Aurrekariak
Askotan
entzun dugu unibertsitatea gizartearen baitan eta gizartearen arabera
sorturiko goi-mailako irakaskuntza eta ikerketarako erakundea dela.
Horregatik, beste hainbat kezka eta ekimenekin
gertatu bezala, kalitatearen gaia gizartean hedatzen hasi zen une
beretik, unibertsitate-sisteman ere entzun zen horren oihartzuna.
Dena den, gure ingurune hurbilean, XX. mendeko azken hamarkada
arte ez dira unibertsitate-sistemako kalitatearen gaineko ekimenak
ugaritu eta sendotu. Ekimen aipagarri horietako batzuk ondokoak
ditugu:
- Espainiako Unibertsitate Kontseiluak sorturiko 1993-94ko 'Programa
Experimental de Evaluación de la Calidad del Sistema Universitario'
(PEXEC).
- Europako Komunitateen Komisioak bultzatutako 'Proyecto Piloto
Europeo para la Evaluación de la Calidad en la Enseñanza
Superior' (1994-95).
- Aurreko ekimen horren ondorioz PNECU-a ('Plan Nacional de
Evaluación de la Calidad de las Universidades') eta
EAEko 'Plan de Calidad de la UPV/EHU'-a garatu ziren.
- Egun, 2001-2006 bitartean indarrean dagoen 'II Plan de Calidad
de las Universidades' izeneko ekimena dugu.
Lortu beharreko helburuen zabaltasun eta konplexutasuna kontuan
izanik, ekimen horietako gehienak froga gisakoak diseinatu ziren,
soilik titulazio bakan batzutan aplikatuz. Azkenekoa, 'II Plan
de Calidad de las Universidades' delakoa, aldiz, titulazio guzti
guztiak hartzen ditu bere menpe eta, nahitaez, aplikatu beharrekoa
dugu.
Unibertsitate-sistemaren kalitaterako giltzarriak
Zalantza eta kontrako iritzi ugari piztu dituen LOU-n (Unibertsitate
Lege Organikoan) finkatu ziren unibertsitate-sistemaren egiaztatze
(edo akreditazio) eta kalitatearen ebaluaziorako euskarriak. Hona
hemen, asmo horretaz aipaturiko legeak dioena: "De ahí
que sea objetivo irrenunciable de la Ley la mejora de la calidad
del sistema universitario en su conjunto y en todas y cada una de
sus vertientes. Se
profundiza, por tanto, en la cultura de la evaluación mediante
la creación de la Agencia Nacional de Evaluación de
la Calidad y Acreditación y se establecen nuevos mecanismos
para el fomento de la excelencia: mejorar un nuevo sistema objetivo
y transparente, que garantice el mérito y la capacidad en
la selección y el acceso del profesorado, y mejorar, asimismo,
la calidad de la gestión, mediante procedimientos que permitirán
resolver con agilidad y eficacia las cuestiones de coordinación
y administración de la Universidad."
Jomuga horiekin LOU-k ezarritako aldaketa garrantzitsuenetatik,
honako hauek azpimarra daitezke: a) Ohiko irakasle funtzionarioak
ez ezik, irakasle alokatu edo kontratatua ere onartu; b) Irakasle
berri horiek kontratatzeko eskumena unibertsitateen eskuetan utzi;
c) Irakaskuntza, ikerkuntza eta kudeaketa hobetzeko asmoz, abian
jarri beharreko ebaluaketa, egiaztatze eta ziurtatze eginkizunez
arduratuko diren agentziak sortu.
Unibertsitate bakoitzak bere kasa kontrata ditzakeen irakasle alokatu
kopurua irakasleriaren %49 izatera iritsi daitekeenez, neurri horrek
oraingo unibertsitatean eragin lezaken aldaketaren garrantzia begi
bistakoa da. Eta, are gehiago, ebaluaketa, egiaztatze eta ziurtatze
eginkizunetarako erkide autonomiko bakoitzak bere agentzia sor dezakeelako.
Halere, aitortu behar da irakasle funtzionarioen gaikuntza (habilitazioa)
Estatuaren eskuduntza esklusiboa dela; autonomiek ez dute horretaz
zer esaterik.
Unibertsitate-sistemaren kalitaterako agentziak
2001ean LOU-a sortu baino lehenagotik ere, Kataluniako unibertsitate-sistemaren
kalitatea bermatu behar zuen fundazio bat sortua zen jada. Orain,
hori eraldatua izan da, 2003ko martxoaren erdialdean AQU izeneko
erakunde berria sortuz. Kataluniakoa, beraz, unibertsitate-sistemaren
kalitaterako agentzien dekanoa da Estatuan.
LOU-k,
bere aldetik, Estatu osorako 'Agencia Nacional de Evaluación
de la Calidad y Acreditación' (ANECA) delakoaren sorrera
aurreikusten zuen, betiere lekuan lekuko balizko agentzia autonomikoen
esparruak errespetatuz.
Lege horren ildotik, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatua izateko
zain dagoen Unibertsitate Legearen zirriborroan ere, gure esparru
juridiko-politikorako sortu behar den 'Unibertsitate-sistemaren
Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia' aipatzen
da.
Lege egitasmo horrek aurrera egitekotan, helburu orokor garbia
esleitzen dio sortu beharko den agentzia horri: 'La evaluación,
acreditación y certificación de la calidad en el ámbito
de las universidades y de los centros de enseñanza superior
radicados en el País Vasco'.
Eta jomuga zehatzago gisa, ondokoak aipatzen dira: 'a) Contribuir
a la mejora de la calidad del sistema universitario vasco, en sus
aspectos de docencia aprendizaje, investigación y gestión;
b) Proporcionar información a la sociedad y a las personas;
c) Proporcionar información y criterios a las Administraciones
Públicas y a las Universidades en sus procesos de tomas de
decisiones.'
EAEko lege zirriborroak aipatzen dituen Agentziaren funtzio edo
egitekoen artean, hainbat arlotara hedatuko dira. Horra hor horietako
batzuk: unibertsitate-sistemaren ikasketa-plan, programa, irakaskuntza,
ikerkuntza, zerbitzu eta kudeaketaren kalitatearen ebaluaketa, egiaztapen
eta ziurtapena; unibertsitate publikoko irakasle alokatuen kontrataziorako
merituen ziurtapena; eta unibertsitate publikoko irakaskuntza eta
ikerkuntza merituen ziurtapena.

Agentziaren erronkak
Ondoko lerrotan erreparatuko diogu agentzia horrek aurre egin beharko
dion zenbait erronkari:
Euskal gizarteari so: EAEko legearen egitasmoak dioenez:
'La promoción y la garantía de la calidad se orientarán
a su adecuación permanente a las demandas sociales...'.
Teorikoki behintzat argi dago kalitatearen iparra zerk markatu behar
duen. Jakina da, alabaina, asmo abstraktu horiek praktikan nolako
ikuspuntu eta iritzi kontrajarriak sortuko dituzten. Horregatik,
agentziak ahalegin berezia egin behako du gizarte eskaerak ahalik
eta modurik zabalenean ulertu eta kontuan hartzeko. Hau da, anitza
den gizartearen premiak era egokian islatuz.
Objektibotasuna: Aurreko puntuaren ildoari jarraiki, sortzeke
dagoen EAEko kalitatearen agentziak sistema unibertsitarioaren kalitatearen
ebaluaketaren zein egiaztapen eta ziurtapen irizpideak ahalik eta
modu objektiboagoan finkatu eta ezarri beharko ditu.
Autonomia: Zeregin horietan, egitura profesionala eta independientea
behar du osatu. Asmo horri eutsiz, ebaluaketa, egiaztatze eta ziurtatze
eginkizunetarako sortuko diren batzordeak, itzal handiko unibertsitate-irakasle
eta ikertzaile autonomoengan oinarritzea ezinbestekoa da.

Elkarlana: EAEko legearen proposamenak argitzen duen bezala,
kalitatearen sustapen eta berma, sortzeke dagoen 'Unibertsitate-sistemaren
Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia'-ri ez ezik,
unibertsitate bakoitzari nahiz unibertsitate-ardura duen administrazio
atalari ere dagozkie. Agentzia, beraz, ez da nor izango, kalitatearen
izenean beste eragileek zer egin behar duten bere kasa ezartzeko.
Elkarlanaren izpiritutik abiatu ezean, jai du.
Orokortasuna: Unibertsitate-sistema osoa kontuan hartu beharko
du; publikoa zein pribatua; bertakoa nahiz kanpokoa, baldin eta
azken honek ekarpen zientifikorik egiten badio euskal gizarteari.
Ingurunean txertatuta: Egungo eginkizun zientifikoak, soilik
uler daitezke Europako Batasunean zein mundu globalizatuan txertatuta,
Espainiako sistema unibertsitarioa bazter utzi gabe. Horretarako,
beste sistema unibertsitarioekiko harremanak era berezian zaindu
beharko ditu, EAEko lege-asmoak aurreikusi bezala.
Iñaki
Martínez de Luna, soziologoa
Argazkiak: UPV/EHU-ko webgunetik (Arabako kanpusekoak eta Leioako
Zientzia Fakultatekoak) http://www.ehu.es/ |