René Cassin Baionan jaio zen, eta, nahiz eta oso gaztetatik
hiria utzi behar izan zuen, bizitza guztian Baionarekiko loturari
eutsi zion. Horrela azpimarratzen dute Raoux jaunak eta andreak,
René Cassinen lehengusu txiki eta azkeneko ondorengo: «Santespiritu
auzoko judutar arbasoekin oso lotura estua zuen; batez ere, familiarekin».
Maitasun horren adierazle amarekin, uda oro, hirian emandako egonaldiak
dira, Santespiritu auzoko familia etxean, hain zuzen. Raoux jaunak
gogoratzen duenez, «Ingalaterrara joateko ontziratzea erabaki
zuenean, Santespiritu auzoko hilerri judutarrera joan zen, arbasoei
azken agurra ematera».
René Cassinen azkeneko ondorengoekin izan dugun solasalditxoan
gizon honen oroimena gogoratzeko aukera izan dugu; gure mendean
garrantzi handia izan duen gizona, pertsona guzti-guztiak ordezkaezinak
direla aldarrikatu eta irakatsi baitu etengabe, eta gizatasunari
erabateko errespetua zor zaiola.
"Beti defendatu izan du ideal bera: Bakea azken bururaino"
|
 |
Rene Cassin gaztea zelarik eserita. Bere
inguruan zutik: Cassinen anai zaharrena, Max Cassin, lehengusua
(Raoux familiako emakumearen aita), eta Albert Bluch, irakaslea.
Argazkia XX.mendearen hasieran hartua izan zen. Eta garai
batez Baionako euskal museoan erakusgai egon zen. |
-René Cassinekin
oso harreman estua al zenuten?
Bai noski, aitaginarreba eta René Cassin lehengusuak ziren,
amaren eta aitaren aldetik. Oso harreman estua zuten, baina, gero,
René Cassinek ezagutzen dugun bizitza egin zuen eta aitaginarreba
Espainiara joan zen. Gaur egun, geu gara Baionan geratzen garen
hurbileko familiako bakarrak. Baina René Cassin oso sarritan
etortzen zen Baionara, bereziki nerabezaroan, amarekin. Oso gustukoak
zituen hemengo egonaldiak. Askotan etortzen ziren Rachel Cottagek
Santetiene auzoan zuen baserrira, eta René Cassinek oso harreman
estua zuen Lafitte eta Lataste sendietako seme-alabekin. Ama eta
izeba bikiak ziren, eta gehienetan beraiek hartzen zuten auzoko
umeen ardura, partikularreko irakasle lanak egiten baitzituzten.
Bonheur etxea Miarritzen eta Rachel Cottageren baserria -René
Cassinek «Paradis» izenaz deitzen zuen baserria- Baionan,
izaten ziren René Cassinek bere egonaldietarako erabiltzen
zituen leku nagusiak.
-Baionan izandako
azken egonaldia Ingalaterrarantz ontziratu baino pixka bat lehen
izan zen
Bai, René Cassinek berak kontatzen zuen Baionako hilerri
judutarrera etorri zela azken egonaldi hartan, arbaso judutarrei
agur esatera, okupazio garaian De Gaullerekin elkartzeko Donibane
Lohitzunen ontziratu baino zertxobait lehenago. Gero lagun batzuk
ontziratu aurretik nola hartu zuten kontatzen zuen, eta baita Donibane
Lohitzuneko komisarioak eman zion informazioa ere.
-Zerk bultzatu zuen Londresera
alde egitera?
De Gaulle jeneralaren deialdiak. Ez zuen zuzenean entzun, baina
hala ere deialdiak hunkitu egin zuen.
-Esan al daiteke
René Cassin Baionako komunitate judutarraren ordezkaria zela?
Bai eta ez. Bere burua judutzat izan zuen beti eta ez zuen hori
inoiz ukatu, baina ez zituen erlijio ohiturak betetzen. Gauza nahiko
bitxia da, izaera fededun nahiko handikoa baitzen, berotasun liriko
handikoa eta oso ideologoa. Bere aitak ere ez zituen erlijio ohiturak
betetzen; beraz, ezin esan Santespiritu auzoan zegoen sinestunen
koloniaren ordezkari zenik.
-Hala ere, Ingalaterrarantz
joan baino lehen Santespiritura arbasoak agurtzera joan zela diozue
Bai, baina hori berak inoiz ukatu ez zuen elkartasun judutarraren
kontua zen, horri beti eutsi nahi izan baitzion.
 |
Rachel Cottagen etxea Saint-Etienne auzoan. |
-Zer-nolako oroitzapena
duzue hartaz?
Dijoneko institutuko sari banaketaren buru izateko etorrarazi nuen,
bertako zuzendaria nintzenean. Beraz, etortzekoa zen, eta oso ikaratuta
nengoela gogoratzen naiz garai hartan sari banaketa tradizionala
egiten genuelako, institutuko ikasle guztiak elkartuz, 6. mailatik
azken mailaraino; hau da, 1.200 ikasle inguru. Han egoten ziren
gai bati edo besteari buruz hitz egiten zuten hizlariei entzuteko.
Beldurra nuen, askotan zalaparta galanta izaten ohi zelako, eta
hara non nire harridura berak hitz egin zuen hiru ordu laurdenetan
ikasleek ez baitzuten txintik egin ere. Ez nuen parte hartu izan
beharrik. Oroitzapen nagusi hori daukat, haur haien arreta bereganatu
zituen gizonarena. Bestela esanda, gazteekin harremanetan jartzeko
zuen erraztasun handia. Badut beste oroitzapen bat, hau pertsonalagoa:
behin bere arrebaren etxebizitzan geunden, nire semeetako batekin,
hamar edo hamabi urte ingurukoa. Eta han ikusten dut oraindik Bakearen
Nobel saridun zaharraren irudia: agurea haurraren hitzak entzuten,
arreta eta interes handiz. Hori, nire ustez, gizon horren izaeraren
ezaugarri garrantzitsua da, gazteekin harremanetan jartzeko erraztasun
handi hori, alegia. Oso gazte iraun zuen bere bizitzaren amaieraraino.
-De Gaulle asko
miresten zuen...
Oso ideia politiko desberdinak zituzten. De Gaullek bere esku utzi
zuen Frantzia Librearen eta Ingalaterraren arteko lotura juridikoak
eratzeko ardura. De Gaullek Cassinen konfiantza handia zuen, baina
oso ideia desberdinak zituzten arlo askotan.
-Ministro izatea
eskaini zioten. Baita berak uko egin zion
Bai, bera ideologoa zen, eta gazte izaera izan zuen beti. Bere bizitzaren
amaieraraino oso ideologo izaten jarraitu zuen, hori baitzen interesatzen
zitzaiona. Bakea zuen helburu. Gerra garaian larri-larri zauritu
zuten, era oso heroikoan, gainera. Bere konpainiako kapitaina hil
zutenez, René Cassinek taldearen ardura bere gain hartu zuen,
eta une horretan, zauritu egin zuten. Gerra zer zen bazekien, gerra
bizi izandakoa baitzen. Eta, geroago, gerrarekin zerikusia zuten
zenbait erakunde sortu zituen. Aipatzekoak dira gerra umezurtzentzat
eta gudari ohientzat sorturikoak. Eginkizun guztien atzean Bakearen
ideia zuen. Giza Eskubideen Deklarazioak, nahiz eta Bakearen ideiatik
baino haratago joan, gaztetasun bizi-bizi harekin eta Bakearen ideia
orokorrarekiko loturarekin zerikusia du; azken finean, erabat humanista
baitzen.
 |
1959a aldera Donibane Lohizuneko Jai Alaiean
egindako argazkia. Zutik dagoena Rene Cassin bera da. Agertu
zenean eseriak zeuden pertsonak txalotzen hasi ziren. |
-Nola bizi zuen
Nobel saria lortzea. Zerbait garrantzitsua zen.
Bai. Baina Bakearen Nobel saria baino gehiago, Panteoian sartzea
zen garrantzitsua berarentzat. Garrantzia ematen zion Panteoian
egoteari, ez harropuzkeriagatik harrotasunagatik baizik. Gizakia
oso ondo ezagutzen zuen, gizakiekin harreman gertua izana baitzen.
Bazekien holako edo halako karguak eta tituluak izatea zela aintzatespena
ematen zuena. Ez dakit zer-nolako deklarazio unibertsal batean parte
hartzearen adierazpen hutsak Nobel saria erakusteak baino garrantzi
txikiagoa zuela ere bazekien. Beraz, garrantzia ematen zion Nobel
sari horri, baina harropuzkeriarik gabe.
-Hala ere, Giza
Eskubideen Deklarazio Unibertsala ez da berehala onartu
Denbora beharko da, eta, segur aski, aldaketak egin beharko dira
gure mentalitateaz bestelakoa duten herrialdeen mentalitatera egokitzeko
ere.
-Bere ideiek eragozpenak
sortzen zituzten...
Jakina. Norbaitek ideia argiak dituenean beti eragozpenak eragiten
du, eta bera, ideal oso zehatza zuenez, eragozpena zen. Baina, aldi
berean, gai zen izen handiko jendearekin -De Gaullerekin, esaterako-
lan egiteko, nahiz eta zenbaitetan ideia desberdinak izan. Cassinek
berak esaten zuen gizon guztiak ez direla onak, baina beren helburuak
lortzen badituzte
René
Cassin (Baiona, 1887)
René Cassin 1887an jaio zen Baionan;
aita portugaldarra eta ama baionarra zituen. Baionako
familia judutar baten ondorengoa, oso gaztetik
familiarekin Nizara joan behar izan zuen bizitzera.
Hala ere, Niza joate horrek ez zuen bere jaioterritik
gehiegi urrundu, amarekin maiz etortzen baitzen
Baionara, uda partean batez ere. Gaur egun, hiriko
seme kutun da, Baionako judutar komunitatearen
ordezkaritzat dute, eta haren oroimenak bizirik
irauten du Lapurdiko hiriburuan. Bere izena jarri
diote hiriko Bigarren Hezkuntzako institutu nagusiari.
René Cassinek, oraindik bizirik zegoela,
Baionako hiriaren domina jaso zuen, 1969an.
Hala ere, pertsonaia honen garrantzia bere konpromiso
politikoarekin lotuta dago, batez ere, Frantzian
zein nazioartean. Zuzenbidea ikasi zuen Aix-en-Provencen
eta gero Parisen. Nazioen Elkartean Frantziako
ordezkaritzaren kide izan zen 1921etik 1938ra.
Jarraian, De Gaulle jeneralak 1940ko ekainaren
18an eginiko deialdiak erabat hunkitu zuelako,
Londresen berarekin elkartzea erabaki zuen, eta
han Frantzia Librearen zuzenbide aholkulari bihurtu
zen. Londresera joateko, Donibane Lohitzunen ontziratu
zen, ontzi poloniar batean. Ondoren, garaiko politika
esparruan izandako zenbait kargu garrantzitsuk
oso eragin handia izan zuten bere bizitzan. Erabat
humanista, 1959an Giza Eskubideen Europako Auzitegiko
kide izendatu zuten, eta horren lehendakari izan
zen 1965etik 1968ra. Era berean, Giza Eskubideen
Deklarazio Unibertsalaren egile nagusia izan zen,
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak
1948an onetsi zuena. Horretan egindako lanari
esker, Bakearen Nobel saria eman zioten 1968an.
Dena den, René Cassini buruz hitz egitean,
garrantzitsua dirudi gizon honen izaeraren zenbait
ezaugarri gogoratzea, heriotzaraino -1976. urtean-
ideal humanistak eta bakezaleak defendatu baitzituen.
|
|
|
Argazkiak: Familiak utzitakoak
dira
-
Euskonews & Media 211. zbk (2003
/ 05 / 23-30) |