| Sarrera | |
| Artisaua | |
| Produktuak | |
| Prozesua | |
| Prezioak |
PRODUKTUAK
Teknika bera erabiliz, Pablok gauza desberdin ugari egiten ditu: upelak, xanpainerako izotz ontziak, sagardotegietarako kupela erdiak (txotx egiterakoan kupelen azpian jartzeko), danborradarako upelak, lore ontziak eta beste ontzi desberdin gehiago.
![]() |
| Ardotarako upelak. |
Berak egiten du, bestetik, Donostiako Gaztelubide Elkarte Gastronomikoak eman ohi duen "urrezko kupela" ere, eta prest daukanean bitxigile bati pasatzen dio, azken ukituak emateko.
![]() |
| Danborradatarako barrika txikiak. |
Antzinako piezen erreplika eta konponketak egiten dizkie museoei.
Badira horrelako ontziak makinetan egiten dituzten zenbait fabrika, baina, Pablok dioen bezala, "eskuz egindakoek baino askoz ere kalitate txarragoa izaten dute".
