| Europear integrazio prozesuak Europear
 Erkidegoaren barneko harremanak ainitz emendatu ditu. Penintsula
 Iberikoko herriak berant sartu dira erkidegoan, baina gaur egun
 oso leku garrantzitsua osatzen dute harremanentzat. Horrela,
 Pirineoak zeharkatzen dituzten fluxuek gorakada handia izan dute
 azken urteetan (+%410 1985 eta 1997 artean zamaketarentzat eta
 hauetatik %92 errepidez). Oraingo garraio politikak aldatuko
 lituzketen neurri inzitatibo azkarren ezean, iraganeko joerek
 iraungo dute (aurrikusia da + %340ko zamaketaren emendatze bat
 1997 eta 2020 artean). Bere kokapen geografiko estrategikoarengatik,
 bi autopista Europa zabaleko eta lurraldeen arteko ardatzei irekia,
 kanpoko sareei loturiko ekipamenduak (portua, aireportua, geltokiak,
 zamaketagune europearra), Euskal Herria Ipar-Hego harremanen
 erdi erdian aurkitzen da. Lurralde honetatik iragaiten diren
 fluxuek emendatze ikaragarria izan dute azken urteetan eta Perthus-ekoen
 mailara iritxi ere. Nahiz egoera honek alde onak izan jardun
 ekonomikoaren ikuspegitik, badaramatza ere mugatu behar diren
 alde txarrak. Pirinioen mendebaldeko pausuaren estutasunak, oreka
 galtze arrisku nabarmenak dakartza Euskal Herriarentzat: azpiegituren
 saturaketa, ingurugiroaren gaineko eragin txarrak, konkurrentzia
 lurraren erabilpenean... Azpiegituren arazoez aparte, orokorkiago
 kontutan hartzekoak dira garraioaren garapenak erakarriko dituen
 hirigintzako, ekonomiazko eta ingurugiroko ondorioak. EHGKko batzordeak eginiko lan
 bikainak argi utzi du erantzunak ainitz direla. Horrela baizik
 lasaitzen ahalko dira azpiegiturak eta ez egitasmo bakar batekin.
 Lan hauetan oinarritua, EHGKko Zuzendaritza Kontseiluak ondoko
 puntu hauen garrantzia azpimarratzen du Euskal Herriarentzat: 
 
 bere logistikarako eginahia
 azkartu
 egitasmoak garapen iraunkor
 baten kontzeptuan sartu
 azpiegiturak gaur egungo intermodalitatearen
 erronkei egokitu
  1.- Euskal Herriaren logistikarako
 eginahia azkartuDuela hamar bat urte, garraioaren eta logistikaren inguruko jarduera
 ekonomiko handia garatzen ari da gure lurraldean. Adibide berriak
 ditugu, hala nola Mugerreko zamaketagunean kokatu diren talde
 berriak, eta erakusten dute enplegua sortzen eta balio erantsia
 eragiten duen arlo bat dela (goi mailako erakaskuntzaren inguruko
 perspektibak, bereziki logistika mailan).
 Euskal Herriak lurraldeko logistikarako
 eginahi hori azkartu behar du elkarren artean lotuz sare batean:
 Baionako portua, Hendaia-Irun plataforma, Mugerreko EZGa, trenbide,
 errepide eta autopista azpiegiturak. Garraio modu guztiek sinergian
 lan egitera eramanez, eta intermodalitatearen aldeko politika
 bati esker, alor honek garapen on bat izango luke, aldi berean
 gure lurraldetik iragaiten den zamaketari irtenbideak eskainiz,
 eta datozen 25 urteetan fluxuen emendatzea trenbidearen aldera
 eraman beharko luke. 2.- Egitasmoak garapen iraunkor
 baten kontzeptuan sartuGaurko fluxuen emendatzea gelditzeko, baita ere harremanen garapen
 ikuspegi batekin, egitasmo batzuk ikertzen ari gara. Trenbidekoak
 edo errepidekoak izan, gauza beraz ohar gaitezke: orain ditugun
 azpiegiturek ezingo dituzte geroko fluxuak jasan. Gure lurraldeak
 azpiegitura egitasmoak izanen ditu datozen urteetan.
 Euskal Herria oso eremu uzterra
 da. Oraingo belaunaldien igurikitzeei erantzuteko, gerokoen baliabideei
 kalterik egin gabe, ahal gaitzak erabili beharko dira, alde batetik
 eraikin baten sortzeak edo berkalifikazioak ukan dezakeen eragina
 ebaluatzeko, eta bestetik lanak egiteko orduan ingurune irizpide
 zorrotzenei erantzuteko. Ingurugiroaren eta oreka ekologikoen
 begirunea, lurralde honek duen alde azkarra, hala nola egitasmoa
 lekuaren giroan kokatzea, hausnarketaren baitezpadako ardurak
 izan behar dira. Norabide horrek gizarte zibileko eragile guztien,
 lurralde egituren eta Estatuko zerbitzuen arteko benetako elkarrizketa
 zabal baten beharra du, egitasmoen adosgarritasun sozialaren
 baldintzak zehazteko asmoarekin. 3.- Azpiegiturak gaur egungo
 intermodalitatearen erronkei egokituKanpoko harremanen sarean
 loturiko azpiegiturekin, Euskal Herria oso leku egokian aurkitzen
 da. Alabaina, Europako Ipar eta Hegoaldearen arteko harremanen
 garapenak zalantzan ezarriko dute lurralde honen gaitasuna fluxu
 hauek kudeatzeko.
 Hau dela eta, eta nahiz Mugerreko
 EZGa azkartu, lau ardatz eraginkor lantzekoak dira: 
3.1- Baiona eta mugaren arteko
 trenbidearen azkartzeaEuskal Herriak lehentasuna
 eman behar dio trenbidearen garapenari (batez ere zamaketarentzat)
 Baiona trenbide-gurutze bilakatuz, hiru arrazoiengatik:
 
 
 Lurralde egiturek, Estatuak
 eta Europak argiki agertzen dira garraio honen garapenaren alde
 Iparrean diren trenbide azpiegiturak
 azkartzeko egitasmoak (Tours Bordale AHT, Bordaleko botila zintzurra,
 Bordale eta Akize arteko ahalmenen hobetzea)
 Hegoaldean den Y egitasmoa Donostia,
 Gasteiz eta Bilbo artean, eta berantago Iruñarekin lotura
 bat.
  
Garraio modu honen garapen azkar
 baten hipotesia kontutan harturik eta politika nazionaletan eta
 Europa mailan ematen zaion lehentasuna ikusirik, lehen bait lehen
 ebaluatu beharko dira, gaur egungo Landen hego muturreko eta
 mugaren arteko trenbide sarearen ahalmenak eta mugak, beharrezko
 bermoldaketak pentsatzen hasteko, besteak beste Baiona-Mousserolles
 botila zintzurra, lerro berri baten aukera baztertu gabe. 3.2- A63a 2x3 bidetara zabaltzeaMoldaketa hori antolaketa
 eta garapen eskemaren barnean sartzeak, epe laburrean erantzun
 bat ekar diezaioke trafikoaren garapenaren arazoari, azpiegitura
 hau ingurugiro neurrietara egokituz.
 3.3- Nafarroarekiko errepide
 sarea berkalifikatuTrenbidearen aldeko berrorekatzea
 kontutan izanik, ez dirudi aproposa trafiko internazionala hartuko
 lukeen ahal handiko errepide ardatz berri baten eraikitzea. Indarrak,
 Nafarroarekiko sarearen berkalifikazioan ezarri behar dira, ditugun
 ardatzetako bat moldatuz, adibidez Baiona-Uztaritze errepidearen
 neurrietan. Zertarako?
 
 
 lurralde arteko trafikoaren
 garapena errexteko, baita ere Nafarroarekiko harreman ekonomiko
 eta kulturalak.
 Barnekaldearen eta kostaldearen
 arteko eskuragarritasuna areagotzeko lotura gehiagoren bidez,
 horrela lurraldearen garapen orekatu batera joz.
  
3.4- Baionako portuaren azkartzeaUrte anitzetan eramaten
 ari den portuaren ekipamendua eta portuko jardueren dibertsifikazio
 politika segitu behar dira.
 
 Baionako portua ez da berez Pirineoen zeharkaldirako irtenbide
 bat, baina, Mugerreko EZGa bezalaxe, errepide ardatzen estutasunari
 erantzun bat ematen die, Euskal Herria zeharkatzen duten bide
 luzeko transit fluxuak itsasotik bideratuz.
 
 Garraio motaren transferitzeak logistika jardunen garapenerako
 aukera ezin hobea eskaintzen du, ekartzen duen balio erantsiarekin.
 
 Azkenik, itsaso mailan, Baionako portua mundu zabaleko ibilbide
 erregularrei irekitzea (Bilbo eta Pasaiako portuekin lankidetza
 azkartuz), aldi berean, gure enpresen garapenaren berme bat litzateke,
 eta Euskal Herriruntz datozen errepide ardatzen estutasuna ttipituko
 luke.
 
 
 Aipatzen den errepide fluxuen emendatzea ez da halabehar bat.
 Garraio modu alternatiboei lehentasuna emanez, neurri erakargarriak
 eta ez erakargarriak ezarriz (finantza eta legezkoak besteak
 beste), itzulia ematen ez bazaio, joerak motelduko dira epe laburrean.
 Garraio politika eraginkor batek eragile guziak elkar bizitzera
 eraman beharko lituzke, merkatuak aukera ematen baitu. Egia da
 errepidea oso sistema malgua dela, baina zerbitzua eraginkorra,
 kostea konpetitiboa eta erakargarria baldin bada, garraiolariek
 ez ote dute trenbidera edo itsasora joko? Duen garraio modu aniztasunarekin,
 Euskal Herriak, gauza ainitz ditu bere alde. Hauek sinergian
 erabiliko diren neurrian aterako dira Pirineoen zeharkatze arazoari
 erantzunak. "Bidearen nagusitasuna"
 inposatuko da baldin eta funtsezko neurriak hartzen ez badira
 epe ertain eta luzerako, jakinez azpiegitura berri baten moldaketa
 edo eraikuntza orain erabakiko balitz, hamabost urteren buruan
 gauzatua izanen dela. Baptiste Boloqui,
 Euskal Herriko Garapen Kontseiluko idazkari nagusia
 |