Artikulo hau, Beizamako
baserri punta batera, Donostia erdiko edozein etxetara bezain azkar iritxi
daiteke, kostu berarekin eta kalitate berarekin. Horretarako nahikoa da
ordenagailu bat izatea, internetera konesioa edukitzea eta erabiltzen jakitea.
Baina baldintza hauek, leku bateko zein bestekoarentzat berdinak dira.
Duela hiru urte inguru, Gipuzkoako nekazal guneetako jende talde batek,
Irlandara bidai bat egin genuen. Landa Garapeneko hainbat proiekturen artean,
telezentro bat ikusteko aukera izan genuen. Telezentru hau, Ifar Amerikako
enpresa batzuentzat aritzen zen lanean; ordutegi desberdina izanik, batean
bukatu ezin ziren zenbait lan, internet bidez beste zentrura bidaltzen ziren
han jarraitu zezaten. Garai hartan oso kuriosoa gertatu zitzaigun esperientzia
hura. Baina oraindik gehiago harritu gintuen bertan haurtzaindegi bat izateak;
zazpi pertsona ordenagailu aurrean -denak emakumeak- eta bi pertsona haurtzaindegian.
Farre egin genuen esan zigutenean, ama batzuk ordenagailua utzi eta bere
haurtxoari bularra ematera joaten zirela, baina benetan interesgarria iruditu
zitzaigun proiektu hura. Emakume haiek, bere etxetik gertu lan eroso baten
aukera zeukaten eta haurrak izatea ez zen oztopo bere lanean jarraitzeko.
Dena den, ia hiru urte igaro behar izan dute, antzeko esperientziak Euskal
Komunitate Erkidegoko nekazal guneetan martxan ikusten hasterako.
Baserri eta nekazal guneen arazo nagusienetako bat, azpiegituren arazoa
izan da. Neuk ezagutu ditut -eta oraindik mutiko bat sentitzen naiz- atariraino
kotxea iritxi ezin zen baserriak, urik ez zeukaten baserriak eta ipurtargia
bezelako bonbilak baino pizteko balio ez zuen argi indarra sarea; telefonoa,
10 15 urtetik hona hasitako modernitatea da.
Azpiegitura arazo honek, biztanlegoaren bizibaldintzak mugatu izan ditu,
kalea leku atsegin bezela jo izan da eta baserria eta nekazal herri txikiak
berriz, deserosotasunez betetako lekuak, oraindik ere bai: eta elurra
egiten badu?, eta haurrak eskolara eramateko?, eta eguneroko ogia erosteko?,
eta
.? Leku hauetan bizitzeko erabakia hartzen duenak, sentimentuak,
lasaitasuna, baserri giroa, eta antzeko faktoreen eragin dexentea izan beharko
du noski baina kalean eskura dauden zerbitzuak lortzen ahaleginduko da beti.
Baserri inguruneetan azpiegitura arloan egin den ahalegina haundia izan
da azken urteotan baina gizarte berriak zerbitzu berri asko sortu ditu eta
hauek azpiegitura sare bat eskatzen dute. Ohizko telefonoaz gain, telefono
mugikorrak, interneta (egunkaria internetez,
), teledenda zerbitzua,
e.a., gero eta indar gehiago hartzen ari dira eta noski, gero eta azpiegitura
hobeagoen beharra sortzen da: zuntz optikoa, telefono mugikorren antenak,
Eta
hemen ezin gera lo gelditu. Azken aldian baserria eta kalearen artean erosotasunei
dagokionez gerturatze bat egon bada ere, distantzi hori berriro ere haunditu
daiteke, baldin eta azpiegitura berri hauei heltzen ez badiegu.
Eta ahalegin hau ez da zerbitzu hobeak izateko bakarrik. Irlandako adibidean
ikusi degun bezela, telekomunikazioak, enplegua sortzeko tresna ere badira,
distantzia fisikoak garrantzia galtzen du eta hau, nekazalguneentzat aprobetxatu
beharreko aukera bat da
Telefonoz egin ohi ditugun hainbat dei, 900, 901, 902,
zenbakiz
hasten direnak adibidez (kotxeko aseguroa egiteko, matxuratu den igogailua
konpontzeko eskaria egiteko, apurtu zaigun bitrozeramika konpontzera etortzeko,
tren bidai erreserba egiteko,
) gutxien pentsatzen degun toki edo
herritik erantzuten dira: Madriletik, Valentziatik,
, edo Arabako Lapuebla
herrixkatik. Bilboko enpresa batek, txosten bat euskeratzea nahi badu, internet
bidez bidali eta, Errezil, Albiztur edo Alkizako itzultzaile batek berehala
egin dezaioke lan hau.
Oharturik telelanak nekazal guneetan lanpostuak sortzeko ematen zuen
aukeraz, duela urtebete inguru Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saila esperientzi
berri batzuk bultzatzen hasi zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri batzuetan.
Lehen pauso bezela, jendea trebatzeko ikastaro batzuk antolatu ziren eta
orain, herri bakoitzean elkarte bat eratzeko asmoa dago, sortuz doazen lan
desberdinei erantzuteko. Elkarte bakoitzak, bere kabuz lana topatu badezake
ere, beste erakunde bat sortu da, LANALDEN, E.A., merkatuko lan desberdinetan
lehiatu dezan eta ondoren, lurralde bakoitzean sortu den telezentruari lana
eman dezaion.
Era berean, herri txikietako lokal desberdinak egokitu eta telekomunikazio
arloan lanean ari diren enpresengana iritxi nahi da. Lokalak askoz merkeago
edo dohain kasu askotan- eskeintzeko aukera dago eta formaziorako
nahiz bestelako inbertsioak egiteko laguntza garrantzitsuak zuzentzen ari
dira. Mota honetako enpresek, Donostia erdian egon edo Abaltzisketan egon
zerbitzua berdintsu eskeini dezakete, inbertsio zein funtzionamendu kostuetan
erreztasun haundiagoak dituzte eta langileei dagokionez, nork ez du atsegin
Txindoki magalean Aralarko Parke Naturalaren edertasuna gozatuz lana egitea?
Azken batean teknologia berriek landa ingurunearentzat daukaten potentzialitatea
aprobetxatu ezinik ez dago, mentalitate aldaketa kontua besterik ez da. Xabier Arruti Olazabal, Landa Garapen gaietako
arduraduna. |