Euskal Herriko
herri medikuntzaz, ez da ikerketa eskazik, batzuk onak, besteak ez hain,
baina gehienak gaztelaniaz. Arauez ez zen J.M. Barandiaranen mezua ongi
igaro. Txarrena gaurko eusko-etnologia hain emankorra bada, etnografoek,
maiz, euskarazko testuak ere ez dituzte argitaratzen. Neronek hirur ausartzia
hartu ditut, lehena berriemaileen ama hizkuntza errespetatzea, nahiz frantsesa(behin)
nahiz zuberera izan. Bigarren ausartzia argibideak, azterketak ere euskara
batuan ematea. Gaineratu nahi nuke, erdarak ez dakizkigulakoan hala gabiltzala
idazten duten azpi-jalei, frantsesez, hirur ikerketa liburu argitaratu ditudala,
jadanik Hirurgarren ausartzia izan da erizain eta biologilari izan, eta
ez mediku, sendagileen egin ez dutenaren egitera bortxatua izan naizela.
Horiekin guztiekin, Anuario de Eusko-Folklore 1994-1995. en eman
dut, 1998.an Herri sendakuntza eta sendagingoa Zuberoan nire ikerketa
luzea. Barandiaran fundazioaren laguntzaz egin nuen inkesta eta urtekari
hori nire ikerketarekin bete nuen.
Zer ondorio ateratu dudan eta denborarekin zer dakusadan.?
Lehenbizikorik oraindik bizi dela herri-sendakuntza mota bat, hots herri-sendatzaile
edo petrikilloena. Gero, batzutan, sendatzaile mota horrek orain
osakidetzan edo para- osakidetzan ikasketak egiten dituela konturatu naiz.
Halaxen daunatuek, ezur zuzentaileek, fisioterapia diploma daukate, azken
hirur belaunaldietan mediku erradikalekin auzirik ez izateko. Beren ezagutzak
ere, orain aberatsago direla.
Batzutan diot ikasketak egin dituztela, baina larrumin, azalmin sendatzaileek
aztikeriaz eta otoitzez sendatzen jarraitzen dute. Berriz elizak onartu
otoitzak eduki arren, apez sendatzaileek ez dirudi erabiltzen dituztela
gehiago.
Bigarrengorik etxe sendakuntza galtzen ari dela konturatu naiz,
edozein katarruren gatik sendagilearena doa jendea Gizarte Asegurantzarekin,
dohainik dela baidakite. Halere hirur jende mota aurkitu dut. Zahar-zaharrak,
antzinako herri medikuntza eta azti erremedio batzu eman dizkidatenak, bigarrenik
adinez artekoak medikuek irakatsi etxekandereek, XX.mendeko hiri medikuntzaren
higiene eta botigak ezagutzen dituztenak, sendabelarrak osoki ahaztu gabe.
Azken mota batean gazteak daude, aintziñako gaitzen, eritasunen ideiarik
ez daukatenak, etxe erremedio gutti ezagutzen dutenak eta batzutan azti
botiga baten bitxikeriaz ohartu direnak.
Gogoera berdinarekin farmazeutiko bati eta mediku bati galderak egin dizkiet,
eta azkenik erizain talde bati zeinek Zuberoan gaixoak beren etxeetan edukitzeko
lana baiderama. Andere horiekin ikusi dut nola eriaren euskal kultura eta
gizarte egitura kontutan hartu behar den duinki zahar dadin, bortxazko zahartetxe
batean sartu baino lehen, batik bat zaharrari gauero norbait etxera erretiratzen
bazaio.
Hirurgarrengorik euskarazko zuberotar testuetan XVI. mendeko atsotitzekin
hasita, XVII. jendeko eliza liburutan ediren dudanarekin eta XVIII. mendean
alde batetik 90 orrialdetako liburuxka batean eta mende berdineko zuberotar
komedietan bildu aipamenekin uzta eder bat egin dut, gizaldi hartako osakidetzaren
argigarri. XIX.mendeko sendabelar liburuxka bat erabili dut. Idazki horien
garrantzia ez da nolanahikoa izan ezen herri-sendakuntza ez delako esparru
edo alor zerratua, mugatua, irekia baizik.
Gainera gure Euskal Herria, Santiago bideko gurutzean izanki, erakutsi
dut hezur zuzentzaileen kasta hori XV. mendean hasirik Nafarroa Beherekoko
Santiago bide kurutzean dagoen Izuran izan dela ; oraindik ondokoak daudela,
Baionan, Ezkozen, Hazparnen, Izuran, Maulen, Sen Gladin
Bestalde, sarritan, herri medikuntza hori da, jakintsunena baina zaharkitua
: halatan XVIII. mendeko euskaraz idatzitakoa, gehienak, lapurtar Alberto
Magno baten zuberotar adaptaketa dugu, eta lapurtarra gaztelaniaz XVI. mendean
argitaratu zenarena. Horregatik ez da harritzekoa azti erremedioen irakurtzea,
sendabelar on batzuekin batean, konplexionei buruzko idazki batekin, eta
harri preziosekin sendatzeko, osatzeko errezetekin nahasian, biltzaileak
naski medikuak ez zirelako. Beste adibide batez XIX. mende azkean Althabegoity
zuberotar apezak idatzi sendabelar bilduman konturatu gara, Kneipp alemanaren
botanikaren frantsesezko itzulpen baten eragina agertzen dela.
Sendabelarrak lehengoak eta oraingoak aipatzen edota irakurtzen nituenanean
ahalik eta beren benetako latin eta erdal izenak ematen nituen, eta beren
kimikagaiak, zein ziren aztertzen. Ez dut uste hor gauza berririk ekarri
dudala medikuntzako etno-botanikari, baina ehun ta laurogei landareen erabilera
ez da bilketa makala.
Azkenik zatika eta osatzearekin baino ez gaixotzearekin,ez eritzearekin
erdietsiak diren ariketak erakutsi zaizkigu, hala nola oinaze doloren eztitzeko,
jabaltzeko euskal digitipunktura baten aztarna, baita artzain eta laborari
zaharren jokaeran lasaialdi zaharren azken ohiturak ere.
Agian nire lana besteek sakon dezaten gaia corpus bat izango da
ea gure sendagile diplomadunek euskaraz egiten diguten lan hobea?
Txomin Peillen Karrikaburu, ikerlaria. |