Itzulpena: Pello Martin Zabaleta, Patxi Ezkiaga Bildumaren koordinatzailea: Joxe Arregi Argitaletxea: Ibaizabal, 2011 Orrialde kopurua: 264 ISBN: 978-84-8394-330-4 Ezaugarriak: Europaren historia ez ezik, munduarena ere —eta historia erlijiosoa ez ezik, politikoa ere— sakonki aldatu zuten gertakari erabakigarriak izan ziren Europan XVI. mendean zehar: Erreforma protestantea. Erromarekiko eta aita santuarekiko menpetasuna hautsiz, kristautasunaren iturri ebanjelikoetara jo zuten, besteak beste, Luther, Zwinglio, Calvin eta Müntzer-ek, askatasunaren eta berrikuntzaren egarri, botere politikoen laguntza baliatuz gehienetan (eta botere politikoekiko morrontza berrian jausiz askotan). Erreforma protestante desberdinak izan ziren garai arteaga eta bilari hartan, mendebaldeko mundu berri baten atarian: luthertarra, kalbindarra, anglikanoa, anabaptista... Liburu lodi asko beharko lirateke Erreforma horietako idazki nagusiak osorik biltzeko. Testu esanguratsuenak bakarrik jaso ditugu, beraz; gutxi batzuk osorik, gehienak atalka.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.