 
Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egilea: Igor Calzada 
    Argitaletxea: TransLoKal, 2014
    Orrialde kopurua: 184
    ISBN: 978-84-942752-2-7
    
    Ezaugarriak: Eta gaur lurralde independiente bat izango bagina? Gaurtik independentziaren inguruko hurrengo eguna hausnartzen eta ekintzetan prestatzen hasiko bagina? Hori da, Igor Calzada Doktorearen ikerketen ondorioz sortutako kontzeptu berria: PostIndependentzia. Horretarako ezinbestekotzat jotzen du autoreak, beste lurraldeekin harremanak eta proiektuak aregotuz, munduan euskaldunok nahi dugun lekua, ekintza estrategiko bateratuen bidez jorratzen hastea.
    
    Europan aldaketa nabariak ematen ari dira lurraldegintzaren erabakitze-eskubide eta independentziarako balizko aukerak irekiz. Honako liburuak, Euskal Herria, kanpotik, nazioartetik bistatu nahi izan du, bere aukera eta kontraesan errealak, modu eraikitzaile, eraldatzaile eta ekintzaile batean proposatuz.
    
    Igor Calzada Doktoreak, mundu akademikotik egiten duen ekarpen honek, ikerketa dibulgatibo-estrategiko bat bada ere; bokazio eraldatzaile eta ekintzailea du %100ean. PostIndependentzia liburuak, Action Research ikerketa teknika aplikatu du. Alegia, autoreak 2012tik garatzen darabilen 8 lurralderen konparaketa etnografikoa jasotzen du (http://www.cityregions.org): Euskal Herria, Katalunia, Eskozia, Islandia, Dublin, Portland, Oresund eta Liverpool/Manchester. Aipatutako nazioarteko zortzi lurralde hauek, erabakitze-eskubidearen edo lurraldetasun subjektibo bat dutelako aukeratuak izan dira, Euskal Herriarentzat ekarpen esanguratsuak jasoz.
    
    PostIndependentzia, hurrengo eguna da, baina baita aurretik behar dugun prozesu guztia eta kontsulta/erreferendumaren kudeaketa ere. Hauek denak, lurralde estrategia eta politiken alorreko gaiak dira eta gobernantza horrek ezinbestean nazioarteko ikuspegi konparatu baten beharra eskatzen du gaurtik jadanik.

Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!

Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
 Artetsu Saria 2005
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
 Buber Saria 2003
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
 Argia Saria 1999
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria