Ekoizpen
zinematografikoa arte bihurtzea. Hitz gutxitan, horrelaxe defini
dezakegu Elías Querejeta ekoizlearen egitekoa. Bere izenak
kalitatez janzten ditu ekoizten dituen film espainiarrak.
Elías Querejeta 60ko hamarkadaz geroztik dabil zinemaren
munduan, eta Zinemaldiak 50 urte beteko dituen edizio honetan
Fernando León de Aranoa-k zuzendutako "Los lunes al
sol" filma aurkeztuko du. Horrekin batera, "El ojo de
la cámara" dokumentalen bilduma prestatzen ari da
Vía Digital-erako, bertan, besteak beste, Javier Corcuera,
Gracia Querejeta, Joan Ubeda, Eterio Ortega, Manuel Gutiérrez
Aragón eta Jaime Chávarri zuzendariek hartzen dutela
parte.
-Elías, zer da "El
ojo de la cámara"? Dziga Vertov-ek begiaren
zinema asmatu zuen. Kamerarekin, inguruan gertatzen zen guztia
jasotzen zuen. Eta ez dugu ahaztu behar Lumiére anaiek
fabrika batetik irteten ari ziren langileak filmatzerakoan sortu
zutela zinema. Beti interesatu zaizkit horrelako gaiak.
-1990ean sei dokumental ekoiztu
zenituen, "El hombre y la industria" izenburupean. Zein
lotura dago lan horren eta "El ojo de la cámara"-ren
artean? Aiputakoez gain, ez
ditugu ahaztu behar "Los primeros metros" eta
"Siete huellas". Ni beti saiatu naiz zinema eskolak
sortzeko moduetara hurbiltzen, irakasleak eta gauza berriak ezagutu
nahi dituen jendea batera aritzen direlako lanean.
-"Euskadi
en clave de futuro" eta "A través de Euskadi"
bezalako lanetan, kamerak parte hartu ere ez duela egiten ematen
du, euskal herritarrei Euskal Herriaren egungo egoerari buruz
dituzten kezkak edo iritzia ematen uzten dien bitartean begira
egon baino ez duela egiten. Hala al da? Ildo hau zure aurreko
filmografian konstantea izan dela esango zenuke, eta beraz ez
dela zure aurreko luzemetraiekiko hain desberdina? Kamera oso lekuko inpertsonala
da errealitatearen aurrean. Ez zaizkit batere gustatzen protagonismoa
kamerek hartzen duten erreportajeak. Nire ustez, kamerak ez du
protagonista izan behar, baizik eta inpresioa eta espresioa transmititzeko
bide bat.

-Dokumentalen izenburuetan
erreparatuz gero, collage edo patchwork moduko zerbait direla
dirudi (dokumental bakoitzak zuzendari desberdin baten zigilua
baitarama), baina, beren osotasunean, gaur egungo unearen ikuspegi
orokor eta osatu bat ematen dute. Ados al zaude horrekin?
Eta nola lortu duzu hain zuzendari desberdinak bildu eta elkarrekin
lanean jartzea? Batasunerako
asmoren bat daukazu? Nik ez dakit estilo
bat nola sortzen den... Dena den, nire ustez denak saiatzen dira
estilo bat sortzen edo errealitatea modu berezi batean azaltzen.
Batasunerako asmoren bat ote dudan ala ez galdetzen didazu. Ba
ez, inolaz ere ez.
-"Los lunes
al sol", aurtengo Donostiako Zinemaldira aurkeztuko duzun
filmak, langabezian dauden lagun batzuren istorioa kontatzen du.
Oso izenburu iradokitzailea darama: aisialdiarekin eta zereginik
ez izatearekin dago lotuta... Zer esan diezagukezu horren inguruan?
Ez al da egia gero eta jende gehiago dagoela langabezian? Bibliak dioenaren arabera,
gizakia lana egitera kondenatuta dago, baina niretzako lana justu
kontrakoa da, ez da inolaz ere kondena bat. Zereginik ez izatea,
hori bai dela ikaragarria. Eta filma, hain zuzen ere, zereginik
ez daukatenengana hurbiltzen da. Astelehenetan izaten duten gauza
bakarra eguzkia da.
Elías Querejeta zinemarako
gidoiak idazten hasi zen, eta 1963an bere ekoizpen etxea sortu
zuen. Hain zuzen ere ekoizpenaren bidez bultzatu eta babestu ditu
zinema espainiarrean funtsezko diren hainbat eta hainbat proiektu,
hala nola, eta bakar batzuk aipatzearren, Carlos Saura-ren"La
caza" eta "Cría Cuervos", Ricardo Franco-ren
"Pascual Duarte", Víctor Erice-ren "El Espíritu
de la colmena" eta "El Sur", Montxo Armendariz-en "Tasio"
eta "Historias del Kronen", Gracia Querejeta-ren "Cuando
vuelvas a mi lado", León de Aranoa-ren "Barrio"
eta Javier Corcuera-ren "La espalda del mundo".
-Elías, zergatik zinema?
Nolatan hain tresna konplexua? Beharbada horrexegatik,
konplexua delako. Beharbada, gauza asko hartu behar direlako kontuan.
Beharbada, gaztetan beti gidoiak besapean hartuta ibili behar
izaten nuelako, egun batean nire buruari zera esan nion arte:
"hemendik aurrera, nik neuk onartuko ditut gidoiak. Nik neuk erabakiko
dut nola lana nola egin".
-60ko hamarkadan, Paris erreferentzia
artistiko moduko bat zen hasiberrientzat. Inoiz pentsatu al zenuen
bertan gelditzea? Jakina, bai horixe.
Behin eta berriro pentsatu nuen, baina nire errealitatetik ihes
egitea edo desertatzea zela iruditzen zitzaidan. Paris eta New
York ziren nire aukerak, baina sekula ez nuen joateko erabakia
hartu.
-Zure
filmek gizakiarekiko eta gizakiak inguruarekin dituen harremanekiko
kezka islatu dute beti. Hasieran, 80ko hamarkadara bitartean ekoiztutako
lanetan, modu intimistago batean, eta gero, trantsizioarekin eta
aldaketa politikoekin, esparru desberdinak lantzen
hasi zinen. Film asko eta asko ekoiztu dituzu. Nola lortzen duzu
hori? Zure ibilbidean inflexio punturik ikusten al duzu? Carlos
Saura-ren "Deprisa, Deprisa", Montxo Armendariz-en "Historias
del Kronen", Javier Corcuera-ren"La espalda del Mundo"
bezalako filmetan akaso?
Ni beti arduratu naiz
nire inguruan daudenez, txikitandik. Orain bertan ere, batzuetan
zera esaten diot nire buruari: baina, zertan zabiltza, Elías?
Jendearengana ahalik eta begiradarik zabalenarekin hurbiltzeak
norberaren burua ezagutzen laguntzen du, eta niri horrelako gauzak
erakusten dituzten filmak gustatzen zaizkit.
-Zinemak taldeko lana izaten
jarraitzen al du, garai batean artisautza tailerretan bakoitzak
gauza bat egiten zuenean bezala? Ala hori ikuspegi erromantiko
bat baino ez da? Zer pentsatzen duzu? Nik beti pentsatu dut
artisauek bezala egin beharko genukeela lana, beti, eta orain
ere bai. Beste garai batekoa naizela emango du, baina filmak egiteko
modua torlojuak egitea bezalakoa izatea... Film bakoitza historia
bat da, hazi egin nahi duen izaki bizidun bat, eta hori ezin da
egin industrian ikusten dugun errepikapenarekin.
-Zenbateko lekua izaten du
intuizioak proiektu bat aukeratzeko orduan? Nik inoiz ez dut intuizioa
neurtzen jakin. Gainera, kezkatzeko modukoa iruditzen zait pertsona
batzuk bizitzan intuizioari jarraitzen ibiltzen direla entzutea.
Intuizioa hor egongo da, baina ez dakit zer den. Nik, erabakiak
hartu baino lehen, hausnartu egiten dut, eta tartean intuiziorik
egon bada, ba egon dadila.
-Zure ustez, zein film gordetzen
ditu jendeak oroimenean? Zer da film bat gogoratzekoa izatera
eramaten duena? Pentsatzen dut hunkitu
egin dituzten edota pentsarazi egin dieten filmak gogoratzen dituela
jendeak. Eta film horiek beren buruarengan edo ingurukoengan pentsatzen
lagundu badiete, askoz hobeto. Nik "Capitanes intrépidos"
gogoratzen dut, Spencer Tracy eta Lionel Barrymore-rekin. Beti
hunkitu nau... Abestia ere kantatuko nizuke...
-Eta, ikusleei
dagokienez, herrialde batetik bestera asko aldatzen al da jendearen
erantzuna? Zer esan diezagukezu horren inguruan?
Niri
ez zait gustatzen jendea nire lanetik erabat aldentzea... 60ko
hamarkadan, spaguetti western-ak egiten ziren urteetan,
Erromako batek esan zidan: "Aizu, egizue kaka zahar hori,
berehala salduko duzue-eta!". Ni ikusleak errespetuz tratatzen
saiatzen naiz, neure burua errespetatzen saiatzen naizen bezala.
Nolanahi ere, jendeak uste baino film gehiago ikusten ditu, eta
gehiago ere ikus ditzake.
-Asko aldatu al da zinema egiteko
eta kontsumitzeko modua? Ez al zaizu iruditzen
irudiak gure bizitzan presenteegi daudela?
Ez al duzu uste irudiak horrela galdu egiten duela transmititzeko
duen gaitasuna? Irudiak ez daude hain
presente gure bizitzetan. Bakoitzaren esku dago ezetz esatea.
Duela urte batzuk, batek galdetu zidan: zenbat denbora ematen
duzu egunean telebistaren aurrean? Eta nik erantzun nion ez neukala
telebistarik. Nola liteke? esan zidan. Telebista eta liburuak
ez dira garrantzitsuak; hemen garrantzitsuena bizitzea da, ez?
-Bukatzeko, abuztuaren 19an
Eduardo Chillida hil zitzaigun. Dena esana dago bere inguruan,
ez dakit ezer gehitu nahi duzun: berari buruzko zerbait, futbolari
buruz, Hernaniz, Donostiaz, eskulturaz, filosofiaz... elkarrizketaren
bat, oroitzapen eta omenaldi gisa beharbada... Oso lagun onak ginen...
Oraindik ere busti egiten zaizkit begiak... Inoiz ezagutu dudan
pertsonarik zoragarrienetarikoa da.
Elías
Querejeta
Hernanin
(Gipuzkoa) jaio zen. Kimika eta Zuzenbide ikasketak
egin zituen. Gidoigile eta dokumentalista lanak
egin ditu. 1963tik bere ekoiztetxea sortzen
du. Ordutik, 50 film baino gehiago ekoizten
ditu. Cannes, Berlín, Donostia, Chicago,
San Francisco, Venecia, Viena, Brusela, Valladolid,
Manila, Sao Paulo, Biarritz, Bordeaux, Cartagena
de Indias, Bilbo, Colonia...bezalako festibaletan
sariak jasoz.
Honako
sariak eta merezimenduak jaso ditu:
- 1968 Bucintoro
saria, Venecia.
- 1976 Marathon
saria, Radio España.
- 1981 Guía
del Ocio saria.
- 1984 Dédalo
saria, Diario 16.
- 1985 Bruselan
omenaldia. Europalia.
- 1985 Londresen
omenaldia. British Film Institute.
- 1986 Lecce-n
omenaldia, Italia.
- 1986 Murcia-n
omenaldia.
- 1986 Caracas-en
omenaldia, Venezuela.
- 1986 Premio
Nacional de Cinematografía.
- 1987 Europa
Cinema 87, Italia.
- 1989 Txalaparta,
Hernani.
- 1992 atzerabegirako
emanaldia Chicagon, "Hugo de Oro" saria. Chicagoko
festibala.
- 1991 Atzerabegirakoa:
Miamiko festibala.
- 1992 Cannesen
omenaldia, Canneseko Festibala.
- 1994 Montpellier-en
omenaldia, Montpelliereko festibala.
- 1995 El Cairon
omenaldia, El Cairo-ko festibala.
- 1995 Varsovian
omenaldia, Varsoviako festibala.
- 1996 Gasteizen
omenaldia.
- 1997 Huelvan
omenaldia.
- 1998 Urrezko
danborra.
- 1998 Arte eta
Zientzia Zinematografikoen Akademiako Urrezko
Domina.
Bere
ekoizpenen artean hauek nabarmentzen dira:
- "La
caza", Carlos Saura.
- "Peppermint
Frappe", Carlos Saura.
- 'Los desafíos"
Víctor Erice, José Luis Egea,
Claudio Guerin.
- "La madriguera",
Carlos Saura.
- "El jardín
de las delicias", Carlos Saura.
- "Ana y los lobos",
Carlos Saura.
- "El espíritu
de la colmena", Víctor Erice.
- "Habla mudita",
Manuel Gutiérrez Aragón.
- "La prima Angélica",
Carlos Saura.
- "Cría
cuervos", Carlos Saura.
- "Pascual Duarte",
Ricardo Franco.
- "El desencanto",
Jaime Chávarri.
- "Elisa vida
mía", Carlos Saura.
- "A un dios desconocido",
Jaime Chávarri.
- "Las palabras
de Max", Emilio Martínez Lázaro.
- "Los ojos vendados",
Carlos Saura.
- "Mama cumple
100 años", Carlos Saura.
- "Dedicatoria",
Jaime Chávarri.
- "Deprisa, deprisa",
Carlos Saura.
- "Los primeros
metros", Carlos Saura Jr, Pablo Pérez
de Guzmán, Javier Anastasio, Iñigo
Ortiz, Fernando Argüelles, Ana Mampaso,
Fabian Montero, Santiago Pozo.
- "Dulces
horas", Carlos Saura.
- "El sur",
Víctor Erice.
- "Feroz",
Manuel Gutierrez Aragón.
- "Tasio"
Montxo Armendáriz.
- "7 huellas",
Gracia Querejeta, Juan Manuel Chumilla, Jesús
Ruiz, Jaime Botella, Nacho Pérez de
la Paz, Julio Médem, José Luis
Acosta.
- "Las cartas,
de Alou'' Montxo Armendáriz.
- "El viaje del
agua" Nacho Pérez de la Paz, Gracia
Querejeta, Jesús Ruiz.
- "El hombre y
la industria" José Luis Acosta, Chumilla
Carbajosa, Jaime Botella, Gracia Querejeta,
Jesús Ruiz, Nacho Pérez de la
Paz.
- "Una estación
de paso", Gracia Querejeta.
- "El aliento
del diablo", Paco Lucio.
- "Historias del
Kronen" Montxo Armendáriz.
- "El último
viaje de Robert Raylands", Gracia Querejeta.
- "Familia", Fernando
León de Aranoa.
- "Barrio",
Fernando León de Aranoa.
- "El ojo de la
cámara", Gracia Querejeta, Fernando
León de Aranoa, Azucena Rodríguez,
Eterio Ortega, Javier Corcuera, Nacho Pérez
de la Paz, Jesús Ruiz, Daniel Martín,
Sergio Oksman.
- "El partido
del siglo", Gracia Querejeta, Roberto Saura,
Luis Barrios, Manel Iglesias, Sergio Oksman.
- "Cuando vuelvas
a mi lado" Gracia Querejeta.
- "La espalda
del mundo" Javier Corcuera
|
|
|
Argazkiak: Elías
Querejeta
Euskonews & Media 180.zbk
(2002 / 9 / 20-27)
|