Dendrokronologiaren erabilera
Dendrokronologiaren aplikazioak
ugariak dira. Aplikazioaren arabera izen ezberdinak erabiltzen
dira dendro aurrizkia jarriz lagundutako zientziaren aurretik:
Dendrogeomorfologia, lur azalaren prozesuak datatzeko;
Dendrohidrologia, ingurune urtarraren dinamika
ikertu eta datatzeko; Dendroglaziologia, iragan
eta egungo glaziarren dinamika ikertu eta datatzeko; Dendropirokronologia,
iragan eta egungo sute naturalen dinamika ikertu eta datatzeko;
Dendroklimatologia, iragan eta egungo klima ikertzeko;
Dendroarkeologia, zuhaitzak noiz bota ziren eta
eraikuntzan noiz erabili ziren datatzeko ; Dendroekologia,
ekosisteman eragina duten faktoreak aztertzeko; adibidez azken
mendeko CO2 igoeraren eraginez hazkuntza aldaketa azterzeko.
Dendrokronologia Euskal
Herrian
Beste herrialde batzuetan zientzia
hau oso aurreratuta badago ere, gurean hasi berria da. Dakigunez
lehenengo ikerketa Nafarroako Alaiz eta Leyre mendikateetan egin
zen (2). Honetan pagoaren prezipitazio
eta tenperaturekin loturiko hazkuntza azaldu zen. 1991-ean Fréderic
Guibal-ek beste ikerketa batzuk egin zituen (3)
Gipuzkoa eta Bizkaiko hemezortzi eraikuntzetako zuretan hartutako
zilindroak aztertuz (denak Quercus sp.).
 Grafika honek Urkiolako
baso baten pagoen hazkuntza
aldaketaren portzentaia ematen digu. Honekin baso
honetan noiz egon diren mozketak jakin dezakegu.
Bere helburua XV. mendetik XVI.
mende bukaerarainoko kronologia egitea zen. Lortu ez bazuen ere
bere datuak oso oinarri baliagarria izan daiteke ondorengo ikerketa
sakonagoentzat. ARKEOLAN-ek, adibidez, duela ia bi urte dendroarkeologiako
proiektu handi bat martxan jarri du: Irunen portu erromatar baten
aztarnak datatzea. Horretarako, garai hartarainoko kronologia
eraiki behar da gaur egunetik hasita, Gipuzkoa osorako kronologiak
osatuz eta beharbada beste lurraldeenak ere. Horregatik Guibal-en
datuak ere oso baliogarriak izango dira seguraski. Joseba Lizeagak
ere 1995-etik haritzez (Quercus sp.) kronologia osatzen ari da
Nafarraldean. Hasierako asmoa bere etxea datatzea zen. Horretarako
bizirik dauden zuhaitzetan (420 urtetakoa zaharrena) eta inguruko
etxeetan laginak hartu zituen. Azkenean etxea 1710. urte inguruan
datatu du (gainera lehenengo jabeen ezkontza urte horretan izan
zen). Hartutako eraztunik zaharrena 1420 urtekoa da. Euskal Herriko
Unibertsitateko Ekologia eta Landare Biologiaren Sailan ere duela
urte erdi bat dendroekologiako ikerketak egiten ari dira Urkiolako
baso natural baten historia eta bilakaera ezagutzeko. Mekanismo
hauek ezagutzea oso baliagarria izan daiteke berriztatze lanak
egiteko, hau da, gure baso naturalak berreskuratzen laguntzeko.
Oharrak
- Dendron (zuhaitza), Chronos (denbora)
eta Logos (zientzia) greziar hitzetatik. (ITZULI)
- CREUS
J., FERNANDEZ A., MUNARRIZ D. (1992). DENDROECOLOGIA DE LOS HAYEDOS
SURORIENTALES DE NAVARRA, SIERRAS DE ALAIZ Y LEYRE. Actas del
congreso internacional del haya (19-23 de octubre de 1992). Pamplona
(Navarra) Vol. 1. Ministerio de Agricultura y Pesca e Instituto
Nacional de Investigación de Tecnología Agraria
y Recursos Forestales. (ITZULI)
- GUIBAL
Fréderic, (1993). ANALYSE DENCROCHRONOLOGIQUE D'ÉCHANTILLONS
DE BOIS DU PAYS BASQUE. Berak Arkeolan-i utzitakoa. (ITZULI)
Oinarrizko bibliografia:
- Stokes M.A. & Smiley
T.L. (1968). An Introduction
to Tree-Ring Dating. University
of Chicago Press, Chicago.
- Fritts H. C. (1976). Tree-rings and Climate. Academic Press, London -New York- San
Francisco.
- Fritts H. C. & Swetnam
T.W.(1989). Dendroecology:
A tool for evaluating variations in past and presents forest
enviroments. Advances
in ecologicas research, Vol 19. Academic press, London.
- Cook, E. R. (1990). Metods of dendrochronology: aplications
in the environmental sciencie.
International Institute for Applied System Analysis. Kluwer Academic
Publisers, Dordrecht, The Nertherlands.
Internet-en:
www.ngdc.noaa.gov/paleo/treering.html
Javier Herrera,
Euskal Herriko Unibertsitateko Ekologia eta Landare Biologia
Saileko kidea |