Ahh, Gipuzkoako bihotza eta birika: Goiherri eta Tolosaldea, Aralar
aldetik, Lizarrusti eta Amezketaren artean dagoen ibilbidea. Hor,
mendilerroa pasatu eta gero Gipuzkoa irekitzen da geure begien aurrean
eta ikusi dezakegu Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain, Orendain,
Larraitz elizatxoa eta Zarate lepoa, justu Balerdi mendi azpian.
Zarate lepotik ikusten dira ere Nafarroako herri txiki batzuk, Araiz
aranekoak, bereziki Azkarate. Zarate lepoa Gipuzkoa eta Nafarroaren
arteko muga da, eta Karlistadaren aroan nahiko ezaguna zen, hortik
ibili zirelako mugalariak eta kontrabandalariak ere. Gero, Zarate
azpian Bedaioko auzoa dago, beste leku berezia, Amezketatik hain
gertu baino Tolosako zatitxo bat, historialariak esaten duen bezala,
antzinako jaun eta jabea Tolosarra delako.
 |
Aralar Abaltzizketatik.
Argazkia: Auñamendi |
Leintz Gatzaga eta Arlaban pasatzen zarenean Gipuzkoako hegoaldean
erakusten du bere haize hotzak. Elgeako mendilerrotik baduzu Arabako
lautada zeure hegoan, eta Gipuzkoako lehenengo aran eta soroak iparretik.
Bat-batean Elgeako mendilerroa bihurtzen da lainoaren artean, Gipuzkoako
mendilerro famatuena, Aizkorri; San Adrian eta frantziskotarren
artean zainduta. Hemen Araban eta Gipuzkoaren artean dagoen herrien
elkarte lana ba dagoela Altzaniako Partzonerian, basoak eta ingurugiroko
baliabideak zatibanatu bizilagunen artean.
|  |
Aizkorri. Ermita
Argazkia: Auñamendi |
Gesalibar (Arrasaten) eta Arlaban edo Leintz Gatzagan lotzeko gure
gaurko bidaia ukitzen du Arabako aran txiki eta berezi bat: Aramaioko
arana. Hemen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba bihurtzen dira Aramaioko
herrian; Untzilla, Uribarri eta Arexola adibidez Bizkaia edo Gipuzkoako
paisaia eta irudia dituztela, baina Arabarrak dira. Gainera, hemengo
euskara nahiko nahastuta dago Bizkaieraz eta Gipuzkeraz eginez.
Ia, Ia, Araban dagoen euskaldun zaharren leku bakarra.
Hor Gesalibarren hil zen Cánovas del Castillo 1897ko urtean,
eta datu historiko honekin lotuta badagoela eskultura bat Txirritaren
bertso batekin:
Ilda Canovas, fuera Canovas
Pikaro gaizki eziya
Galdu zituen gari-zelayak
Gaillendu zaio sasiya
Galdu zituen ipar garbiak
Gallendu trumoi garbiak
Gallendu zituen fueroak eta
Jaungoikuaren graziya
Galdu zituen bizi-lekuak
Galdu du bere biziya
Gesalibarko auzo honetan 1897ko abuztuaren 8an Angiobillok Euskal
Herriarentzat hain kaltegarri izan zen Canovas del Castillo Espainiko
presidentea hil zuen. (Lurra eta askatasuna)
Euskal Herri guztian bezala, Gipuzkoan ere artzainaren bizitza
benetan lotuta daudela. Aralartik joaten bazara ikusten dira hor
dauden borda batzuk, adibidez Arritzagan. Azken bolada honetan artzainaren
bizitza onartzen ari da hobekuntza batzuk, eta ikusi dezakegu askotan
eguzkiko panelak erabiltzen ari direla argia eta beste erabilkizun
nagusiak emateko artzainaren bizitzari. Naiz eta inguru publiko
eta babestuta, datu interesgarri batzuk badaudela alde horretatik,
eta momentu honetan %57 Aralarko lurrak dira ondasun publikoak,
bitartean %43 pribatuak direla esan behar da, 500 jabe ezberdinak
gutxi gora bera.
Orexako herria ematen digu Aralar eta Leitzaran arteko ibilbide
nagusiena eta herri barruan ikusten da ere Orixeko idazleen eskultura
omenaldia egiten. Hemen Nafarroako muga garbi nabaritzen dela eta
historialariak esaten digute 1200 urteak pasatu eta gero, Gipuzkoako
lurraldea Castilla barruan sartzen denean, Orexako mendiak izan
dira ezagunak "Gaizkile lurrak" bezala, zeren eta zeuden
egun bat eta bestea borrokak nafarren eta gipuzkoarren artean. Oraintxe
bertan Orexa da Gipuzkoa dituen biztanle gutxien herria (90 gutxi
gora bera).
Otsaurte eta Lizarrustiren arteko pagadiak Euskal Herriko zaharrenen
artean daude eta benetan ongi kontserbatuta eta babestuta daudela.
Hortik oinez ibiltzen zarenean ia-ia gorputz erdia sartu dezakezu
hostoaren lur azala barruan. Egia esan, Otsaurtetik Lizarrustira
zortzi ordu dauzkazue pagadien arteko bidetik jarraitzen etengabe;
Gipuzkoa bakarrik asmatu dezakezue zeure mendebaldean eta Nafarroako
Sakana orain zeure ekialdean.
Zer esateko San Adriango kaltzada eta bideari buruz. Aratz harria
eta Aizkorriren arteko mugak bidea erabaki egin dudala beti bezala
mendi barrutik gero basotik sartzeko eta bat-batean iristen zara
erdi aroko kaltzadan, XIren mendeko elizatxoa eta Tenplarioaren
apaiz-etxe gogorapenak. San Adriango bidea izan zen Gipuzkoa eta
Arabaren arteko bide nagusi bat erdi aroan, baino baita merkataritzako
loturaren bidea Europaren eta Castillaren arteko baliabideak saltzeko
eta erosteko geure Euskal Herritik bidez. Ondo segi eta laster arte.
Xabier Ezeizabarrena abokatua
eta mugalaria
mugalariss@hotmail.com
http://www.cybcity.com/mugalaris
|