. Une honetan nire alde espainola gehiago nabarmendu zen. Dena dela ez da bakarrik alde espainola baita ere mexikarra, argentinarra, kubatarra, e.a. hizkuntza honen bidez beste zenbait kulturetara iristen naizelako. Klase eta hizkuntzaren kontaktuaren bidez eraldatzen noa. Beti izango naiz brasildarra baina sentsibilitate eta ezaugarri desberdinak nireganatzen ditudalarik. Beti izan dut erraztasuna hizkuntzetarako baino espainolarekin zerbait oso berezia eta harrigarria gertatzen zait. Badirudi ikasi baino lehenagotik dakidala eta klasea, lo dagoen zerbaiten iratzartzea dela.

Vanessa, bere gurasoak, Izilda eta Orival, eta eskubi aldean, Jose Ramón Zubizarreta eta Xabier Harluxet.

Sentsibilitate desberdinez jantzitako nortasun brasildar hau, izate anitzaren, izenarekin definituko genuke baina, zein da aniztasun honen sustraiko emozioa?.

Nire arbasoak ez dira espainolak bakarrik. Brasildar petoa naizenez nahaste biologiko bat naiz. Odol espainola, portugesa, italiarra, alemana, eta indigena ditut. Horregatik zerbait sentitzen dut kultura horiei dagokienei buruz, ahantzi gabe nireganatu ditudan beste batzuk. Ohartu behar gara baita ere hiri kosmopolita batetan bizi naizela. São Paulon egunero zeharkatzen ditudan auzoetan, munduko zati askotako aurpegiak ikusten ditut. Adibidez aste bukaera guztietan erabaki dezaket bazkari tipiko desberdin bat: japoniarra, afrikarra, arabiarra, mexikarra, italiarra e.a. Hau da: hiri baten barruan mundu osoa daukat nire aurrean.

Uka ezina da, eginiko bidaiak begiak zabaldu dizkidatela. Horrela ikasi dut inguruan dudana baloratzen. Bai Brasilen eta munduko edozein lekutan. Egun ulertzen dut ez dagoela azpigaratua den zibilizaziorik, ikuspegi azpigaratuak dituzten pertsonak baizik. Hauek izanaz besteek infrabaloratzen dituztenak. Kulturak or daude, deskubrituak eta baloratuak izateko eskatzen dutelarik, baina oraindik ere ba dago jende bat ulertu ez duena mundua hobea izango dela besteei errespetatzen badiegu, horrela geure historia propioa aberasten dugularik. Hau onartzen ez bada sofritu egiten dugu eta sofritu arazi ere bai.

Euskal Herria ezagutu duzu, gure hizkuntza entzun ere bai, zer nahi diguzu esan?, nola ikusten gaituzu?, nola sentitzen?. Euskal kultura eremu brasildarrean kabitzen da?, zein izan daiteke kultura euskaldunaren ekarpen bereziena?

Lehenengo eta bat esan nahi dut, zarenak zaretelako miresten zaituztedala. Dugunaren, egiazko balorapena daukagunean, inork ez digu hori barrutik kenduko. Horrela jarrai ezazue, ez baitago zergatik ez onartu sentitzen duzuen euskaldun izate sakon hori. Zuen herriaren alde konpromezua duzuen pertsonak zarete, injustiziak onartu gabe. Sentiberak somatzen zaituztet eta munduarekin maitasuna konpartitzeko gaitasunarekin. Lehen esan dudan bezala Brasil eta Euskadiren artean loturak daude: gutaz duten ikuspegia; eta dugun abegikortasuna, norbait gure herrietara etortzen denean onartua sentitzen da; eta garrantzitsuena dena, brasildar eta euskaldun izate horretan jarraitzeko nahia, gure lurretakoak ez direnek eskaintzeko dutena onartuz.

Bukatzeko esan nahi nuke, munduko biztanle guztiek "NI" bat baino gehiago izateko aukera bizi ahal izatea, desio dudala. Era honetara bakarrik, historia mugiezina izatetik, errealitate bizia eta mugikorra izatera iragan daitekeelako.

Gozamen bat izan da zurekin hitz egitea, eskerrik asko zure ekarpen zabalagatik.

Niretzako ohore eta plazer paregabea izan da. Nire zuzenbide elektronikoa lerro hauetan utzi nahi nuke, norbaitek nirekin harremanetan jarri nahi badu: megara@estadao.com.br

Muito obrigada!

Eskerrik asko, Vanessa!


Arantxa Ugartetxea Arrieta, pedagoga
 

Euskonews & Media 218. zbk (2003 / 07 / 11-18)

Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko aleak | Números anteriores | Numéros précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com



QUIENES SOMOSPolítica de privacidadAvisos LegalesCopyright © 1998 Eusko Ikaskuntza