Egungo
gizarteak gero eta garrantzia handiago ematen dio osasunaren prebentzioari,
eta horretarako, ariketa fisikoari buruz edo orokorrean kirola
egiteari buruz, asko hitz egin da. Ez da berria ariketa fisikoak
osasuna mantentzeko erabateko garrantzia duela, eta prebentzio
mailan puntu zentrala hor kokatzen dela.
Baina osasuna
ez dugu soilik kontzeptu mediku batetik ikusi behar, ikuspuntu
askoz ere zabalago batetik baizik.Ariketa fisikoak dakarren onura
beste arlo ezberdinetan ere kontuan eduki behar da:
- Ongizate psikologikoa
- Stressa murriztu
- Bakoitzaren burutzapena
- Tentuaren aldaketa
- Egoera mediku edo fisiologikoa
- e.a.
Osasuna bakoitzaren
oharpen eta norberaren egoeraren arabera ikusiko dugu, eta ezin
da ahaztu ez duela beti ariketa fisikoak, edo kirolak, osasuna
suposatzen.
Bai
bihotzaren gaixotasunen prebentzioan, bai hipertentsioan, gizentasunean,
diabetean edo eta hezurretako gaixotasunetan, programa ezberdinak
bultzatzen dira munduan zehar gizartearen osasuna mantentzeko.
Ez da berria ariketa fisikoak gorputzean duen eraginarengatik:
- Bihotz zirkulazio
funtzioa hobetzen da:
- Bihotz maiztasuna jaitsi
- Esfortzuaren ekonomia hobetu
- Bihotzeko eta giharreko oxigenoaren
garraioa handitu
- Odol hodien kopuru eta tamaina
hobetu
- Tentsio arteriala kontrolaren
hobekuntza
- Hezur gihardura:
- Patologi osteoartikularrak hobekuntza
edo eten
- Indarra handitu eta horrela
lesioak murriztu
- Osteoporosiaren aurka lan egiten
da
- Artikulazioen flexibilitatea
hobetzen du
- Metabolismoa:
- Gluzemiaren kontrola hobetzen
da, eta horrela intsulinaren beharra gutxitu
- Gizentasuna kontrolatzen du
- Lipidoen
irudia hobetzen da: Triglizeridoen edukia gutxitu, Colesterolaren
zatien proportzioa hobetu
Honek, gorputzak
bere energia lortzeko bide metabolikoak eta lanaren intentsitateak
suposatzen duen stressa murriztu edo jaitsi egiten du. Aldaketa
guzti honi orokorrean lanaren ekonomiaren hobekuntza deritzen
zaio eta lan fisiko berdina betetzerakoan gastu biologiko gutxiago
behar denean lortzen da. Honela, gorputzeko sistema guztiek erosoago
lan egiten dute eta oxigenazioa egokiagoa da.
Esandakoa
garbi badago, erraz uler daiteke jarduera ezak edo geldotasunak
gizakiengan ezintasun eta gaixotasun asko agertu arazi ditzakeela.
Bide hau jarraituz, egun ariketa fisikoa tresna prebentibo garrantzi
bezala erabiltzen da, baina ez bakarrik modu horretan, prebentzioan,
baizik eta gaixoek dituzten patologi ezberdinen errekuperazioan
ere (arnas aparatuan, metabolikoak, hezur artikularrak, e.a.).
Ariketa fisikoarekin
lortu daitezkeen helburuak, fisiologikoetaz gain, ezberdinak dira:
- Funtzio organikoak
hobetzen ditu
- Bizimodua aldatzen du
- Karga psikologikoa orekatu eta indartzen du
- Esfortzurako ahalmena handitzen du
- Norberaren ariketarako mugak irakasten ditu
- Ariketarekin agertzen diren sintoma eta seinalek ezagutzen
laguntzen du
Honekin, ariketa fisikoak izaten
dituen stress fisikoaren egoera, aldaketei inongo beldurra ez
izatea eta normaltzat hartzea lortu nahi da. Sarritan, beldur
gehiago izaten da ariketa fisikoan agertzen den disneari edo gihar
molestiei, gaixotasuna berari baino. Horregatik, ariketa fisikoa
beste tresna terapeutiko bat bezala planteatzen denean, garrantzi
handia izaten du alde psikologikoak Mugimendu Terapian
duen inplikazioa.
Mugimendu terapiak,
ariketa fisikoa tresna terapeutiko bezala erabiltzerakoan, beste
urrats bat eman nahi du. Honek esan nahi du, ez dela bakarrik
tresna prebentibo bat, baizik eta errehabilitazioan erabili daitekeena,
eta erabiltzen denean, beti terapiaren osagarri bezala. Ariketa
fisikoarekin bilatzen dena osasun egoera onargarri batera itzultzea
da, gaixoek modu horretan bizitza ahal duten egokien mantendu
dezatela.
Ariketa fisikoak
eskaintzen duena eta erabilera arloak hauek dira:
bihotz gaixotasunetan, bai prebentzio
eta bai errehabilitazioan. Arlo hau izan da lehena mugimendu
terapian
minbizi
gaixoetan: batez ere terapia ezberdinen errekuperazioan, nahiz
eta minbizi batzuen prebentzioan ere are eta garrantzi gehiago
izan (bularrekoan, Colon hestearen minbizian, e.a.)
gizentasuna, bai ume bai helduetan.
Umeetan gizentasunaren prebentzioa da erabateko garrantzia duena,
baina helduetan ez da gutxiago, II motako diabetean derrigorrezkoa
baita. Hala ere, ez da ahaztu behar diabete mota horretako prebentzioa
ume garaian hasten dela
arnas gaixotasunetan: asma, bronkitis
kronikoak
aparatu lokomotorean, postura
ez egokien ondorioen patologien prebentzioan, lesio artikularren
errekuperazio edo/eta mobilizazioa mantentzean
Ez dira hauek arlo
bakarrak, azken urteotan ere beste gaixo edo patologien errekuperazioan
ariketa fisikoa erabiltzen ari delako: IHESa, psikiatria, e.a.

Baina mugimendu
terapia aipatzerakoan garbi utzi behar da tresna terapeutiko lagungarri
bat bada, profesionaltasunez erabili behar dela eta ez edozein
moduan, bestela onuragarria izan beharrean kaltegarria bihurtu
daitekeelako. Aktibitate fisikoa sendagai bezala ulertu
behar da eta mediku batek agindu, banan-banan dosifikatu eta kontrolatu
behar du. Substantzi farmakologiko bat bezala mugimendu terapian
kontuan hartu behar dira Mota, Dosiak, Adierazpenak eta Debekuak.
Hau dela eta Mugimendu Terapian:
- Ahalmenaren balorazioaren
kontrola, adierazpena eta dosifikazioa medikuari
dagokio.
- Ariketa egitea,
esfortzuaren kontrola eta ariketaren aldaketa Ariketa
Fisikoko profesionalari dagokio.
Hona iritsita, aipatu egin behar
da, Mugimendu Terapian egindako ariketa fisikoa norberarena izan
behar duela, bai pertsona bakoitza ezberdina delako, baina gaixotasun
bakoitza ezberdina delako ere, eta are gehiago gaixotasunaren
fase ezberdinak ere aldakorrak direlako.
Horregatik, eta amaiera
moduan, azken ideia batzuk azpimarra nahi nituzke:
Ariketa fisikoak bere arriskuak
ditu, baina onurak gehiago dira
Norberaren mugak argi eta garbi
finkatu behar dira, une ezberdin guztietan
Kontrolik gabeko aktibitate fisikoak
gaixotasunean arrisku bat gehiago suposa dezake
Sedentarismoak kalte egin dezake,
bai gaixo bai osasuntsuetan
Ariketa fisikoak egoera fisiko
eta psikikoan lagundu dezake
Mugimendu Terapia
osasunerako eta terapiarako tresna garrantzitsu bat bada, osasun
publikoak beste terapiak bezala kontuan hartu beharko luke eta
ez bakarrik errealitatera eraman ez den hipotesi onartu bat bezala.
Iñaki Arratibel, SHEE-IVEF.
Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea |