Aizkibel Hiztegigilea
1798an Azkoitian jaiotako euskal bibliografo eta hiztegigile nekaezin honek,
bere heziketa hobetu nahian Erroman kalonje baten zerbitzuan ihardun zuen
eta bertan kultura zabalaren jabe egin zen. Beranduago, Granada de Ega dukearen
idazkari berezi gisa Europan guztian zehar bidaiatu ondoren , azkenean Toledon
finkatu eta bertan eman zituen bere azken urteak 1865an hil zen arte.

Bere Diccionario Basco-Español-Euskeratik erderara biurtzeko
itztegia izan da bere lau hiztegi handietan ezagunena, 1884 arte ilunpean
egona, batez ere, Larramendiren hiztegian oinarritua.
Obra honetan, Aizkibelek euskaraz idatzi zuen testu bakarra aurkitzeaz gainera,
berezitasun batek harritzen gaitu: Aizkibelek berriztatze ortografiko bat
proposatzen du, ordura arteko gaztelaniaren eredua hautsiz: C eta QU hizkiak
utzi eta K eta Z erabili zituen, eta G beti hots eztian erabili zuen, geroko
ortografian indar hartuko zituzten proposamenak.
"Cuando el país Bascongado tenga una Gramática
general de su lengua razonada según los principios establecidos en
ella como demuestran claramente los elementos de que se valieron para su
formación desde los primitivos tiempos de su origen hasta la época
de su apogeo, y aprendan mis paisanos su lengua nativa con reglas seguras
fundadas en las bases más sólidas de la lingüística,
saldrán desde luego buenos lingüistas y filólogos para
estudiar con más facilidad, conocimiento y seguridad las demás
lenguas, y tendrán la suya para punto de comparación y estudio
de la perfección de las lenguas."
(Toledo, 1856ko maiatza)
Berrikuntza hauek ez ziren osorik bereak, Iparraldeko idazleak hasiak
baitziren ordurako hala idazten. Baina honek berak erakusten du garbiki
zenbaterainoko intuizioa zeukan Aizkibelek, eta nola nahi zuen hizkera unibertsal
bat euskaldunentzat.
"Razones para el cambio de ortografía en la lengua
bascongada. Convencido sin duda de la necesidad de esta reforma el Autor
del mes de María Andre Dena Mariaren ilhabethia, edición de
Bayona año de 1838, usa de una reforma de ortografía que en
su mayor parte la he adoptado, o por mejor decir, la tenía adoptada
desde el año 1832, como se ve en los cuatro tomos en folio de mi
Diccionario, copiados en aquella época por mi escribiente, siguiendo
la invariable máxima de que cada letra no debe tener mas que un solo
sonido."
Giro horren emaitza dugu Aizkibel. Esan ohi da gaztelania baino lehen
ikasi zuela latina, eta bere zintzotasunak eta dohain intelektualek Erromara
eraman zuten, abade baten idazkari. Geroago San Fernandoko Dukeen zerbitzuan
aritu zen urte luzez, Europan barrena.
Aizkibel ez zen izango garai hartako Gipuzkoak eman zituen eskribau ugari
haietako bat besterik izango, atzerrian zegoela bere euskaltasuna deskubritu
izan ez balu. Honek guztiz aldatu zuen bere bizitza, eta bere lanak uzten
zion astia euskalgintzan erabili izan zuen beti. Astia eta dirua, zehatzago
esateko.
Bere irabaziak euskarazko liburuak erosten eta biltzen xahutu zituen. Gure
herrira egin zuen itzuli bakanetako batean Abandoko erremintaria ezagutu
zuen Bilbon, Jose Paulo Ulibarri, euskaltzale handia. Honek, Aizkibel hiztegi
bat egiten ari zela jakindakoan, saski bat bete liburu eraman zion. Aizkibelek
bi mila erreal urre eman nahi izan zion, eta Ulibarri gaitzitu egin zitzaion:
"Logrerua ez naiz ni iñoz, eta emoten dautzat verbategija
eguiteagatic".
Bazterrak harrotzen ibili zen, arropa zaharren artean miaka, kutxetan, ganbaretan,
euskal liburuen bila:
"Esperientziaz dakit nolako lana ematen duen azterketa hauek egiteak
bere hizkuntzaz hain gutxi arduratzen den herri batean".
Euskal liburuez gainera, Espainia osoan zegoen liburutegi tekniko garrantzitsuena
osatu zuen Aizkibelek: botanika, meagintza, medikuntza, zientzia zehatzak,
klasiko grekoak, latinoak eta frantsesak... Bere ondasuna ziren 3.477 liburuak,
23 ataletan sailkatuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetara etorri ziren
Aizkibel hil eta hurrengo urtean, berak hala nahita, sarritan kritikatu
bait zuen politikoen pasibotasuna.
"El abandono, y el poco aprecio que hacen de su lengua los
que dirijen los destinos del país Bascongado, sin una Biblioteca,
sin una cátedra, y (vergüenza dá el decirlo) sin un diccionario
Basco-Español, ni una gramática medio regular, será
causa de que se estinga una lengua tan antigua, tan filosófica como
económica en su construcción, y tan rica en sus elementos,
que puede servir de modelo para los que trabajan sobre una lengua universal".
(Toledo, 1856ko maiatza)
Bere bizitza pribatuari denbora kenduz, ohean eri zegoela ere gutunak
eta gogoetak diktatuz, irabaziak onura materialik emango ez zioten liburuetan
ezarriz, hizkuntzari zabar bizi zen herri baten kontzientzia astinduz, hizkuntzari
buruzko azterketaz azkartuz, Aizkibel intelektualaren eredu da.
IXX. mendeko Azkoitia hura izan ez garenaren eredu baldin bada, Aizkibel
euskaltasunaren kontzientziak gidatu duen jokamolde apal eta aldiberean
ausart baten eredu da.
IXX. mendeko oinordeko izanik, Jose Francisco Aizkibelek XX. mendea iragartzen
du: hizkera kulto bat nahi du, geurea eta unibertsala, ideia guztiak adierazteko.
"La época del dialectismo en griego coincide con la
de la literatura clásica, que se llama la época Helénica;
más tarde, de todos los dialectos el de los Atenienses predominaba
solo; pero habiendo llegado a ser propiedad universal de todos los Helenos
que no eran atenienses, fue alterado poco a poco, y en este estado de alteración
lenta, pero inevitable, recibió el nombre (de) dialecto común.
Esto mismo quisiéramos que sucediera con nuestra Euskera, que poco
a poco se formase un dialecto clásico o literario que comprendiesen
igualmente los habitantes de todo el país bascongado indistintamente."
(Toledo, 1856ko maiatza)
Akademiaren premia aurreikusten du Aizkibelek
Aizkibelek hainbat hizkuntza zekizkien, eta baita gurearen euskalkiak
ere. Honek halako ikuspundu berezia ematen zion, euskarak zeukan batu-premiaz:
"Grekeran gertatu bezala nahi genuke guk ere, piskanaka euskalki literario
edo klasiko bat sor dadila Euskal Herri osoko biztanleek erraz ulertzekoa".
Horretarako ezinbestekoa ikusi zuen euskararen Akademia sortzea: filologian
sakondu, hizkuntza irakasteko arauak ezarri eta hizkera literarioa finkatzeko.
Zentzu honetan, Aizkibel aurreratu bat dugu, aitzindari bat, inork baino
ia ehun urte lehenago ikusi ahal izan zuena Euskaltzaindiaren beharra. Eta
bere lagun egina zen Jose Paulo Ulibarri ere kontzientziatu zuen premia
hartaz:
Ogetalau gizon
Bear dira icentau,
Guernicaco batzarrean
Euzkeraren ganean
Eguiteco alegiñ au.
"Es indispensable la formación de una Academia compuesta
de Bascongados que hayan hecho estudios especiales sobre su lengua o que
hayan estudiado las lenguas orientales, o dedicádose a estudios lingüísticos,
admitiendo igualmente en su seno a todo filólogo o lingüista
extranjero que se dedique al estudio de nuestra lengua."
(Toledo, 1856ko maiatza)
"Con buenos elementos gramaticales y lexicógrafos,
¿cuánto no se adelantaría en nuestra lengua? Pero para
esto se necesita trabajar para la unidad etnográfica por medio de
una gramática general razonada de la Euskera, aprovada y autorizada
por una Academia compuesta de hombres competentes en la materia. Si en el
día no se pudieran hallar tan inteligentes por falta de estudios
preliminares, con este estímulo se formarían dentro de algunos
años."
(Toledo, 1856ko maiatza)
"Es lástima que se pierdan tantos trabajos individuales
y tantos esfuerzos por no formar una sociedad literaria o filológica
de esta lengua, donde discutir y consultar sobre las dudas que ocurran,
y combatir los errores que inocentemente por ignorancia se propagan. Deseamos
que llegue este día para asegurar el buen éxito de los esfuerzos
de los amantes del País Bascongado."
(Toledo, 1856ko maiatza)
Aizkibelen euskarazko hitzaldi bakarra"Mende bat eta amar
urte igaro dira gure Aita Larramendik bere itz-tegia (iru itz-kuntzan egiña)
eman zigunetik onara; bitarte onetan Euskal errietatik kampora Euskeraren
gañean askok, eta ongi, itz-kribatu dute, bai Italian, bai Frantzian,
baita ere Alemanian. Egunetik egunera Euskeraren izena zabaltzen da Europa
guztian; eta prusiatar Humbold jaunak erakutsi duan ezkero bere lan itz-kribatuan,
gaurko euskaldunak anchinako iberotarren jatorrikoak direla, eta ayen itz-kuntza
bera dala gaur itz-egiten dan euskera, jakindun guztien begiyac guregana
begira daude, zer ta nola itz-kribatzen degun Euskeraren gañean.
Lenego bihar degun gauza da euskal itz-tegi on bat idukitzea, bada
oraindaño ez daukagu bat-ere. Aita Larramendiren demboran chit gichi
ziran euskerazko liburubak; amar baño ez ditu ipintzen bere itz-tegiko
itz-aurrean, eta gaurko egunean neronek dauzkat eun ta hamalau euskerazkoak
eta euskeraren gañekoak. Gerogo ta obekiago itz-kribatzen da Euskal
errietan, ala Franzian nola Españian, eta neretzako orobat izanik
euskaldun guztiak mundu onetan daudenak, guztiai itz egiten diet nere anaiyei
bezala. Euskal-erderazkoa da nere itz-tegi au, eta nai danean jakin euskerazko
itz batek erderaz zer esan nai duan, emenche billatuko da chit errez; bada
Aita Larramendirena da erderazko itzak euskeraz zer esan nai duten jakiteko
bakarrik.
Zuen artean askok uste dute eze batere baliorik ez duala Euskerak,
eta Probinzia oietan ere ez chit asko, zergatik orain jende guztiak dakian
Gaztelaniaz itz-egiten..."
Aizkibel, entziklopedista ezohikoa
Jose Francisco Aizkibel eruditoa izan zen, bibliofilo amorratua; baina
aldiberean Aizkibelek izan zuen elite intelektualek, oro har, oso gutxitan
erakusten dituzten bi dohain: herriarenganako makurtasuna eta bere garaiko
kezkak eta gatazkak zuzen jarraitzea, iritzi mailan bederenik, alderdi hartzeko.
Azkoitiar hau ez zen, beraz, zalduntzo tipikoa izan, bere gabinetean itxita
inguruari eta garaiari bizkar ematen ziona.
Euskararen ardurak eta maitasunak ezinbestean eraman behar zuen nekazarietara,
jende xehetara, hizkuntzaren bizia ikasi eta dastatu ahal izateko. Ardura
hori, zer esanik ez, areagotu egiten da kontuan hartzen baldin badugu Aizkibelek
atzerrian eman zuela bere biziaren gehiena. Esan genezake, beraz, herrimin
handi batean hasi zela biltzen -edo bere oroimenetik jasotzen- herritarren
ahotik entzundako kantak, zoritxarrez luzatu ezin zuen folklorista lanean.
Hidraulikaren azken aurkikuntzek bezainbeste interesatzen zuten Lo, lochua
edo Dingulun Dangulun kantek.
Bibliofilia handia zeukan, nabarmena da. Baina altxor bat osatze hutsa
ez zen zaletasuna dugu hau, obra garaikideek pizten zioten interesa begi
bistakoa baita, Chaoren Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques-en
lehen edizioa ageri da bere liburuetan, adibidez. Uste izatekoa da grina
biziz irakurriko zuela zuberotarrarena, karlista zenez. Eta honetan ere,
Aizkibelek topiko handi bat apurtzen du, bere aukera politikoa bateragarri
egiten duelako -historia manualek diotenaz oso bestela- argiarekin, aitzinamenduarekin,
aurrerazaletasunarekin, hitz batean, entziklopedismoarekin.
Iparragirreren bertsoak
Aizkibelen goresgarri
Españian da gizon bat
bear deguna maita,
Frantzizko Aizkibel jauna
euskaldunen aita;
txit da gizon prestua
eta jakintsua,
errespeta dezagun
gure maisua | Arabe eta hebreo,
denak denak beera!
Nere adiskideak,
gora, gora euskera!
Biotzean gurutza
eskuan bandera,
esan lotsarik gabe
euskaldunak gera! |
Ogei ta ainbeste urtetan
bizi da Toledon,
Izarraizko semea
ez da beti lo egon;
liburuen gaiñean
lanean gau ta egun,
gure euskera maitea
galdu ez dezagun. | Pakean bizitzeko gure mendietan
euskeraz itz egin bear da
batzarre denetan,
ta euskaldunen izena
geroko eunkietan
famatua izango da
alde guztietan. |
."Arren, ez bedi galdu euskera" (Iparragirre)
Galdu dirade oitura onak
galdua degu euskera...
Ola bagoaz, eun urte barru
galdu da gure izena!
Erro, Aizkibel ziran bezela,
erakuslerik gaur ez da.
Gure euskera... Ai, galtzen bada,
gu... euskaldunak ez gera! |