|
Baserriaren
inguruan aurkezten dogun monografiko honetan, baserriak historian
zehar izan dauen garrantzia aipatu eta batez ere dauen etorkizuna
erakutsi gura da.
 |
|
Argazkia:
nekatur.net |
Urteetan zehar, Euskal
Herrian Baserriak paper bikoitza bete izan dau. Alde batetik,
kultura-gizarte papera, gure nortasunarekin lotuta dagozan hainbat
tradizio eta ohitura mantenduz, eta bestetik paper ekonomikoa,
lehen sektorearen testigu legez.
Hau da, Baserria
era bitara ikusi izan da, "Erakunde" modura
eta "Esplotazio" bezala.
"Erakunde"
modura, Baserriaren papera oso garrantzitsua izan da gure paisaia
eta gizartea mantentzerakoan. Nahiz eta jarraian aurkeztuko doguzan
gaien artean Baserriak historian zehar izan dauen garrantzia adierazteko
ez dogun aipamen zehatzik egingo, sarrera honetan adierazpen berezi
bat egitea gustatuko litzakigu historikoki gure antolaketa giza-kulturalean
izan dauen eragina aipatuz. Argi dago Baserriak berak, Baserriko
lanek eta Baserriaren inguruko antolaketa ereduek (familia, auzoak,
auzolana, jaiak, ….) eragin zuzena izan dabela urteetan zehar
gaur egungo Euskal Herriko giza eta lurralde antolaketa zehaztu
eta mantentzerakoan.
Beste alde batetik,
"Esplotazio" bezala ere garrantzi haundia
izan dau Baserriak gure artean. Gure paisaian zehar sakabanatuta
agertzen diran baserriak gure lehen sektorea osotzen daben enpresak
dira.
Euskal Herriko gizarteak
orokorrean arlo ekonomiko guztiak enpresa txikietan oinarrituta
garatu dauz eta lehen sektorearen kasuan ere, Baserri bakoitza,
lehen sektoreko familia-enpresa txikia izan da. Belaunaldiz belaunaldi
enpresa hauen jarraipena familian bertan eman da, bertako ohitura
eta jakinturia guztia gurasoengandik semeengana pasatuz.
 |
|
Argazkia:
Horticultura Alberro Baratzaintza |
Honek urte eta mendeetan
zehar landu eta hobetutako teknika eta jakituria mantentzen lagundu
dau, baina argi dago honetaz aparte, edozein Sektore ekonomiko
bere osotasunean edo bertako enpresa baten garapena bultzatzerakoan,
beste "laguntza" gehigarri batzuk ere izaten dirala
beharrezkoak: enpresarien profesionaltasuna landu, teknologia
berriak erabili, produktuak hobetu,... Hori dala eta, azkenengo
urteetan zehar gure lehen sektoreari laguntza hauek errazteko
asmoz, badira gure artean formakuntzan, kalitatezko produktuen
garapenean, produkzio teknika berrien aplikazioan, teknología
berrien garapenean, eta arlo ezberdinetan lanean dabiltzan hainbat
pertsona eta erakunde.
Hemen aurkezten dugun
Web orrialde honetan agertzen direnak, laguntza horren adibidea
baino ez dira, Baserriaren garapena eta iraupena helburutzat daben
pertsona eta erakunde talde bat. Pantxi Altube, MENDIKOI |