Euskal
Herrian elkarte kulturalak garatu egin direla baieztatzea euskal
kultura esistitzen dela esatea bezain bistakoa da.
Euskal kultura hedatzearen aldeko lehenengo taldetzat har genezake
Sara-Donibaneko eskolak garaturiko euskal mugimendu literarioa,
XVII. mendean, Axular eta Etxeberri Ziburukoa eskolakiderik narbarmenetarikoak
izanda. Eliz gizonok lapurtera literarioaz zuzendu zitzaien nolabaiteko
maila kulturala zuten euskaldunei, adoktrinatzeko asmoz.
 | |
Larramendi |
XVIII. mendean Larramendi gipuzkoarrak sustaturiko lana dugu, euskara
goraipatzearen asmoarekin -erdaraz idatzi bazuen ere-, euskara hainbat
hizkuntza baino beteginagoa zela esateraino. Larramendiren eskolaz
hitz egiten da beronen idazlanetan oinarritu egin zirelako hainbat
idazle, hala hola Agustin Cardaberaz, Sebastián Mendiburu
eta Juan Antonio de Ubillos.
Ezagunak dira ere XIX. mendeko Luis Luciano Bopanaparte printze
ingelesaren ekintzak, euskara hizkuntza literarioa bezain praktikoa
izan zedin. Bonaparteren gidaritzapean itzulpen lanak burutu zituzten
Jean Duvoisin lapurtar, Intxauspe zuberotar, Claudio Otaegi gipuzkoar
eta Juan Antonio Uriarte bikaitarrak.
XIX. mendean ere, Bonaparteren lanari gehituz eta foruen deuseztapenak
indarturik, Asociación Euskara de Navarra elkartea sortu
zen Iruñean, non Arturo Kanpionek lan handia burutu zuen.
|
 |
Luis Luciano Bonaparte |
Lapurdin Eskualdunako Eskola edo Larresoroko eskola dugu
XIX. mendean. Eskualduna astekariaren inguruan sorturiko
lan-talde hori Larresoroko Apaiztegiaren burua zen Arnaud Abbadieren
gidaritzapean sortu zen, zenbait idazlek osaturik: Jean Hiriart-Urruty,
Jean Blaise Adéma, Jean Barbier, Jean Saint-Pierre eta Jean
Etchepare, besteak beste. Eskola horrek lexiko lapurtarra lantzea
hartu zuen helburu, morfologia eta joskera ere zainduz, bilatzen
baitzuen lapurtera ulergarria suerta zedin edozein gaitan, politika
zela, ekonomia zela edo erlijioa zela.
XIX. mendeko aipatu ekintzok Pizkundera eraman zuten euskal kultura.
1901ean Eskualzaleen Biltzarra elkarte literarioa sortu zen, euskara
eta euskal kultura goraipatzeari ekin ziona; entzutetsu bilakatu
ziren ere Eskualzaleen Biltzarrak antolatu zituen lehiaketa literarioak.
Eskualzaleen Biltzarra Hondarribian buruturiko bilera
baten ondorioz sortu zen. Batzar hartan euskara zaindu eta hedatuko
lukeen Euskal Akademia sortzeko asmoa ere bazuten, baina askoz beranduago
arte, 1919an, ez zen zertu. Are gehiago, Eusko Ikaskuntza elkarteak
aurrea hartu zion Euskaltzaindiari: 1918an Bizkaia, Gipuzkoa, Araba
eta Nafarroako diputazioek biltzar bat antolatu zuten Oñatin,
euskal kultura oinarri eta helburu harturik; horrekin batera, biltzar
hartako emaitzei iraunkortasuna emango zion erakundea eratu zuten,
Eusko Ikaskuntza izena hartu zuena. Azkenean, Eusko Ikaskuntza bera
izan zen 1919ko urrian, berriro ere Diputazioen bultzadarekin, Euskaltzaindia
sortzeko lehenengo ekintzak burutu zituena.
Hain zuzen ere, azken hiru elkarte hauek ditugu ekinean 1920.
eta 1930. hamarkadetan Euskal Herriko jarduera kulturalean.
 |
Euskaltzaindiaren biltzarra, D. Resurrección
María de Azkueren agindupean, Eusko Ikaskuntzaren aretoan.
Goian: señores Nicolás de ormaechea "Orixe",
Elissalde (?), Severo Altube, Julio de Urquijo y P. Olabide.
Behean: Eguzkitza, Bonifacio Echegaray, Azkue y Georges Lacombe. |
Iparraldeko bilakaera kulturala sustatu zuten elkarteei dagokienez,
bertako eta hamarkada horietako talde-ekintza kulturalak nabarmentzeko
asmoa dugula, ezin ditugu ahaztu Société des Sciences,
Lettres eta Arts de Bayonne elkarteak buruturiko ikerketak zientziaren
arlo guztietan. Sociéték urrunagotik ikutu bazituen
ere euskal gaiak, Euskal Museoa eratu zuen 1923an, Baionan, bertako
udalak eskaturik.
Esan dugun bezala, elkarte horiek lanak burutu zituzten euskal
kultura piztearren. Hala ere, elkartekideen artean harreman gutxi
susmatzen dugu, emaitza sendoagoak bideratu zituzketenak (txikiak
ere ez ziren izan, hala ere). Izan ere, lankide komun gutxi egon
ziren elkarteen bileretara maiztasunez joan ziren lankideen artean,
jarraian ditugun zutabeek -kideen eta euren partaidetza jasotzen
duten elkarteen zerrendak- erakusten duten moduan:
- Agirre, J. (Idazkari) Eusko Ikaskuntza
- Apraiz, A. Eusko Ikaskuntza
- Aranzadi, T. Eusko Ikaskuntza
- Armendariz, C. (Diruzain) Eusko Ikaskuntza
- Azkue, R. M. (Lehendakari) Euskaltzaindia
- Eguren, E. Eusko Ikaskuntza
- Eguskitza, J. B. (Euskaltzain) Euskaltzaindia
- Elorza, J. (Lehendakari) Eusko Ikaskuntza
- Boissel, W. (Lehendakariorde) Société des
Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
- Bousquet, E. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Casedevant, E. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Dassance, L. (Lehendakari) Eskualzaleen Biltzarra
- Diriart, J. B. (Diruzain) Eskualzaleen Biltzarra
- Dours, L. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Dufau, D. Eskualzaleen Biltzarra
- Divot Société des Sciences, Lettres et Arts
de Bayonne
- Eizagirre, J. (Lehendakari) Eskualzaleen Biltzarra
- Elissalde, J. (Idazkari) Eskualzaleen Biltzarra
- Gavel, H. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Grimard, A (Lehendakariorde) Société des
Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
- Intza, D. (Euskaltzain) Euskaltzaindia
- Intzagarai, R. (Euskaltzain) Euskaltzaindia
- Labrouche, J. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Lacombe, G. (Euskaltzain) Euskaltzaindia
- Larrieu, A. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Lefort, F. Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne
- Marien, H. (Lehendakari) Société des Sciences,
Lettres et Arts de Bayonne
- Moulier, J. (Idazkari adjuntu) Eskualzaleen Biltzarra
- Nogaret, J. (Lehendakariorde) Société des
Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
- Olabide, R. (Euskaltzain) Euskaltzaindia
- Personnaz, A. (Lehendakariorde) Société des
Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
- Prestat, E. (Lehendakariorde) Société des
Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
- Urkijo, J. (Euskaltzain, E. I.-ren Euskaltzaindia, Eusko
Ikaskuntza
Lehendakariorde) Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza
Erlazio gutxi, beraz, Société des Sciences, Lettres
et Arts de Bayonne, Eskualzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza
eta Euskaltzaindia elkarte kulturalen artean, 1920. eta 1930. hamarkadetan,
Julio Urkijo bakarra izan baitzen elkarte baten baino gehiagoren
bileretan parte hartu zuena: Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza.
 | |
Georges Lacombe |
Iparraldean kokatuz, zerrendok erakusten digute ipartarrek ez
zutela parte hartzen Eusko Ikaskuntzaren batzarretan; Euskaltzaindiaren
bileretara ere Georges Lacombe baino Iparreko inor ez zen joaten
1920. eta 1930. hamarkadetako batzarretara. Horrela, Iparraldeko
intelektualak Société des Sciences, Lettres et
Arts de Bayonne eta Eskualzaleena Biltzarraren kideekin baino
ez ziren elkartu euskal kulturaz aritzeko.
Era berean, Eskualzaleen Biltzarraren bileretara maiz joaten zirenengandik
José Eizagirre dugu Hegoaldeko bakarra, elkartuz Louis Dassance,
Jean Baptiste Diriart, Dominique Dufau, Jean Elissalde "Zerbitzari"
eta Jules Moulier "Oxobi" ipartarrekin. Horrela, elkartekideen
artean harreman gutxi izatearen baieztapenari gaineratuko diogu
oso erlazio kultural urriak sustatu zirela Euskal Herriko Ipar eta
Hegoaldearen artean 1920. eta 1930. hamarkadetan. Beste aldetik, ez dugu ikusten Eskualzaleen Biltzarra eta Société
des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne bi elkarteen bileretan
parte izan zuten lankiderik. Gogoratuko dugu, Eskualzaleen Biltzarra
sortu zela foruen desagerpenak bultzaturik, euskal ezaugarriei iraupena
eta indarra eman nahian. Sociéték, ostera,
ez zion ahalegin berezirik eskaini euskal gaiak aztertzeari, zientziaren
eremu ezberdinetan murgildurik zeuden neurrian baino ea baitzituzten
aztertu. Aipatu ñabardurak ekintzen helburuetan lankide desberdinak
erakarriko zituen elkarte horien bileretara, batere harremanik gabe
ekinez jarduera intelektualari.
Beraz, esango dugu Ipar Euskal Herrian jarraipena izan zuela aurreko
mendeetako intelektualek garatu zuten talde-lana euskal kulturaren
alorrean. Hala ere, eurek bezala, XX. mendeko 20. eta 30. hamarkadetan
isolaturik ari izan ziren, Iparralde eta Hegoaldekoen artean harremanik
sustatu gabe, Iparraldeko elkarteen artean ere erlaziorik bilakarazi
ez zutela.
Amelia Hernández
Matas
Argazkiak: Auñamendi |