304 Zenbakia 2005-06-10 / 2005-06-17

Euskobooks

Aipamena. Araban zehar Compostelara. Erromesaldiko beste bide bat

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 127 ISBN: 84-7821-589-1 Ezaugarriak: Santiago Bideen maitaleek ezagutzen dute gidaliburu hau, bere garaian, zalantzarik gabe, filosofo ibiltari berrien talde berezi honetako kide sutsu bilakatzen lagundu ziena. Oraingo berrargitalpenean, merezitako omenaldi bikoitza biltzen da: egileari eta hartaz baliatzen diren lehengo etea oraingo erromesei. Hauek inork baino hobeto estimatuko dute Abellaren lanaren baliozkotasuna, eta haren izena gure Arabako lurraldea zeharkatzen duten Santiagoko Bideetatik banandu ezina izango da. Liburu bat betiere oso emaitza pertsonala baldin bada, norbaitek bere bizitzaren ibilbidean uzten duen arrastoa edo auraren zati bat bezala, orain aurkezten dugun hau bereziki esanguratsua da alde horretatik. Egileak, Alfonso Mª Abellak, bere legatua, bere aztarna izango balitz bezala utzi digu, irauteko asmoz. Orain dela hilabete batzuk bakarrik hil baino lehen, lehenengo aldiz 1992an argitara eman zen gidaliburu bikain hau pertsonalki berrikusi eta eguneratu nahi izan zuen. Bertan denak dauka haren aztarna: marrazkiak, testua eta mapak ere berak eginak dira. Federico Verástegui Cobián.