Egilea: José María Jimeno Jurío Argitaratzailea: Aranzadi Orrialde kopurua: 332 ISBN: 84-933211-4-1 Ezaugarriak: Bordon-dantza dugu tolosarren sanjoanetako elementu antzinakoen eta berezienetarikoa. Dantzariok, mendeetako tradizioa jarraiki, ibilbide jakina burutzen dute harat-honat kaleetan zehar. Udal-Korporazioaren aurretik joan ohi dira Santa Maria parrokiara bezperetako elizkizunera eta Arremeleko San Joan ermitara iluntzeko otoitzaldira. Udaletxeko arkupeen aurrean eta eliz atarietan zabaltzen dituzte lehenik alabardaz eginiko "puteak"; horien elkar jotze arinak hots zakarra sortzen du eta deigarria, diotenez, nafarren aurka mendi goietatik harri kozkorrez beteriko barrikek sortu zutenaren antzekoa. Igarondon amaitzen dute, aurresku dantzarekin, Agintariei ohore eginez, jardunaldi ofiziala. Ez da dudarik, tradizioz, historiaz, bizitasunez eta sinbolismoz beteriko zeremonia dela.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.