| Folklorea eta Curriculuma
 Gabezia baten aurrekariak Euskal 
                Herriko kultura tradizionala edo herritarra irakaskuntzarekin 
                 erlazionatuko 
                duen edozei ekintzaren bilaketa gabezia baten oinarritik hasten 
                da, batez ere hezkuntza maila baxuenei dagokionez. Egun, eta irakaskuntza 
                zentro bat edo bestek aurrera eraman dituen esperientzia partzial 
                eta murriztuak salbu, zentzu zorrotzean folklorea ez da material 
                curricularra izan. 	Aurrekoaren ondorioa 
 da, benetan folklorea nola eta zein unetan irakasteari buruzko 
 aurre-esperientzia funtsezko eta orokor bat ez egotea. Honekin 
 batera, oraindik aztergai geratzen den eztabaida hauxe da: neska-mutilen 
 gaitasun desberdinen ikasketa eta garapenerako, folklorearen zehar-lerroen 
 erabileraren sustraiak finkatuko dituen oinarri teoriko curricularra. 
 Honexegatik, eskuragarri dauden material urriek hain zabala den 
 gai honen arlo edo alderdi oso zehatzak hartzen dituzte. Gehienetan, 
 erabilera orokorrekoak ezin dira izan; gainera, ez dira eskolan 
 erabiltzeko sortutakoak izaten, nahiz eta hezitzaileen borondate 
 onak askotan erabiltzea, eta beraien ikasleen eskuragarri izan 
 daitezen saiatzera, bideratzen dituen. 	Gaur egun, Haur 
 Hezkuntzak, proiektu curricularraren ikuspegitik, folklorearen 
 mundura jotzeko joera du, bereziki mitologia izaera duten arloetara, 
 eta dantzarekin elkartuta dagoen ekintza fisiko eta psikiko mota 
 garrantzitsu batera, garapen erritmikoa eta hasi berria den melodikoa, 
 eta abar. Etapa honetako hezitzaileek adinerako pentsatuak dauden 
 zenbait materialetara jotzen dute normalki, hala nola ipuinetara, 
 psikomotrizitate ekintzetara, musika eta besteetara, hauekin haurra 
 bere koordinazio gaitasunak eta erritmikoak garatzen jozten delako, 
 izpiritual corpusaren zati bat ezagutuz eta bertan barneratua 
 sentituz. 	Haurren etapako helburu berezien 
 lorpena erraztuko lukeena, zehatzak diren materialen eta sortuko 
 diren beste batzuen erabilera egokia litzateke duen. Lehen Hezkuntzan, 
 folklorearekiko erdietsi  eta 
 garatuko liratekeen gaitasun eta jarreren oinarria egokia litzateke. 
 Honela oinarri sendo bat finkatuta, ezagutza eta trebezien hobekuntza 
 Bigarren Hezkuntzan letozke. Folklorea eta 
 garapen curricularra Haur Hezkuntzatik 
 Lehen Hezkuntzara iristean ezarritako proiektu curricularrak, 
 ikaslea euskal kultura izpiritualetik geroz eta gehiago banatzeko 
 joera du. Norabide aldaketa hau, Lehen Hezkuntzaren aurreneko 
 urtetan ia nabaria ez dena, ikaslea bere hezkuntza proiektuan 
 aurrera doan heinean geroz eta nabariagoa egiten da, eta Bigarren 
 Hezkuntzako urteetan oso urriak dira, oro har, kultura tradizional/herritarraren 
 erreferentziak bere xehetasun guztietan. Bertsolaritza, adibidez, 
 salbuespen bat izan ohi da. Hau zenbait arrazioiengatik 
 gertatzen da: folklore arloan berariazko programazioen gabezia; 
 neska-mutilek bereganatu behar dituzten eduki kontzeptualen ugaritasuna; 
 ikaslea izaera unibertsalagoa duen kultura batera irekitzea, Euskal 
 Herriko biztanle gisa gertuago duen errealitate baten garapenaren 
 heburua galtzaile ateratzen delarik; egokiagoa den materialaren 
 gabezia hezitzaileak kultura era sinple eta errazago batean gelara 
 hurbil dezan, eta abar. 
 Helburu orokorra 	Oinarrizko Curricular 
 Diseinuak Lehen Hezkuntzarako ezartzen dituen Helburu Orokorretara 
 hurbilduz gero, etapa zehatz honetako ikasleak bizi diren giza 
 taldearen kultura tradizionalaren esparrua ezagutzeari buruzko 
 nolabaiteko beharra adierazten duten zenbait helburu aurkitu genitzake. 
 Beraz, honela folklorea curriculumean barneratua geratzen da. 	10. Helburuan 
 bereziki indar gehien ematen zaio modu orokor batean behar honi: 
 "Euskal Herriaren eta bizi den komunitatearen berarizko ezaugarri 
 sozio-kultural batzuk ezagutu, bizi izan eta baloratzea, bere 
 ingurunea eta euskal kulturara moldatuz, moldatzeko prozesu hori 
 konformista ez baizik eta aktiboa izango delarik. Eta, era beran, 
 hurbileko giza-talde eta kulturen ezaugarri eta funtzionamenduak 
 ezagutu, beroietan interesatu eta baloratzea". Helburu hau 
 bideratzeko garaian aurkitzen diren klabeak testuingurutzatutako 
 zenbait habileziatan oinarritzen dela demagun, ezagutzakoak eta 
 jarrerakoak batera: "identifikazioa", "ezagutza"eta 
 "balorazioa", Giza-talde zehatz baten partaide delarik, 
 bere aldagai kultural guztiekin, eta izpiritu kritiko batez. Hemen 
 zeregin profesionalaren arauak zehazten dira. Etapako helburu 
 orokor bat da, zeinean ez diren alor konkretuak zehaztu behar, 
 eta are gutxiago eduki blokeak. Proposatutako helburuen lorpenaren 
 garaian, Ikaskuntza Erreformaren klabe metodologikoa globalizazioa 
 dela ez dezagun ahantz, hala nola orokorrak nola gelakoak. 	Haurraren eguneroko 
 errealitatera gehiago hurbilduz, Garapen Curricularraren Dekretuan, 
 Ingurune fisiko-naturala eta sozio-kulturalaren ezagutza izeneko 
 ikasketa eremu bat aurkitzen dugu. Bertan berriro zehazten dira 
 Helburu Orokorrak, baina kasu honetan alor konkretu honetarako, 
 eta folklorearen sarrera curricularra identifikatzen da berriro 
 ere, 3. helburuan bereziki: " Ingurune fisiko eta sozialaren 
 ezaugarri nagusienen eta ingurune horretan ematen diren giza jarduera 
 usuenen (lana, kultura, aisia, etab.) arteko erlazioak ezartzea, 
 gizarte mailako diferentziak ezagutu eta kritikoki baloratuz eta 
 horien ondoriozko bereizketak gaitsetsiz." 	Alor berdinaren 
 barnean jarraituz, aurrean aipatutako Dekretuan aurkezten diren 
 eduki blokeetako, 4. blokean aurki genezake, Giza Ingurunea izenburupean, 
 eduki kontzeptual, prozedurako eta jarrerakoen multzoa, folklorearen 
 ikuspuntutik adierazitako heburuaren aipamena egiten duena. Eduki 
 kontzeptualen barruan, 4. taldean "Giza ekintzak" izenekoarekin 
 topatzen gara, eta bertan 2. atalean, "Ekintza kultural eta 
 artistikoak" . Oraindik argiago agertzen da 7. blokean, non 
 kultura tradizionala aipatzen da, argi eta garbi, eta noski folklorea 
 eduki kontzeptualen 4. taldean, "Euskal Herriko ohiturak, 
 usadioak eta adierazpen kulturalak, aintzina eta gaur." 	 Hezkuntza 
 Artistikoa bezala ezagutzen dugun eremuan, bertako helburu guztiak, 
 neurri handiagoan edo txikiagoan, folklorearen adierazpena agertzen 
 dutela beha genezake, batez ere alderdi musikal eta koreografikoetan, 
 non 11. helburua aurreko hamarren elkarketa orokorra den. 	Orain aztertutako 
 eremuaren eduki bloketan zentratuz, 3. blokeko C atalean, "Musika" 
 izenburupean, folkloreak agertutako alderdi gehienak biltzen dira 
 (ez denak, zehatzak diren batzuk aurreko eremuan agertu baitira, 
 "Ingurunearen Ezaguera" izenekoan, eta beste batzuk 
 baita ere, hizkuntzaren trataera ikuspuntutik lantzen dira):  
1.Adierazpen musikalaren oinarri 
 eta baliabideak: 
 		Gorputza. Dantza.Musika tresna. Pieza instrumentala.Abestia: alderdi musikal eta 
 adierazkorrak. 2.Euskal Herriko itxura eta musika 
 tresna herritarrak. 	Aurreko guztiarekin, 
 irakaskuntza zentroak bere Irakaskuntz Proiektu Curricularra gauzatu 
 behar du, zentro horrek ikasketa prozedura osoan parte hartzen 
 duen eskola-elkarteak hartu nahi dituen identitate ikurrak eta 
 baloreak zehaztu ondoren. Hemendik aurrera, lan taldeak eta mintegiak 
 Gelako Programazioak gauzatuko dituzte; zehaztapeneko hirugarren 
 mailan unitate didaktikoak eratuko dituzte, beraien ikasleek, 
 aurrez garatutako helburuak (goialdean aipatutakoak eta beste 
 batzuk) lor ditzaten. Folklorearen inguruko unitate hauek osatzeko 
 klabea, zikloko eta gela barneko ikasketa prozesuaren oinarrizko 
 eta benetako zelula, ZEHAR LERROA da. 	Gaur egun inork 
 ez du ulertzen irakaskuntza bakoitza bere aldetik doan multzo 
 disjuntuetako edukien partzelazio gisa. Alderantziz, ikasketa 
 prozesuak arlo desberdinetako helburu banatuen lorpenaren globalizazioa 
 hartzen du bere gain. Zehar lerroa, hitz gutxitan esateko, etapa 
 barruko, gela eta zikloko programazioen ikuspuntutik unitate didaktikoaren 
 beraren eremu desberdin hauen elkarketan sustraitzen da. 	Metodologikoki 
 hitz egiteko, "horizontaltasun" (zehar lerroak) harremanak 
 aprobetxatzea litzateke, ikasketa eremuen gainean oinarritutakoan 
 (zutabe bertikalen moduan), non hauetatik globaltasuna era natural, 
 testuingurutzatu eta esanguratsu batean agertuko litzatekeen. Folklore gaiaren 
 unitate didaktikoak eratzeko ideiak 	 Argi 
 geratu behar duen ideia bat, ondorengoa da: zentroaren ezaugarrien 
 arabera zentroaren barruan 
 eta ziklo zehatz batetako taldeko partaide diren profesionalek 
 eratuko dituzte unitate didaktikoak. 	L.H. eta D.B.H.ko 
 mailetan eta eskola hezkuntza ingurunean curriculumaren barnean 
 folklorearen trataerarekin lortzear dagoen helburua ez da inola 
 era "dantzariak" lortzearena, ezta ere musiko tradizionalak 
 lortzearena, baizik eta errealitatearen ikuspegi orokor bat ematearena 
 arlo desberdinen globalizazioaren ikuspuntutik, haurrari ezagutza 
 batzu eskaintzea, gizartearen barneko gizabanako gisa garatzen 
 eta bideratzen lagunduko duen jokabide prozedura eta jarrerak 
 eskaintzea, ezagutzera iritsi behar duen ezaugarri kultural bereziak 
 dituen giza-talde baten partaide dela konturatu eta ohartuz. 	Emaitza gisa 
 lortuko den unitate didaktikoak, bete behar du, lehe fase batean 
 behintzat helburu hau. Irakasleak ez du haurra garapen koreografiko 
 handiz hornitu behar. Euskal Herriko kultura herrikoiaren alderdi 
 zehatz batzuen erakustea besterik ez du bilatzen, beraien partaide 
 eginik, ikasleak bere giza eremu eta eremu kulturalaren parte 
 bezala onar ditzan, ahalik eta modu erakargarrienean. 	Honekin batera, 
 unitatearen eratzeak arlo curricular desberdinen globalizazioa 
 bilatu behar du, eta honetarako folklorea ongi hornitutako gaia 
 da. L.H. eta D.B.H.ren ikuspuntutik folklorearen garapenean partaide 
 dira gutxienez, hizkuntz alderdiak, alderdi sozialak eta artistikoak. Argazkiak: Danona Lekeitioko 
 Eskola Publikoa/Zubilleta Ikastetxea
 |