Euri
asko egin du grekoek, Dionisos (Bako) jainkoaren ohoretan antolatzen
zituzten nola halako antzezpen erraldoi haiek ospatzen zituztenetik.
Iturri hortatik sortu ziren gaur egun ezagutzen ditugun tragedia,
komedia eta drama satirikoa. Gure antzerkiaren zutabe izan
dira eta oraindik ere badira, besteak beste, Eskilo, Sofokles
eta Euripides autore handiak.
 |
Tragedia
eta Komediaren Maskarak |
*Eskilo.- Tragediaren aita dela esan genezake eta poeta liriko
honek, bere hitzaren indarrari esker, tragedia bere gailurreraino
eraman zuen. Bere obretan: "Prometeo kateatua", "Oresteren trilogia",
... zuzenbidearen lehentasuna azpimarratu zuen mendekuaren gogo
itsuaren kontra, justizia legearen kontra, izpiritua indarraren
kontra.
 |
Teatro
greko bat |
*Sofokles.-
Izpiritu irekiko eta izaera baketsuko gizona zen. Jainkoei
ez zien Eskilok beste garrantzirik eman, baina, bestalde, ez zuen
Euripidesen ikuspegi arrazionalista hutsa ere. Sofoklesen ustez
patuaren ezinbesteko legeek baino areago, kausa psikologikoek
eramaten dute heroia galbidera edo moldatzen dute haren arrakasta.
Sofok1esengan gizakiaren zoriontasun ezaren kontzientzia eta oinazearen
aurreko duintasuna biltzen dira, baita pentsamendu arrazionala
eta haren menpeko ez diren indar ilunak ere.
Sofoklesen
eraginaz ohartzeko, aski da pentsatzea egungo kulturaren alorrean
Elektra, Antigona edo Edipo bezain garrantzitsuak eta erabiliak
diren pertsonaiak, gehienbat, autore horrek bideraturiko bertsioan
ezagutu direla.
|
Sarrera
txartel modura erabiltzen zituzten antzinako bi fitxa |
|
*Euripides.-
Bere garaiko jakintsuek eszeptikoa zela aurpegiratu zioten,
jainkoei ez ziela deboziorik, Greziako mitoak ez zitzaizkiola
axo1a. Nahiago zuen gizakien grinak eta beren barneko izaera deskribatu,
antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatu baino, eta hartaz
Euripidesek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu
zuen ospea da horren lekukorik garbiena. Euripidesen obrarik ezagunenak,
besteak beste, Medea, Bakanteak, Troiarrak, Helena, Hekuba eta
Ziklopea (drama satirikoa)dira.
Gaur
egungo gizarte honetan, arnasa hartzeko ere ia, ia, denborarik
hartzen ez dugun gizarte honetan, autore hauen lanak irakurri,
landu edo taula gainean ikusi ahal izaten ditudan bakoitzean,
harriduraz beterik gelditzen naiz, gizakia bere baitan zein gutxi
aldatu den behin eta berriz baieztatzen baitut. Gure kanpoaldea,
duda izpirik gabe, guztiz ezberdina da, baina gizakiaren muinean
murgiltzen garenean besterik ikusten dugu. Gure ikuspegi moralistak,
arrazionalistak, zoriontasun ezaren kontzientziak, gure mendeku
edo justizia egarriak, burrukak, grinak, izaerak, lotzen gaituela
guztiok orduko gizakia bezelaxe.
Jakin,
badakit, jende askok pentsatzen duela ikusentzunezkoen eta Interneten
garaian antzerkiak ez daukala tokirik, zaharkituta gelditu
den artea dela. Baina nire uste apalean, bidaia guztiak ezin dira
abiadura handiko trenean egin. Azken batean, oso bitxia izan arren,
garrantzi handiagoa du oinez ibiltzen eta orientatzen jakiteak,
nor bere buruaren jabe izateko. Bizitzaren bidaia egiteko. Gauzak
horrela, orain dela gutxi, Georges Lavaudant (Odeón
Théâtre
de L'Europe)-ko zuzendariak esandakoa datorkit burura: "Antzerkiaren
EDERTASUNA gaurkotasunari kontuak eman nahi ez izatea da. Antzerkiak
ez du egunerokotasunaren bila ziztu bizian zertan joanik".
Iñake Irastorza, aktorea |