MARTXE ARANA
2004 / 03 / 12-26
 Galeria
Bilatu Euskonewsen
 Curriculum
 Erakusketa / Exposición


CURRICULUM VITAE

Gipuzkoako Aretxabaletan jaio zen eta arte ikasketak Madrilgo Artederretako Zirkuluan egin zituen. Pintura munduan hamaika esperientziaren protagonista izan da, eta erakusketa ugari egin ditu, bakarka zein taldeka. Sariak ere ez dira gutxi izan jaso dituenak.

Martxe Aranaren pinturan kolorea da gehien nabarmentzen dena, marretan darakutsan iaiotasuna ahaztu gabe. Berdin dio Euskal Herriko paisaiak edo Gaztelakoak. Trebetasun xuabearekin mugiarazten du bere eskua, eta arte zalearengan sentsazio berezia sortzen du. Olioa eta kuatxea erabiltzen ditu, gehien bat, bere obretan.