Lankidetza hitzarmena "Société des Amis du Musée Basque"rekin
EI ren berriak Lankidetza hitzarmena "Société des Amis du Musée Basque"rekin/Convention avec la "Société des Amis du Musée Basque" Gero eta zabalagoa da Eusko Ikaskuntzak Iparraldean ezarritako lankidetza sarea. Izan ere, ez da makala azken bi urteotan bertako hainbat eta hainbat giza eragilerekin EI k izenpetu elkarlanerako hitzarmenen kopurua, horien artean udalekin sinaturiko akordioak nabarmendu daitezkeelarik. Ez da udalerri batekoa, ordea, talde horri erantsi zaion azken izena, Société des Amis du Musée Basque baitugu aipaturiko multzoa aberastera etorri den elkartea. Michel Duvert haren lehendakariak eta Jean Fagoaga Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko lehendakariordeak sinatu zuten agiria martxoaren 3an Baionan buruturiko ekitaldian. Testuaen arabera, urte hastapenean bilduko dira bi erakundeak lan egitarau amankomun bat finkatzearren. Hitzaldiak, erakustaldiak, ikastaroak, bisitaldiak... izan daitezke bultzatuko den kultura ihardueraren adibideak. Bestalde, ekimen zehatzen antolaketaz gain, bi sinatzaileen arteko informazio trukaketa sustatuko da elkarlan tresna honen bitartez, beti ere bien garapena eragiteko helburuarekin. Azkenik, Euskal Museoaren aldizkaria zabalduko du Eusko Ikaskuntzak Euskonews & Media astekari elektronikoaz baliatuz. Euskonews & Media 74.zbk (2000 / 4 / 7 14) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.