Museoen inguruan hainbat hausnarketa egin ohi
izan da historian zehar, azken mende honetan bilakaera garrantzitsua jaso
dutelarik batik bat subjetu eta objetuaren arteko harremana aztertuz. Zenbait
intelektualek hausnarketa honetan parte hartu zuten, besteak beste Prous,
Menéndez Pelayo, Valéry eta Malraux. Museoaren eginkizuna
eta izatea zalantzan jarri zuten mende honen hasieran.
Eskola museoen sorreran, mugimendurik nagusienak
Europan eman dira; Alemania, Frantzia, eta Britania Handia izan dira aintzindariak,
eredu hauek Hegoameriketan hedatuz joan dira eta kontutan izan zituzten
beraien Eskola Museoak sortzerakoan, hasieran kontutan izan zituzten beraien
Eskola Museoak sortzerakoan, hasieran Montevideon eta beranduago Txile eta
Argentinan.
Museoak gizartearen gogoeta lekua behar du izan, non adierazten dengure
aurreko gizarte eta kulturek nola bideratzen zituzten beraien beharrak eta
nola adierazten ziren beren zirkustantzia eta gaitasunei egokituz.
Museoak gizartean bete behar duen lekua kontutan
hartzen badugu eta honi gehitzen badiogu eskolak ikuspuntu historiko eta
kulturalean izan duen eta daukan garrantzia, eskola museo hauek gure hezkuntzaren
historia berreskuratzeko baliagarri izango zaizkigu.
Hala ere, eskola museoez hitzegiten dugunean
nahasketa bat egon daiteke. Badira izen bereko museoak, non helburu garrantzitsuena
eskoletan ikasten diren gaiak eskolatik kanpo egindako ekintzen bidez gehiago
sakontzea den. Horretarako tailerrak, ikusentzunezkoen gela eta bestelako
baliabideak erabili izan ohi dira.
Europan aurkitzen da eskola bera gaitzat hartu
duten museoen kopururik garrantzitsuena; tradizio handiena Frantzia eta
Alemanian dugu. Frantzian, Rouenen kokaturik dagoen Mussée National
de l'Educatión, delakoa, orohar eskola bizipenak daude erakusgai,
aintzinako erregimeneko eskola txikietatik hasita Jules Ferryren eskoal
"Comunnal"era: mende honen hasierako eskola, gelak, abentura zientifikoa,
hezkuntza, e.a.
Italiako Triestre hirian, bestalde, helburua
eskolalko ondare historiko zientifikoa gordetzea da. Laborategi didaktiko
baten garrantzia ere azpimarratzen da. laborategi honek material hauek kontserbatu
eta behatzeaz gain, erakusgai dagoen materiala modu zuzen batean manipulatu
eta esperimentatzeko aukera ematen du. Modu honetan museoaren kontzeptu
modernua, praktikoa eta erabilgarria lortzen da.
Hegoameriketan aurkitzen dugun museorik garrantzitsuena
Montevideoko "Museo y Biblioteca Pedagógicos" da. 1888an
sortu zen, bere helburua Pedagogia arloan eman diren aurrerapen guztiak
ezaguraztea eta irakaskuntzako materialen erakusketa iraunkorra edukitzea
da. Guzti hau ulertzeko liburutegi aberats batez horniturik dago.
Estatu espainiar mailan, Bartzelona eta Huescan
ditugu antzeko esperientziak. Bartzelonako "Instituto Nacional de la
Educación"en, punturik aipagarriena zera da: Montessori, Piaget,
Decroly eta Freinetek sorturiko material pedagogikoaz, maleta batzuk osatu
dituzte, zenbait unibertsitate eta eskoletan erakusketa ibiltariak egiteko
asmoz. Huescan, aldiz, eskola mota ezberdinen materialen bilketa 1987an
hasi zuten. Berreskuratu dituzten baliabide didaktiko hauek gogoetak sortzen
ditu irakaste-ikaste prozesuaren garapenean.
Bukatzeko ezin dugu ukatu herri bateko kultura
maila eta ondasunen kontserbazioa atxikita doazela. Ondasun hau, erakunde
publikoek aintzakotzat hartu eta babestu behar dute. Honek gure hezkuntzaren
historia hobeki ulertu eta baloratzea eramango gaitu guztiok.
Maria Pilar Lopetegi, Artearen Historian lizentziatua. |