Reseña. Diccionario biográfico de los Diputados Generales, Consultores y Secretarios de Gobierno de Álava
Egileak: Hainbat Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 547 ISBN: 84-7821-585-9 Ezaugarriak: Iragan mendearen azkeneko hamarkadetan, berriz ere indartu egin da historia moldatu zuten pertsonei buruzko azterketa. “Diccionario biográfico de los Diputados Generales, Consultores y Secretarios de Gobierno de Álava (1800-1876)” izeneko lanak ia mende batean zehar gure lurralde historikoaren bilakaera gidatu zuten eliteen inguruan dagoen hutsune hori betetzen du. Aldi hori ia-ia monarkia absolututik Estatu liberalerako iragaitzarekin bat dator, hau da Antzinako Erregimenetik Erregimen Berrirako aldaketarekin, zeina Farntziako Iraultzarekin hasi zen eta gure herrian XIX. Mendean zehar garatu zen. Asalduraz beteriko urratsa, hainbat gerrarekin, tentsio político oso gogorrekin eta, euskal probintzien kasuan, foruen penari buruzko gatazkarekin, haiek deuseztatu arte. Mikel Urquijok zuzendutako lan zabal honen bidez, sakoneak ezagutuko ditugu gure probintzian boterea eduki zuten arabarrak, beren familia jatorriak –askotan elkarrekin lotuak-, beren printzipio ideologikoak, beren ekintza konkretuak, lorpenak eta porrotak. Azken batean, haien biografien bitartez, beste era batean irakurriko dugu ia mende bateko Arabaren historia.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.