392 Zenbakia 2007-04-27 / 2007-05-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Otxomaioak eta bestelako jaiak

ARANA, Iker ARRAZURIA, Endika MENDIBIL, Jon

DBH 4.A mailako ikasleak

Otxomaioak:

Hiriko eta bailarako zaindaria den Antiguako Ama Birjinaren omenez egiten diren jaiak dira Otxomaioak. Apirilaren 29an hasten dira, ekitaldi erlijiosoarekin eta egun handia maiatzaren 8a da; jaiak hurrengo asteburura arte luzatzen dira. Maiatzaren 8an ospatzen dira zezenketak, nekazaritza eta abeltzaintzako azoka, kirolak eta esku pilotako partida. Maitzaren 9an “Entradillas” dantzak egiten dira: Arrastariako auzotarrek hiriaren zaindariaren aurrean dantzatzen dute. Maiatzaren 15ean Bihotza erretzen da, jaien azken eguna da; festaren ikono bihurtu den txistularia da Bihotza. Azken egun honetan jendea askara botatzen da eta beste batzuk alargunez mozorrotzen dira. Urduñako jaietako gauza garrantzitsu bat Buruhandiak eta Erraldoiak dira. 2007ko kintoak.

Egun guztietan zehar giro aparta dago Urduñan. Goizetan txarangak eta musika taldeak Urduñatik ibiltzen dira, herria alaitzeko asmotan. Eguerdian herri bazkariak egiten dira eta gazteentzako jokoak. Eta gauetan jendea txosnetan egoten da enparantzako kontzertuak entzuten eta musikarekin dantzatzen. Bestelako jaiak:

Koroatze Eguna. Iraileko lehen asteburuan egiten da. Santiago Jaiak. Uztailaren 25ean, Txarlazora igoera eta erromeria herrikoia. San Blas. Otsailaren 3an, kordoiak eta gozokiak bedeinkatzen dira Antiguako Santutegian. Santa Ageda. Otsailaren 5ean, kintoen aurkezpena, Santuaren omenezko ohiko kantaldia. Ateratzen duten diruarekin kintoak Tolosara joaten dira ihauteriak pasatzera. San Isidro. Maiatzaren 15ean. Nekazarien jaieguna da eta, prozesioa eta Santuaren omenezko meza egiten dira. Olentzero Eguna. Abenduaren 24an gabon kanta herrikoiak alde zaharrean zehar entzuten dira, ume guztiek Olentzerori abesten diote eta Olentzerok opari bat ematen die. Auzoetako jaiak:

San Joan. Ekainaren 23ko gauean “su festa”, San Joan kalean. Baserri batzuetan “su festa”ere egiten da. San Inazio. Uztailaren 31an, El Terrero auzoan meza eta erromeria egiten dira. San Roman. Abuztuaren 9an, meza San Roman ermitan eta erromeria Orruño kalean. Andre Mariaren eguna. Abuztuaren 15ean ,meza Andre Mariaren elizan. San Roque. Abuztuaren 16an,meza Andre Mariaren ermitan, eta erromeria Barria kalean. Ruzabal juntako jaiak

San Pedro jaiak. Ekainaren 29an, Lendoño Goikoan. San Esteban jaiak. Abuztuaren 3an, Lendoño Behekoan. San Miguel jaiak. Iraileko azken asteburuan Mendeikan. Arrosarioko Ama Birjinaren jaiak. Urriko lehen asteburua, Belandian. Aste santua

Urduñan sustrai sendoak dituen erakunde bati esker egiten da izugarrizko Aste Santua: Kristoren eskolari esker . Ostegun santuan prozesio politak eta ikusgarriak daude baina nabarmentzen den prozesioa, Ostiral Santuko egunsentiko “Gurutzearen prozesioa” da. Aste Santuak tradizio handia du Urduñan eta baita Aiarako bailaran ere.