234 Zenbakia 2003-12-12 / 2003-12-19

Herriak

Herrialde txiroetako produktuen erakusketa Harreman-en eskutik

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 234 > Herriak -->

2003/12/12-19 Herrialde txiroetako produktuen

erakusketa Harreman-en eskutik Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Harreman-ek, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea, Hirugarren Munduko produktuen erakusketa-salmenta jarri du Arrasateko Portaloian, Azkoaga botikaren ondoan. Abenduaren 5etik 24ra egongo da irekita.

Helburua, Hirugarren Munduko produktuen salmentari bide egitea da. Horrela, bizitza duina garatzeko baldintzen sortzaile izango liratekeen enpresak eta lanpostuak eratzeko. Dirua, Andeetako nekazari-ingurune batera, San Clementera, bideratuko dute, bertako institutuko tailerrak hornituz. Harreman-ek herritarrak sentsibilizatu nahi ditu Hirugarren Munduko herrialdeen problematika dela eta. Ondorioz, garapen-proiektuak bultzatzeko herri osoaren laguntza ekonomikoa bilatu nahi du.