Aurten
betetzen dira Donostian 50 urte Nazioarteko Zinemaldia lehen aldiz
plazaratu zela; beraz aurten urrezko ezteiak ospatzeko aukera
izanen dugu, Urrezko Maskorrak aurten Urrezko Eztei ospakizuna
bere ondoan izango du. ZORIONAK.
Data hau dugula eta,
egungo Zinemaldi Zuzendaritzak 50 urte hauen historia, xedeak,
gora behera azpimarragarrienen berri luze eta zabal arituko zaizkigu
eta ez da gutxiagorako ere, 50 urte urte asko dira inongo jardueran,
eta zine jaialdi batentzat hainbat eta gehiago.
Nire luma baino arituagoak,
prestuagoak, honetaz arituko dira noski, dena den, nire gogoeta
xumea zine jaialdiaren inguruan izanik, euskal zinemak Donostian
izan duen presentzia abiapuntu hartu nahi nuke. Ez da nire asmoa
une honetan lan serio bat aurkeztea, ezta ere momentu bakoitzean
gertatu eta gertatu ez zirenen analisiak egitea, eta ezta egungo
ikuspuntutik ondorioak ateratzen hastea, gogoeta xume aipatu dut
eta hortik abiatuko naiz.
 |
Ione, igo zerura, Joseba Salegi. |
Momentu jakin bat
hartu behar da. Nire begirada Eusko Jaurlaritzak parte hartze
zuzena duenetik, euskal zinemari laguntzak zuzentzeko unea hartu
behar. Banaka-banaka zenbait filmari laguntzak ematetik, laguntzak
arautzeko prozesuari ekin zitzaion, honen ardura Kultur Sailak
izan zuen, zine munduko zenbait pertsonen aholku, beren esperientziak
kontuan izan, oinarrizko irizpideak finkatu eta helburuak arautuz,
lehen laguntzak bideratzeko mediorik plazaratu zen.
Nik momentu haiek gogoratuz ezin dut ahaztu nola urteetan zehar,
jaialdi barnean euskal zinemaren eztabaidarik antolatu zela: produkzio
egoera, industri egitura beharra, barne egituratze prozesu ireki
baten beharra, instituzioen konpromisoa eta irtenbide posibleen
hausnarketarik egin zen. Pausorik eman, onartu eta lege bidez
eguneratutako laguntza legediaren zenbait atal "solfan"
jarriak izan ziren, borondate oneko eta ez hain oneko iritzirik
plazaratu zen, zine inguruko zenbait talde ezberdin taldeka osatze
prozesua eman zen, batzuetan topagune, bilgune, esango nuke merkatu
baten eskaparate zela Donostiako Zinemaldia.
Urteak joanik, Kultur
Sailak berak hartzen du nolabait esateko protagonismoa, aipaturiko
eskaparatea bereganatuz, plangintza berrien azalgune, urtean zehar
bideratutako proiektuen berri emateko leku, asmo berrien plataforma
eta horrela izendatu zen, Zinemaldi barnean egun batean "Euskal
Zinemaren Eguna" ospatzea.
Esan
beharra daukat inongo lotsarik gabe oso kontentu jarri ginela,
erabaki garrantzizkoa ez bazen ere, oro har, nahiko ondo hartua
izan zela esango nuke, bestela pentsatzen zuenik bazen ere, ofizialtasuna
zuen, euskaraz eginiko zineak bere lekutxo bat zuen, eskaparate
hartan oztopo bat gainditu zela zirudien, nahiz eta eguneroko
arazoak arazo izaten jarraitu.
Urte batzuetan eskema
sinple batekin ospatu ohi zen Euskal Zinemaren Eguna, arduradun
politikoen kontu ematea prentsaurreko baten bidez, luzemetrai
eta laburmetraien euskarazko proiekzioak eta amaitzeko ohizko
afaria.
Adibide modura, 1993an,
batzuk aipatzeagatik:
Laburmetraiak
- "Alberto" Iosu
Bilbao
- "Ignatius de Loiola" Gregorio
Muro
- "Argazkilarien begia" Iñaki
Dorronsoro
- "Denboraren gibelean" Mirentxu
Purroy
Luzemetraiak
- "Urte ilunak" Arantxa
Lazkano
- "Dollar Mambo" Paul
Leduc
1994an:
- "Ipar haizearen itzulera" Maite
Ruiz de Austri
- "Altsasu 1936" Helena
Taberna
- "Gernika" Itziar
Eleizalde
- "Gizon gaizto baten kondaira"
Myriam Ballesteros
1995an:
- "Maite" Carlos
Zabala eta Eneko Olasagasti
- "Balenciaga" Fundación
Balenciaga
- "Hotel Oasis" Juan
Calvo
Pauso bat aurrera
eman eta azken urteotan, egun honi beste egitura bat eman zaio.
Produktoreen artean elkarte bat sortzen da –IBAIA- eta EITB-Euskadiko
Filmategiarekin arduratu dira antolakuntzaz. Azken bi Zinemaldien
programazioak bateratzen ditut hemen:
FONDOS DE LA FILMOTECA
- Hamaseigarrenean
aidanez, Anjel Lertxundi, 1985
LARGOMETRAJES
- Lo mejor de cada
casa, Antonio Garzón
- Asfalto, Daniel
Calparsoro
- Ione sube al cielo
(Ione, igo zerura), Joseba Salegi
- Yoyes, Helena
Taberna
DOCUMENTAL
- La mafia en La
Habana, Ana Díez
CORTOMETRAJES
- Hauspo soinua,
Inás Fernández
- Torre, Oscar
Santos
- Hospital Krev,
Diego Fandos
- Hego haizea, ero
haizea, Guillem Salvá, Gorka Egia
- Hilarri, Manu
Gómez
- La lamia enamorada,
Toni Abad
- El vestido,
Asier Andueza
- Dame otro final,
Nerea Castro
- Hongos, Ramón
Salazar
- El plato sopero,
Julen Giménez
MAKING
OF
- Año Mariano,
Karra Elejalde, Fernando Guillén Cuervo
- Sabotaje, Ibarretxe
anaiak
PRODUCCIONES ETB
- Clara, TV Movie
- Teilatupean
telesail berriko atal bat.
- Platos sucios
telesail berriko atal bat.
- Campus telesail
berriko atal bat.
Iturria: http://www.sansebastianfestival.ya.com/2000/es/peliculas10.htm |
|
FONDOS DE LA FILMOTECA
VASCA
- Selección
de los documentales "Ikuskas", coordinados
por Antxon Ezeiza.
- La Fuga de Segovia,
Imanol Uribe (1981)
LARGOMETRAJES
- Hacerse el sueco,
Daniel Díaz Torres
- Marujas asesinas,
Javier Rebollo
- Silencio roto,
Montxo Armendariz
- La Isla del Cangrejo,
Txabi Basterretxea & Joxean Muñoz
- Jaizkibel,
Ibón Cormenzana
- Sabotage!,
hermanos Ibarretxe
PRODUCCIONES
DE IGELDO PARA LA FORTA-ETB
- Matar moscas a
cañonazos, TV Movie
SELECCIÓN DE CORTOMETRAJES
DE KIMUAK
SELECCIÓN DE OTROS
CORTOMETRAJES VASCOS
Iturria: http://www.sansebastianfestival.ya.com/asi2001/es/index.htm |
|
Ez noa gehiago luzatzera, aurrez
esan dut azterketa sakonik behar duela euskal zineak Donostiako
Zinemaldiaren inguruan eta ez bakarrik antolakuntzan, baizik bere
osotasunean. Argazkiak: http://www.sansebastianfestival.ya.com http://www.ciudadfutura.com/cinesol/pelis99/ionesubealcielo.htm http://www.cinespain.com/actua/estrenos/mejorcasa.php3
http://culture.coe.fr/Eurimages/100%20films/asfalto.htm
http://culture.coe.fr/Eurimages/100%20films/yoyes.htm
http://www.arabafilms.com/produccion/sabotage/sabotage.htm
http://www.arabafilms.com/produccion/marujas/marujas.htm
|