Egileak: Hainbat Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 371 ISBN: 84-8373-634-9 Ezaugarriak: Enpresaren garapenerako garrantzi handia hartzen ari den jardueretako bat da erakundeen administrazioa. Druckerren esanetan, herrialdeak ez dira garatuak edo azpigaratuak, administratuak edo azpiadministratuak baizik, eta administrazioa, ondorioz, nahitaez ezagutu beharreko jakintza-gai bihurtu da jende askorentzat. Administratzea da erakunde bat bere helburuetara efizientziaz bideratzea, direla helburuak kulturalak, olgetari, hezkuntzari, osasunari loturikoak, filantropikoak edo, enpresaren kasuan bezala, ekonomikoak. Horretarako, plangintza-, antolaketa-, zuzendaritza- eta kontrol-funtzioak burutu behar dira, eta kanpo-ingurune dinamiko batean eta barne-ingurune batean burutu ere, eta, barne-inguneari dagokionez, funtsezkoa da lantaldeko kideen arteko harremanak kalitatezkoak izatea administrazio-lana ondo egiteko. Obra honetan gaurko administrazioa osatzen duten kontzeptuak azaltzen dira, ahalik eta argien eta zentzu praktiko handiz, alderdi sozial, humano eta etikoei arreta berezia eskainiz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.