1) Xiberoko ekonomiaren aupatzeko, behar da, lehenik, ixtoriaren
oharpen ttipi bat egin.
Xiberoa
da laborantxatik bizi den probintzia bat eta hori beti danik hala
izan da. 13 500 bizizale dira, 35 herri ttipetan. Bi herri nagusien
artean antolatzen da Xiberoa, horiek dira Attarratze eta Maule.
Jentea
bere lurrari zinez lotua da bena behar izan du, beste mendigune
hanitxetan bezala, alde egin herritik, gosez hil baino. Familia
handiak ziren eta laborantxarako teknikak ez ziren orai bezala
pikoan. Zonbait joan dira auzo herrietara, Lapurdira bezala edo
hurrunago, Ameriketara, amets baten ondotik bezala!
Ixtoria neke hortan,
duela 150 urte, gertakari ixila ikusi ahal izan zen Maulen. Hau
zen, lehen oihal ehunmekanika (oihal fabrikatzeko mekanika) sartu
zela Maulen, 1864 urtean. Eta gertakari horrek, zinez markatu
du Xiberoko aurpegia azken mende hontan. Lehenik, Xiberoko 35
herriek, jentetze handia galdu badute epe hortan, Maulek, alreves,
garatu da ! Industri bat sortu da mekanika eta teknika berri horrier
esker. Oihala baliatzen zen espartiña egiteko eta Maulek
uken du 2300 lan postu arte industria hortarik bizi zirenak.
Bena gauza aipagarriena
da, garapen hori ez dela egin Xiberotar jendeekin, bena bai arrotzekentearekin!
Maulek ikusi du heltzen
Italiano zonbait, gero Españako gerla zibila denboran,
iheslari hanitx (asko), bereziki Aragoietik eta Nafarretik, eta
1950/1960 hamarkadetan, Portugesak izan dira. Eta nolaz Xiberotar
laborari haurrek ez zuten industrian lan egin nahi, Xiberoa bi
aldeetara joan da. Alde batetik Maule, bere lantegiekin eta imigrante
populuarekin eta bestalde beste 34 herriak laborantxa ixtoria
segituz. Horrek, Xiberoa 2 zatitan hautsi du eta egun ere ageri
da horren ondorio: Maule ez da euskaldun, bena bai gehiago Españul,
aldiz baserria errotik euskaldun egon delarik.

Ekonomiak bi bide
horriek jarraiki ditu. Laborantxa emeki emeki ttipitzen da, hau,
beste mendigune laborantxa (nekezaritza) bezala, eta Maulek bere
espartingintzak galdu ditu. Ez da egun 200 lan postu beno haboro
(geihago) baratzen industria hortan. Horrek ekarten du Xiberoaren
hustea, gazteek herria uzten beidute.
Egun Xiberoa 3 "zankoetan"
(anketan) bizi da: Industria, Laborantxa eta Zerbitzuak. "Zanko"
bakotxak 1000 bat lan postuekin.
Industriak ez balinbaditu
200 lan postu baizik espartiñatik bizi direnak orain, diberzifikazio
bat ezagutu du eta kasik 1000 lan postu, ofizio berrietan, bizi
dira. Izan dadin mekanikan, plaztikoetan, edo leheneko industriaren
aldamenekin. Kaotxo edo oihal egiten zuten batzuk, sartu baidira
automobil edo beste merkatu berrietan.
Monoindustria desagertzean,
lan postuak galdu dira, bena egun industria bada beti Xiberoan,
diberzifikatua da eta etorkizuna begi onez so egiten du.
Laborantxak ere bere
egituraketa egiten du. Gehiena bizi da ardi hazkuntzatik Xiberoko
laboraria. Sor markaren itzulian, axuriak (arkumeak) hobeki saltzen
dira, eta ardi ezneak ere salmenta ona badu Ossau Iraty sor markaren
bidez. Laborariak bilduak dira kooperatiba desberdin batzuetan
eta, Xiberoan da gehienik gazte plantatzen
laborantxan, Frantziari konparatuz. Elkar lan horrek uztak (fruituak)
ekarten ditu eta laborari gazteak ez dira berak (bakarrik) beren
etxaltetan bena bai elgarrekin lanean ari. Elgarretatze horrek
beren arteko gogoetak ere bai bazkatzen ditu, beren etorkizunaren
asmatzeko.
Azken "zankoa" zerbitzuena
da. Alde hortarik, usu (askotan) entzuten da ondo ekipatua dela
Xiberoa. Erakaskuntzan, 5 lizeo baditu. Zerbitzu publikoak ere
hor azkar dira. Bena zerbitzuak zinez lotuak dira aktibitate ekonomikoari
eta beste 2 zankoetan agertzen ahal diren kezkak, kaltegarriak
dirateke zerbitzuentako.
Azken oharra, behar
bada Xiberoaren aurpegi xuxena eman, da euskal kulturaren egoera.
Luzaz izan da Xiberoa, herri euskalduna, jentek, euskaraz mintzazen
baiziren. Egun ere, maskaradak eta pastoralak bizi dira. Bena
ohartu behar da, hizkuntza galtzen ari dela azkar, eta gero eta
gutiago euskaradun badela. Gure erroak ari dira galtzen eta ondotik
kultura ere itzaliko da.
2) Eta bihar?
Pentsatzen dugu Xiberoak
geroa baduela, eta ez dugu lotsa izan behar. Egia da, herria ahuldu
dela azken urte hauetan, bena purga hori egin beharra zen, eta
zonbaitek diote, goizago desagertu bazen espartingintza, edo epe
laburrago batean, ez zela holako itsesik izango.
Nola den, Xiberoak,
bere hautetsiak, bere ekonomia kargudunak, bere elkarteeak, denak,
plantatu eta abiatu dute "600 lan postu / 10 urte" deitutako plangintza.

Plangintza honen
helburu bakarra da hebentik hamar urtetara, egun den jente kopuruaren
atxikitzea Xiberoan. Erran nahi du, egun jente galtzetan balinbagira,
10 urteren buruan irabaztetan izanen girela.
Eta hori, ekonomiaren
bidez. 600 lan postu horietatik, 400 sortu nahi dira industrian
eta 200 bat zerbizuetan eta ofizio berrietan.
Aski xeheki estudioak
egin dira eta 2002 urte hau da plangintza horren hasiera. Xiberoko
herri alkargoak (Xiberoko 35 herriek egarretaratu dira egiture
batetan duela 2 urte) du plangintza hori eramaiten.
Gure laguntzeko,
Frantses gobernuak eta Akitaniak laguntza ekarriko dute. Beren
laguntza hori,diruz da. Fondo batetan 1.500.000 Euro ezarri dute,
lantegieri diru prestatzeko.
Beste sail bat izanen
da formakuntzan eta etxe bizitzeer buruz.
Azkenik, SODIE deitzen
den enpresa (Komerzial kanbara iduriko egitura bat da) ariko da
lantegien sustatzen, egitasmo berrien plantatzen eta lantegi berrien
eraikitzen. SODIE horrek badu adar Frantzia guzian, eta harren
erranez, kanpotik etor daiteke bat edo beste enpresa edo enpresalari
berri.
Bena, zonbait gira
pentsatzeko Xiberoko aterabidea, Hego aldetik, ere bai, jin daitela.
Eta hortan aritzeko, harreman lortzeko, ez da jenteen lana baizik,
enpresa buruen nahia. Ez dute politikoek lagunduko bide hortan.
Xiberoko ekonomiak
badu zer ikusia hego aldearekin eta urrats zonbait abiatu dira
bide hortan. Ber kultura eta mintzajea ukenez, nolaz ez anaitarzun
hori ekonomian bidera?
Dirua bat da, beharrezkoa
da, bena ez du indar ekonomikoa egiten. Lehenik, gizonek eta emaztek
dute egiten, haiek dute altxatzen herri bat. Eta Xiberoak nahi
ditu hego adearekilanko lotura horiek azkartu eta barnatu.
Joko hortan, beti
bezala Frantzian, ezin dira erabaki egokiak hartzen ahal hizkuntzaren
sustatzeko. Herri baten ekonomia oso lotua da bere nortasunari.
Nola egin? Hizkuntzari buruz agertu nahi ditugun erabaki guziak,
ebakiak dira. Frantziak beti gogor atxikitzen du. Artean, Xiberoko
bi Ikastolak oso nekez bizi dira eta jendeak euskara uzten du,
beidaki, mementoan, ezin dela baliatu eguneroko bizian. Honek
itzala ekarten du gure plangintzari.
Urhentzeko (bukatzeko),
Xiberotarrek beren herrian sineste badute, nola ez! Bena Euskal
Herriko anaie ttipiena izanez, badu bere anaie geihienen behar
gorria. Orduan, irakurle maitea, zerbait ideia edo irritzi balinbaduzu
Xiberoaren garapeneko, gogo onez entzungo zaitugu.
Argazkiak: http://www.infobasque.com/villes/mauleon.htm,
http://perso.club-internet.fr/jmglaria/PBasque-st-engrace.htm, http://www.argia.com/gida/eskiula1a.htm#argazkiak |