Euskal
Autonomia Erkidegoan hainbat arrisku dauzkagu, ezaugarri beretsuak
dauzkan beste edozein lurraldek bezala, eta Administrazio Publiko
moderno eta eraginkor batek derrigorrean hartu behar die aurrea.
Arriskuen efektuak minimizatzeko
eman beharreko lehen pausoa, arriskuak existitzen direla aitortzea
eta arriskuok zer-nolako dimentsioak har ditzaketen zehaztea da.
Euskadiko Larrialdiei Aurregiteko Bidearen arabera (LABI) (ekainaren
24ko 153/97 Dekretua), honakoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan
dauzkagun arriskuak:
ARRISKUEN
IDENTIFIKAZIOA
Arrisku
horietako batzuk, beren ezaugarriak direla-eta, inoiz ez dira
larriegiak izango, zuzenean kaltetutako pertsonen kasuan izan
ezik; hala nola, pertsonak desagertzean edo trafiko istripu txikiak
izatean. Beste arrisku batzuk, berriz (arrisku sismikoak, esaterako),
Autonomia Erkidegoaren berezitasunak ikusirik, ez dute hondamendirik
sortuko.
Arrisku hauen ondorioz Autonomia
Erkidegoan sor litezkeen egoerak hasiera batean hondamendiak izango
ez diren arren, Taktika Operatiboak aurreikusi dira erantzun mekaniko
gisa, gertakariaren arabera hartu beharreko neurriak eta bitarteko
zein baliabideak mobilizatzeko jarraitu beharreko irizpideak zehazteko.
Arrisku hauetako baten batek uste
baino askoz ere dimentsio handiagoak hartuz gero, eta aurreikusita
dauden larrialdietarako ohiko egiturak nahikoak ez direla ikusiko
balitz, aipaturiko Euskadiko Larrialdiei Aurregiteko Bidea (LABI)
delakoan finkatutako mekanismoa aplikatuko litzateke.
LABI, apirilaren 3ko 1/1996 Larrialdiak
Kudeatzeko Legea-n arautzen den larrialdietarako sistemako
elementu nagusia da. Euskal Autonomia Erkidegoan jazotako edozein
istripu larri, hondamendi nahiz kalamitate publikori eta hauen
ondorioei aurre egitea da bere helburua, arriskua edozein delarik
ere.
Administrazioak zuzendutako beste
edozein larrialdietako planak daukan helburu berbera dauka LABIk;
alegia, egitura instituzionalak larrialdiaren ondorioz sortutako
egoera berrira egokitzea, hiritarrek eta ondasun publiko nahiz
pribatuek ahalik eta segurtasun maila handiena izan dezaten.

Material arriskutsuen
istripua.
Larrialdi handien kasuan erantzun
bat emateaz gain, LABIk, plan zuzendaria denez gero, Autonomia
Erkidegoko babes zibilaren planifikazioaren egitura orokorra ere
zehaztu behar du, eta plan berezia behar duten arriskuak zeintzu
diren adierazi ¾ EAEko Administrazioak dauka plan horien
gaineko eskuduntza¾ :
- Istripu industrial larria (Seveso
direktiba)
- Salgai arriskutsuen garraioa
- Basoetako suteak
- Uholdeak
Beste alde batetik, ohiki babes zibilak
tratatu dituen beste arriskuei eman beharreko erantzuna planifikatzea
(hala nola zentral nuklearrena edota arrisku belikoa) ez dagokio
ofizialki Autonomia Erkidego honetako Administrazioari. Horrez
gain, EAEn ez daukagu beste erkidego batzuetan dauzkaten arriskuen
kasurako (bolkanikoa edo sismikoa, adibidez) erantzun bat planifikatzeko
beharrik.
Europar Batasunak Seveso Direktibaren
bidez arautu ditu jarduera industrialek dauzkaten arriskuak. Bertan,
istripuren bat gertatuz gero kalteak sor litzaketen industrien
ezaugarriak finkatzen dira, eta segurtasun maila ahalik eta onena
izateko eta arriskua sortzearen kasurako erantzuna aurreikusia
izateko betebehar batzuk finkatzen dizkie
bai industrialari, bai Administrazioari, kalteak minimizatu ahal
izateko. EAEn, gaur egun, 12 dira araudi honi jarraituz larrialdietarako
plan bat daukaten industriak, eta, araudiak igo egin duenez exigentzia
maila, epe laburrean kopuruak gora egingo du ziurrenik.
Euskal Herrian sustantzia arriskutsu
asko ekoiztu eta kontsumitzen dira, eta, komunikazio sarearen
aldetik Penintsulan daukagun kokapena kontuan hartuta, handia
da oso gure erkidegoan zehar garraiatzen diren salgai arriskutsuen
kopurua. Berriki egin diren ikerketen arabera, 3.778.358 TM sustantzia
arriskutsuk zirkulatzen dute urtero EAEn. Arrisku honez jabetuta,
gure Autonomia Erkidegoak larrialdietarako plan bat prestatu du,
orain bertan Administrazio Estatalaren homologazioa jasotzeko
zain dagoena.
Gure Autonomia Erkidegoan dauzkagun
arrisku naturalen artean larriena, uholdeak izateko arriskua da,
zalantzarik gabe. Gogoan izan 1983ko abuztuan izandako uholdeak
direla azken 30 urteotan izan dugun hondamendirik latzena. Arrisku
horri aurre egiteko, gure Administrazioak EAEko Uholdeen Arriskurako
Larrialdietarako Plan Berezi bat dauka prestatuta, Gobernu Kontseiluak
1999ko ekainaren 8an onartu zuena eta 2000ko otsailaren 19ko EHAAn
argitaratu zena.
Erkidegoan daukagun beste arrisku
bat, basoetako suteak ditugu, baina arrisku honek, nolanahi ere,
ez dauka gure inguruko beste erkidegoetan bezalako gogortasuna,
hedadura eta maiztasuna. Urte sasoien aldetik ere,
guk ez ditugu mediterranear klima daukaten erkidegoek pairatzen
dituzten garai berdinetan izaten; izan ere, udazken eta neguan
izan ohi dugu arrisku handiena, eta udan, berriz, gutxiena. EAEko
Basoetako Suteetarako Larrialdietarako Plana 1998ko otsailaren
3an onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta 1998ko martxoaren 23ko
EHAAn argitaratu zen.
Bestetik, Plan Zuzendari gisa LABIk
daukan beste helburuetako bat, udalerrietako babes zibileko planetarako
ildoak finkatzea da. Besteak beste, 20.000 biztanle baino gehiagoko
hirietako udalek larrialdietarako plan bat prestatu beharko dutela
dio. Honi dagokionez, esan behar da azken hiru urteetan 20.000
biztanle baino gehiagoko euskal udalerri guztiek eta 5.000tik
gorako ia guztiek prestatu dutela beren plana, edo aurrez zeukatena
berrikusi dutela. Guztira, EAEko 73 udalerrik daukate larrialdietarako
udal plan eguneratu bat, eta gainerakoak prestatzen nahiz berrikusten
ari dira.
ABADIÑO
|
AZPEITIA |
DONOSTIA |
GERNIKA |
ABANTO |
BALMASEDA |
DURANGO |
GETXO |
ALONSOTEGI
|
BARAKALDO |
EIBAR |
GUEÑES
|
AMOREBIETA
|
BASAURI |
ELGOIBAR |
HERNANI |
AMURRIO |
BEASAIN |
ELORRIO |
HONDARRBI |
ANDOAIN |
BERGARA |
ERANDIO |
IGORRE |
ARETXABALETA
|
BERMEO |
ERMUA |
IRUN |
ARRASATE |
BILBAO |
ETXEBARRI |
LANTARON |
ARRIGORRIAGA
|
DEBA |
GALDAKAO |
LASARTE |
AZKOITIA | | | |
LEGAZPIA |
MUNGIA |
RENTERIA |
USURBIL |
LEGUTIANO |
MUZKIZ |
SANTRURTZI
|
VALDEGOBIA
|
LEIOA |
OIARTZUN |
SESTAO |
VILLABONA |
LEKEITIO |
ONDARROA |
SONDIKA |
VITORIA |
LEZO |
OÑATI
|
SOPELANA |
ZALLA |
LOIU |
ORDIZIA |
TOLOSA |
ZARAUZ |
LLODIO |
ORIO |
TRAPAGA |
ZIERBENA |
MARKINA |
PASAIA |
URNIETA |
ZUMAIA |
MOTRIKU |
PORTUGALETE
|
URRETXU |
ZUMARRAGA |
Larrialdietarako planek, gainera,
aurrerapauso handiak eman dituzte autobabeserako planetan ere.
Agiri hauetan, talde zehatzek (eskola, industria, zentro administratibo,
etab.) bai arrisku egoeratan, bai prebentzio eta aurreikuspen
kasuetan beren segurtasuna mantentzeko egin
behar dituzten jarduerak zehazten dira. Azpimarratzekoa da Erkidego
honetan dauden lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiek
larrialdietarako plan bat izan dezaten Administrazio honek egin
duen ahalegina. Horri esker, gaur egun 949 ikastetxek daukate
autobabeserako plana.
Ikus daitekeenez, Euskal Administrazioa
buru-belarri aritu da azken urteotan larrialdietarako planak prestatzearen
alde lanean. Lan hau, ostera, inoiz ezin da amaitutzat eman, beti
izango baita hobetu eta berrikusi beharreko alderdirik, segurtasun
maila areagotzeko ildo berriak finkatuz. Iñaki
Inoriza, Responsable del Servicio de Planificación. Dirección
de Atención de Emergencias. Departamento de Interior. Gobierno
Vasco |