75 Zenbakia 2000-04-14 / 2000-04-28

EI-ren berriak

Erlijioa eta sinboloak aztergai Eusko Ikaskuntzaren liburu batean

EI ren berriak Erlijioa eta sinboloak aztergai Eusko Ikaskuntzaren liburu batean/La religión y los símbolos, a estudio en un libro de Eusko Ikaskuntza Erlijioa eta honekin loturiko mota desberdinetako sinbolo eta sinesmenak aztertzen dituen liburua aurkeztu zuen Eusko Ikaskuntzak apirilaren 10ean Iruñean buruturiko ekitaldian. Alea "Zainak" bildumaren baitan argitaratu du EI k, Antropologia Etnografia Sailak duela bi urte Nafarroako hiriburuan antolaturiko jardunaldietan azalduriko komunikazioen bilduma baita. Bertan, hainbat ikerlarik ikuspuntu desberdinetatik historia, etnografia, historiaurrea eta antropologia soziokulturala egindako 25 lan jasotzen dira, horien artean William Christian aditu iparamerikar ospetsuak topaketa haietan ezagutarazi zuena. Liburuaren aurkezpenean Mikel Aranburu Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako lehendakariordeak, Juan Antonio Rubio Ardanaz Antropologia Etnografia Saileko buruak eta Roldán Jimeno jardunaldi haien koordinatzaileak esku hartu zuten. Juan Antonio Rubio Ardanaz, Mikel Aranburu Urtasun eta Roldán Jimeno Aranguren "Antropología, religión y símbolos" liburuaren aurkezpenean. Euskonews & Media 75.zbk (2000 / 4 / 14 28) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/