Argazkia
ESTHER GALARZA
2003 / 09-19 / 10-03
 Galeria
Bilatu Euskonewsen
 Curriculum
 Erakusketa / Exposición


CURRICULUM VITAE

Esther Galarza Berasueta zeramistaren sensibilitatea gai da sormen lan berean iragana eta oraina elkartzeko. Bere obra espresio hutsa da eta bere buruak sentiduendako atsegintasuna, izan ere, bere keinuen bidez unibertso oso bat aditzera ematen baitu, geure fantasia garatzeko atea zabalik utzita.

Bere instintoak eramaten du orain dela gutxi arte zeramika funtzionala izan ahal zena, dena arte bihurtzera.

Bere lana biziki intuitiboa da, materia burua bezain bizkor doala sentitu bailiteke.

Askatasunez modelatzen du, bere obra interesgarrienak eta adierazkorrenak, era naturalean eta berez sortzen direnak izanik.

Materiarekiko bere interesa, eten gabeko formen ikerketa izateaz gain, material desberdinak ikertzera eraman du. Horiekin testura eta kolore tonalitateak esperimentatu ditu zeramika pasta errefrektario desberdinen konbinaketaren bidez, engobe eta esmalte kontrastatuen aukera zabalarekin.

Modelatzeko orduan testurei eta amaierei ematen dien garrantziak, bere freskura eta trebeziari lotuta, ñabarduraz betetako zeramika obrak sortzen ditu, taktoak garrantzi haundia hartzen duelarik.

Azken erakusketa honetako lanak sintesiaren bila eten gabe egindako ibilbidearen emaitza dira. Gizakiaren eta bere ingurunearen behatzaile zintzoa izanik, bere ahuldade eta gorabeherak karikaturizatu egiten ditu, horretarako bizitzea egokitu zaigun garai zurrunbilotsuotako islada den lengoaia erabiliz. Bere zeramika obrak agertzen duen berezkotasuna ez dator bat darabilen teknika landuarekin. Dikotomia hori bere irudigintzan aurkitu genezake, antza denez, nagusiki femeninoa, baina sortu, artista lanean hasi eta errealitatetik abstraitzen denean sortzen dena, sormenak bere arima barnetik irtetzen duela, baina gizon ala emakume egiteko asmorik gabe; obra batzuk aurpegi xamurren sentiberatasunarekin kontrastea egiten duen izaera gogorra daukate.

. Landutako bueruek, mezuz beterik daudenez, gehiago dira beraien kanpo formetara baino euren barnera begiratzeko.

. Bere torno piezak lientzo moduan erabiliak dira, euren aurpegi lizenga eta estuei darien tristeza jarrera pentsakorra islatzeko.

. Bere muralek paseoa egiteko aukera ematen digute, genesia interpretatzeko era biziki partikular baten bidez. Sentsualitatez beterik, bai bizitzan bai maitasunean aurki genitzakeen gai desberdinak erakusten dizkigute.

. Bere eskulturak: urruneko obrak, intenporalak, gogoeta egiteko gonbitea egiten digute sentiberatasun sakona dakarkigun mugarik ezera zuzendutako espresioari esker.

Zeramista eta emakume ausart eta ziur honen lana grinaz itxarotakoa izan da berriro ere, esperientziak damaion kemen eraberrituaz eta bizitzaren eta artearen ikuspegi berriaz eratua baitago.

M.R.B.