92 Zenbakia 2000-09-22 / 2000-09-29

Gaiak

TVPI.fr Euskal Herriko web telebista

LAMARQUE, Michel

TVPI.fr Euskal Herriko web telebista TVPI.fr Euskal Herriko web telebista * Traduction au français de l'original en basque Michel Lamarque TVPI.fr Frantziako lehen tokiko telebista Internet sarean, Euskal Herritik zabaltzen da. Bere helbidea da: Irailaren lehenaz geroz, egunero agertzen da. Gutxienez %20a euskaraz da. Emankizunak irailaren 2an, hasi dira. Baionako besten karietara eta jarraitu dute irailaren 15a arte. Jadanik, 120 programa sarean daude. Euskarazko ikastaroak laister hasiko dira. TVPI.fr: telebista bat biziki erakargarria. Mundu osotik ikus daiteke nahi denean, nahi den irudi biziduna eta soinuduna. Elkarreraginezko telebistan Telenautek parte har dezakete emankizunetan, konbitatuei galderak eginez eta bideoak bidaliz. Herri baten telebista da. Media anitzeko sare handien aroan, TVPI.fr ek hautatu du hurbiltasuna eta Euskal Herriaren zerbitzari izatea, bertako biztanleentzat eta Euskal Herritik urrun bizi diren guzientzat. Azkenean, telebista batek, harremanak sortu nahi dituenean, mezua ez da goitik behera gehiago pasatzen, ohizko hedabidetan bezala baina iragaiten da pertsona batetik bestera (" one to one "). TVPI.fr ek herritarren telebista nahi du izan, herriko plazaren ordezkari numerikoa. Zertarako net sarean? Media berri bati ahalmen guziak eskaintzen dizkiolako eta hedadura nabari delako: Frantzian internauten kopurua sei hilabetetan guztiz bikoiztu da. Egun Euskal Herrian, 12 000 etxe tresnatuak dira. Baiona Miarritze Angelu aldean, kableari esker, jadanik mila etxeek inguru hartzen dute pantailla handian. Bestalde, teknika aurrera doa alde guztietara.TVPI Euskal Herri, pensatzen du denbora berean, hertz sareari esker pantailla txikian agertuko dela. 1999ko maiatzean Frantziako Ikus entzunezko Kontseilu Nagusiari baimena galdegin du. Programak Uda honetako gertakarien ondotik, TVPI.fr ek irailaren lehena geroztik zabaltzen ditu egunero hiru programa berri. Bereziki emankizunak egun guztietako biziarekin lotuak direnak, kultura, musika, zezenlasterrak, pilota, surfa, errugbia. Noiz nahi ikusi eta berriz ikusi daiteke gai bat, galderak egin, eztabaidetan parte hartu, jakintzak, irudiak edo iritziak trukatu. Aktualitatea solasaldiz eta eztabaidaz egina da. Taldea TVPI.fr Euskal Herri 10 pertsonek osatzen dute : lekuko berriketariek, informatikalariek eta ikus entzunezko teknikalariek. Ezenatokia, estudioak eta barne teknikoak hiri erdiko, bihotzean aurkitzen dira. Proiektu pribatua TVPI.fr proiektu pribatu bat da, Michel Larmarquek kudeatzen duena. Internet sareko telebistaren diru iturriak publizitatetik heldu dira, baita emankizunen salmentatik, eta beste zerbitzuen bitartez ere. Hurbil dauden beste tokiko telebistekin Lankidetza harremanetan ari dira (Txingudi Telebista, Tele Donosti, Tttipi ttapa, Aqui TV). Michel Lamarque, TVPI.FRko zuzendaria Euskonews & Media 92.zbk (2000 / 9 / 22 29) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/