SARRERA.-
Artikulu
honen xedea, botere politikora iristeko emakumeek orokorrean eta
emakume talde antolatuek garatu dituzten estrategia desberdinen
eta estrategia horien argudioen azalpena egitea da, betiere Mugimendi
Feministaren barnean. Emakumeek era pertsonal eta bakarrean askatasun
praktika hau garatu dute, baina horretarako bide bakarra kolektiboa
dela esan behar dugu. Guztiz ezinezkoa da emakumeek bere sexu
atxikimendua baztertu nahi izatea. (AURKIBIDEA)
EMAKUMEEN ORDEZKARITZA
POLITIKORAKO BEHARRA.-
Gure inguruko herrialdeetako
erakunde politikoen jarduera, demokrazia ordezkagarrietan oinarritzen
da. Jarduera politiko hau, emakumeak existituko ez bagina bezala
(hau da, genero hausnarketaz kanpo) garatu izan da. "Berdintasunaren"
eta "Askatasunaren" ideal demokratikoak, "Gizonaren
Eskubideak" bezala jaio ziren, emakumearentzako bazterketa,
ezjakintasuna eta genero nortasunaren desagerpena (subsuncion
alegia) suposatu dutelarik gizonen partetik.
Gaur egun, "desberdintasun
sexuala" pentsamendu eta praktika politikoan sustraiturik
dago. Honenbestez, unibertsal moduan azaltzen zaizkigun kontzeptu
eta xede guztiak zalantzagarriak direla pentsatu beharko genuke,
batez ere genero gabeko eta abstraktua den balizko hiritartasun
konbentzionala. Izan ere, gehiegi egiaztatu baita, kategoria modu
hauek gizonaren mesedetan egin dutela beti, begibistakoa baita
gizonek emakumeak bete behar dituen ezaugarri eta neurriak ezarri
dituztela.
Demokrazietan eremu
publikoarekin berdindu da eta beraz, jarduera demokratikoa gizonari
historikoki loturik dituen jardueren jarraipena izan dela ondorioztatu
da. Anne Phillipsek arrazoi du genero ikuspegi batek (guk feminista
esango genuke) gutxienez bi inplikazio dituela esaten duenean:
1ª.- Alde batetik,
genero desbersintasuna eta genero desoreka onartzen duten mekanismo
ordezkagarrien aldaketaren beharra, modu honetan erabaki politikoak
(kuoten politika, paritatea ...) hartzen diren eremuen barruan
proportzionaltasun berri bat bermatu dadin.
2ª.- Beste aldetik,
eremu publiko eta pribatuaren arteko harremana berrantolatzeko
(%100 ordezkatzeko jomuga politika), emakume mugimenduen politiken
ekarpen guztiak ekintzarako irizpide bezala hartzea. Bi kontu
(jarduera) hauek behin- behineko bezala ulertu behar direla uste
dugu. Lagun on batek zioen bezala "feministak gara noizbait
hala ez izateko." Ez dugu inondik ere nahi, emakumeok etengabe
emakume gisa hitzegin beharko dugun mundurik, ez eta gizonek gizon
bezala hitzegin beharko dutenik. Defendatzen duguna, beste hainbat
menpeko, baztertu edo ixilarazi bezala gure helburuen ahotsa bermatua
izatea da. Epe hau, berdintasunezko hiritartasun bete bateruntz
egindako iraganbide une bat bezala ulertzen da. Demokrazia, mendeetako
errepresioak eraikitako desorekak ezabatzera daramaten jarduera
horiek bezala ulertzen dugu.
Feminismoak, gune
demokratikoan jakinean eta halabeharrez onartzen zituen kontuak
zalantzan jarri dituelakoan gaude. Kontzeptu eta zatiketa klasikoak,
hausnarketa eta praktika politiko feministarengatik baztertuak
izan dira (publiko, pribatua, eskubide kolektibo/indibidualak,
ezker/eskubi, unibertsal, partikularra...). Feminismoak, politika
egiteko modu desberdinetan bihurtzen den eztabaida partikularra
mantentzen du eta MF-aren programa oinarritu eta garatzen den
hiru ardatzak hauek lirateke.
- Politika lokal, nazional eta estatu
mailakoan emakumearen azpi ordezkaritza.
- Publiko/pribatu arteko muga bereizlearen
desgenerizapena.
- MF-aren esperientzia partehartze
demokratitzaile eran.
Egungo demokrazien
helburu, perspektiba eta itxarobideak arrazoibidezko ordezkaritza
eta noizbehinkako herri kontrola (4 urteroko hauteskundeak) badira,
demokrazia liberalak emakumeen funtsezko ordezkaritzari bizkar
ematen diola ondorioztatu behar dugu eta honenbestez, mendebaldeko
gehiengo demokrazia garaikideetan emakume ordezkari aukeratuen
kopurua oso txikia dela egiazta dezakegu.
Emakumeok teoria
eta itxurazko berdintasun politikoa lortu dugun bitartean, eragin
politiko erabakior bat ez dela jaso nabarmen egiten da. Emakumeok,
edozein eremutan jardunda ere, egungo ordezkaritza politikoetako
erakundeetan argiki azpi ordezkaturik gaude. Beraz, egin dezakegun
eta egin behar dugun galdera hau da: zein da zehazki iradoki genezakeen
alternatiba?
- Erantzunetako bat, emakume hautetsien
kopuru eta proportzioen hazkundera jotzen duena litzateke. Baina
gertaera honek emakumeen funtsezko ordezkaritza ez lukeela zergatik
gehituko badakigu. Izan ere, soilik emakumeon politika propioak
edo interesak lortzeko edo proposatzeko mekanismoak ezartzerakoan
benetazko ordezkaritza batetaz hitzegin ahalko dugu.
- Honenbestez proportzio eta kopuru
kostua soilik ez bada, zer erantzun behar genuke? Galdera posible
bat berdintasun politiko eta ekonomiko nahiz gizarte funtsezko
baldintzen arteko harremana barneratzen duen kuestioa litzateke.
Adibidez, ordezkaritzan aldaketa sakona eman den herrialde gutxietan
(ipar herrialdeak, Suedia, Norbegia, Danimarka). Hala ere, ez
da beste herriadetan gertatu, ez Europan eta ez Ameriketan ere,
EEBBak barne, emakumeen ordezkaritza politikoaren aldaketak
(kopuru handiagoa), emakume horien ordezkaritzak proportzio
aldaketa beste eremuetara zabaldu ez duelako.
Eremu horietako
bat, lan mundua den bezala, azterturik bi berrialde tipoentzako
(emakumeen ordezkaritza handiagoa dena eta txikiagoa denaren
artean) lan merkatuan emakumeen egoera bera da. Politika,
aldagarri independiente baten moduan osatzen dela zehatz dezakegu
azterketa honen emaitza moduan.
Badirudi gizarte
edo sakoneko ekonomi erreforma baten gabeziarekin funtsezko
berdintasun politikoak posible direla eta egungo demokrazia
liberala emakume ala haien interesen aurkakoa ez dela ondoriozta
dezakegu.
Edozein kasutan ere,
ez dugu ahaztu behar Iparreko herrialdeetan salbu, emakumeen sarrera
estatu politikan %2 eta %10-aren artean dabilela eta EEBB eta
BH-ri dagokionez %5-aren muga kostata gainditu dela. Politika
lokalari dagokionez, datuek hobera jotzen dute, %10-a eta %14aren
artean.
Datu hauekin batera,
zilegitasun demokratikoa demokrazia eta ordezkagarritasunaren
arteko, demokrazia eta bozka unibertsalaren arteko oinarrizko
parekotasunean aurkitzen dela kontutan hartu behar dugu. Hauek,
xehetasun eta borondate legitimatzaileak dira, eta kolokan jartzen
dute, batzuen ustez, gaur egun, gure bizitza nahiz pribatuaren
alorrean eragin izugarria duten erabakiak dituzten organu eta
erakundeetan, generoaren aldetik duten konposaketaren garrantzi
eza.
MF-arentzat dudarik
ez dago, bozka eskubidearen aldeko borroka emakumeak hautatuak
izan daitezen aldeko kanpainekin batera joan da.
60ko hamarkadan,
MF-aren bigarren uholde deituriko emakume mugimendua berpiztu
zen. Mugimendu berri honek, jarduera politikoari buruzko ezaugarri
zehatzak kritikoki ukatzen ditu eta batez ere erakunde ordezkaritza
bere azkenetako helburu bezala dauka benetan hala izateko kasuan.
MF honek, demokraziaren eta partehartze politikoaren benetako
mamia beste nonbait zeudela uste du.
Hala ere 90ko hamarkadatik
aurrera, erakunde politikan parekotasun handiagoa defendatzen
duen korrontea zabaltzen da eta denborarekin garrantzitsu eta
oinarrizko erronka bilakatu da.
Ikus ditzagun MF-ak,
gure bizitza publiko eta pribatuan eragiten dituzten erabaki nagusiak
hartzen diren organuen barnean ordezkaritza politiko handiagoa
lortzeko garatu dituen estrategi desberdinak. (AURKIBIDEA)
ALDERDI TRADIZIONALEN BIDEZ SARRERA ESTRATEGIAK:
MERITOKRAZIA ETA ELKAR AUKERAKETA.-
Estrategia honek,
oinarrizko justiziaren ideia batean egiten du bere defentsa eta
bereizkeria sexuala, gertatzen den bakoitzean, salatzen duten
argudio multzo baten barnean sartzen da.
Adibide bezala esan
genezake emakumeak sukaldaria izatea baina ez ingeniari, idazlariak
bai baina ez zuzendari izatea bidegabea den modu berean, eremu
politikoaren jarduera gunetik baztertuak izan daitezela ere bidegabekeria
da. Are gehiago, politikaren erabateko garrantzia dela eta bazterketa
hori bidegabekeri handiagoa litzateke.
Alderdi tradizionalen
bidez barneratze baten alde egin duten emakume feministak, bi
arazorekin egin dute topo gutxienez:
- Lehena, meritokraziarena. Aurriritzi
amankomuna da politikan beste gunetan bezala, horretarako balio
duten pertsonek egon behar dutela, hau da, edozein postu edo
funtzioan jarduteko meritu nahiko dituztela.
Hartaz, emakumeak
lehengo arazoarekin egiten dute topo bada, beraiek soilik baliagarriak
direla erakutsi behar baitute. Hau da, funtzio horretarako prest
eta baliogarria izanik, emakume izateagatik ala baliagarriak
izateagatik iritsi direneko duda, airean utzi ohi da
- Bigarrena, elkar hautaketarena
da. Ironikoena politikan balio ez duena irits daitekeela izkutatzen
dela da (meritu nahikoak dituena, hautatua justifikatzeko erabilitako
a posteriori argumentua baita). Alderdi politiko tradizionaletan,
hautaketa demokratiko prozesuetatik aske, iristen direnak, talde
baten interesak babestuko dituzten botere taldeengatik elkar
hautatuak dira, baliogarriak ala ez direnaren aparte, edo eta
karguan jarduteko meritu nahiko dituzten ala ez.
Ez da gure aurretik pasatako
hainbat ministro eta buruzagiren erreferentzia egiteko kontua
ere. Bitxiena, elkar hautaketa, talde hauen osaketa, gizonezkoek
egina dagoela da, emakume bat elkar hautatua izango balitz ez
litzateke emakumeen interesak defendatzeko eta bai talde horren
interesak defendatzeko. Meritokrazia eta elkar hautaketaz
aparte, beste arazo batekin topo egiten dugu. Azkenaldian botere
politikorako sarbidea demokraziaren arazo bilakatu den heinean,
emakumeen taldeak gutxienez, bere partehartzearen bidezkotasunaren
alde, kuestio berri bat plazaratu dute.
Kuestioa hau da,
emakumeek politikan ekarpen berriak egingo lituzketela, bai balore,
esperienzi eta iaiotasunak erantsiz: bizitza politikoa aberastuko
lukete, bizitza zainduago eta bihotzberago baten bidean. Beste
zenbaitetan, bertsio erradikalago bat isladatzen da.
Hain zuzen ere, gizona
eta emakumearen etengabeko gatazkaren argumentuaz emakumeen ordezkaritza
gizonezkoen partetik zentzugabekeria bezala salatuaz.
Lehenengo argumentuak,
emakumeen partehartzearen bidez justiziaren defentsarena alegia,
politikan sartzeko aukera ematekotan ez du ezer berririk gehitzen
emakumearen jarduerak edukinaren inguruan izan dezaken eraginean.
Bigarren argudioak
berriz, bere bi irakurketan, politikaren eduki eta egiteko moduetan
aldaketa suposatuko lukeela erakusten du.
Azpiordezkaritzak
arazo bat isladatzen du. Izan ere, gizon eta emakume, zuri eta
beltz, aberats eta txiro artean desberdintasunik ez balego, hautatuak
hautesleen bereizkeri eza handiagoaren erakusle lirateke. Baina
edozein maila sozialaren etengabeko azpiordezkaritzak arazoa dagoela
erakusten digu. Halako joera okerrak, ezin du izan istripu baten
emaitza eta zerbaiten ondorioa da.
Juztiziaren argumentuak
meritokrazia eta elkar-hautaketa erabiltzera gonbidatzen du. Izan
ere, emakumeen partehartze politikoaren edukinez ez du ezer esaten,
soilik politikan emakumeen partehartzerako aurkitzen ditugun oztopoak
ezabatu edo xumetzeko ordezkaritza kopuru formalari egiten dio
aipua. Bestalde, emakumeen balore desberdinen edo interes desberdinen
argumentuen beste bi bertsioekin, aurrerapauso bat deritzogun
ekintza ematen da.
Aurrepausoa hau litzateke;
bereizpen sexualak baldintzetan eta esperientzian emakumearena
soilik den, ikuspegi bat sortzean datza eta gizonarekiko osagarri
ala aurkari da. Emakumeak funtsez baztertzen dituen edozein ordezkaritza
sistema ez da soilik bidegabea; baizik eta ordezkaritza moduan
ere ezin da inolaz ere onartu. (AURKIBIDEA)
PAREKOTASUNAREN ALDEKO BORROKA: LEHENTASUNA ALA
ESTRATEGIA.-
Demokrazia ordezkagarriak
ezin du gizartearen islada perfektua sortu eta horretarako, berma
bakarra, hiritar guztiak batzar orokor batean biltzea litzateke.
Ordezkaritza mugen barnean, ordezkaritzan bete beharko lirateken
kategorien araberako akordiora nola iritsi litekeen, zaila da
ikusten. Honek, nahi duguna emakumeen interesak emakumeengatik
ordezkatuak izan daitezen ala bestetik, beren behar eta ardurak
bozkatu duten alderdiak defendatuak izatea galdetzera garamatza.
Parekotasunaren politikak
(%50) politikoki emakumearen alde lan egiteko birtualtasun bat
dauka eta hori, emakumeak, ordezkatuak izan behar duten interesen
talde bezala izendatuak izatea da. Beraz, gakoa, ez litzateke
emakume indibidual moduan ordezkatuak izatea (bozketa hautetsi
izateko eskubideak) eta bai, talde bezala ordezkatuak izatea.
Zurituko lukeen argudioa hurrengoa litzateke: "Emakumeek,
gizartean materialki maila desberdina izateagatik gizonengandik
objetiboki desberdinak diren interesak dituzte. Hala ere, eszenatoki
politikoan aktore indibidual modura, emakumeen sarrerak, ez du
interes horien alde borrokatuko denik esan nahi" (Sapiri).
Eta emakume politikoek konpromezu politikoetan estilo desberdinak
garatzen dituzten arren, arazoaren mamia emakumeen izenean hitzegiteko
orduan, ardura gehiegi erabiltzea da.
Honenbestez, emakumearen
aldeko politikak, testuinguru aldaketen azpiproduktu baten antzera
txertatzen dira maiz (lan merkatuaren behar berriak, beste talde
sozialen zoria, aukeren berdintasuna, beltzak EEBBetan). Emakume
gehiagoren hautaketa baliteke beharrezko izatea baina baldintza
moduan ez da nahikoa. Parekotasunak eskasa jarraitzen du izaten.
Nahiz eta estrategia ona den eta etorkizunean berezko errealitate
bat, sexuarena, politikoki garrantzi gabeko datua izango dela
uste dugu. (AURKIBIDEA)
EHUNEKO EHUNAREN ORDEZKARITZA UTOPIA AL DA?.-
Maria Moliner-en
hiztegian jasotako botere hitzaren hamaika definiziotan, gehien
interesatu zaiguna hurrengo hau dugu: " Botere baten jabe
izatea, zerbait egiteko gaitasuna izatea da". Bere egoeraz
jabetu diren emakumeak badira eta bizi diren errepresio baldintzarekin
bukatzea erabaki dute, bere nortasuna eraikiz askatasunaren bidetik.
Errepresio egoera
hau, gizonek emakumeen gain izandako botere politiko eta sozialak
eratuta eman zela onartu dute. Modu autoritario eta absolutuan,
indarkeria erabiliz, historikoki beren aurka erabilitako boterea.
Boterea erabiltzeko
modu desberdina ez zegoenaren ustetan, boterea menperaketarekin
identifikaturiko garaia daukagu jatorrian. Horregatik, botere
patriarkalari antza ikusten zioten bideak baztertu zituzten emakume
hauek.
Erakundeetatik kanpo
zeuden politika moduak garatu zituzten (demokrazia parte hartzailea
arestian aipaturikoa). Zenbait garaipen onartu behar zaizkie.
MF-aren barnean politika ulertzeko modu hau emakume askorengatik
jarraitua da, baina beste ibilde politikoak egiteko beharra ere
nabarmentzen da.
Euskal Herrian, behar
hori ikusten duen sektorea Plazandreoken zehazturik dago. Egitasmo
honetan, emakumeek bizi duten errepresio egoera, boterea adierazteko
eta eragiteko hamaika modutan bezain polifazetikoa dela ulertzen
da. Eta boterea eragiten den hainbat eremu aldatzeko sasoian eta
prest bada, botere politikoan ez ekiteko arrazoibiderik ez da
aurkitzen. Botereak usteltzen duen esaeraren arrazoibidearen aurrean,
botere hitza hitz dialektikoa dela ezin da ahantzi. Boterea etengabean
negoziatu, talde batzuetatik besteera aldatu, elkarbanatu behar
dela ulertzen dute.
Demokrazia modernoak
bere jatorrian emakumearen bazterketa osoa ezagutu zuela baieztatzen
dute zalantza izpirik gabe. Gizonek klasearteko ituna egin zuten,
sexuarteko ituna baztertuaz. Subjektu politiko modernoaren historia,
sexualki neutroa ez den subjektu politiko baten historia da.
Bertatik sexu bereizketa
politikoki garrantzitsua dela ondorioztatzen da eta horregatik
askatasun, justizia, eskubide, botere, publiko-pribatu, hiritartasun,
demokrazia kontzeptuei feminismoak egiten dieten kritika, emakumeak,
taldeko bezala baztertuak izan baitira. Halaber, feminismoak historikoki
emakumearekin erlazionatuak eta botere politikoarengatik garrantzigabeko
eta baztertuko gaiak sartu ditu, hala nola: abortua, sexualitatea,
amatasuna, etxelana etab.
Emakumeen esperientzi
historiko eta pertsonala kontuan harturik, eremu pribatua garrantzigabeko
bihurtzearen kontura, eremu publikoa hobetu ez dezaten saiatzen
dira. Emakumeak eskubide beteko hiritarrak izateko gizarte demokratiko
baten lorpena kontutan hartzen duen politika eta Patemanek dioen
moduan: "teoria eta praktika politikoaren arazorik sakon
eta konplexuena, bizitza politikoan gizateriaren bi gorputzak
bai gizabanakako femeninoa eta maskulinoaren sarrera nola burutu
daitekeen pentsatu eta asmatzea da: Egungo menpekotasun patriarkala,
aurkakotasun eta duala, nola bilakatu daiteke etorkizunezko bereizpen
autonomo, demokratiko batean?. Hau da bere erronka.
Eta Maria Xose Agrak
dioen moduan "ez da soilik demokrazia liberalaren parean,
oposaketan, demokrazia partehartzailea, aktiboa ezarriaz konpontzen.
Feminismo eta demokraziaren arteko elkargurutzamenduak, eremu
publiko eta pribatuaren berdefinizioa egiten du. Betiere, desberdintasun
sexual politikotik markatuak ez dauden parametruetatik, demokrazia
lan eremura etxe eremura eramaten du. Demokraziaren zabalpena,
eguneroko bizitzaren demokratizapena, aldiena eta erantzunkizunena
ere. Agian, "pertsonala dena politikoa da" lelo ezagunaren
irakurketa zehatza da hau. Boterearen ezagupen zabalagoa erakusten
du baina ez du zergatik esan nahi, pertsonaltasuna eta politikotasuna
gauza bera direnik, politika tradizionalaren aldaketa baizik,
eremu publiko-politikoan emakumearen sarrerak eraginda".
Sarrera hori, alderdi
politikoetan indibidual mailan emakumearen gehitzearekin sortzen
ari da eta edo emakume horiek ezartzen saiatzen ari diren kuota
sistemengatik. Bi kontu hauek positibotzat jo arren, norbait kanpoan
geratzen dela argi dago. Izan ere, gaur egun eremu politikoan
zenbait emakumeren presentzia ikusten bada ere, problematika zehatz
batekin emakumeak kolektibo moduan bazterturik daudela ikusten
da oraindik.
Perspektiba honetatik
emakume konkretuak, bere interes eta beharrekin, botere politikoan
ordezkatuak egon daitezen bilatzen da.
Politikaren eremua
aldatzeko ideia da bultzatzen dituena. Gobernuak, beharturik ez
bada, ez dute ezer egiten emakumearen alde, eta behartzen zaienean,
energiaren zarrastalketa eta ideien xumetze bat dago beti. Behartuta
ez daudenean atzerakuntza bat dago besterik gabe eta abortuaren,
umezaintegi, gizarte zerbitzuen... kontuak aztertzea besterik
ez dago.
Modu berri honetan
boterea erabiltzeko, lehenik lortu egin behar da eta hori da zailena.
Gizonek, boterearen praktikan eremu desberdinak eraiki eta atxikitzeko
erabili dituzte. Sortu dituzten eremu desberdinetatik eroso dabiltzan
bitartean, eremu publikotik baztertzen dituzte emakumeak, bertan
jasotzen diren kontuekin zer ikusirik ez dutela sinetsiaraziz
eta emakumeei interesatzen zaiena, hain eremu sakratu eta garbian
adierazia izateko duintasunik ez duela. Unibertsaltasunaren balioa
ematen diote eremu honi, unibertsaltasuna, pribatutasuna eta publikotasuna
bat egitetik etorriko dela kontuan hartu gabe.
Estrategia honek,
zilegi eta unibertsaltzat jotzen duen erememu bakarra. Egitasmo
politiko honek, politika unibertsalizatu, emakumeen interesak
kolektibo moduan defendatu, beren izateko borondatea adierazi,
ordezkatuak izan daitezen eta botere politikoaren barnean eragitea
nahi du.
Beren lehentasunak
honetan labur daitezke: Androzentrikoa ez den politika egitea,
%100aren ordezkaritza politikoa lortzea sexu bezala; politikan
emakumeen politika egiteko errealitate, ikuspegi eta modua sartzea;
sexu bereizkeria salatu eta berdintasuna bermatzen dituzten neurriak
proposatu; emakumeen eta beste emakume taldeen arteko itunak sustatu
helburu amankomunen oinarrian; Emakumeen ongizatea soilik ez dela
bilatzen gizarteari adieraztea, izan ere, hau gizarte osoaren
etekinaren mesederako baita. (AURKIBIDEA)
Arantza Campos, Zuzenbidearen
Teoria irakaslea-UPV/EHU |